Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5144

AGINDUA, 2003ko irailaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, bake epaitegietako gastuei aurre egiteko, udalentzako laguntzak iragarri eta arautzeko dena.

Botere Judizialaren Legeak xedatzen duenez, udalerriaren esparruan txertatutako organoak dira bake-epaitegiak, eta abenduaren 28ko Mugapen eta Oinarri Judizialaren 38/1988 Legeko 50. eta hurrengo artikuluetan jasotako aurreikuspenen arabera, instalazioak eta baliabide materialak, besteak beste, udalaren ardura dira aipatutako bake epaitegirik dagoen lekuetan. Artikulu horietan jasotzen da, halaber, udalei diru-laguntzak eman behar zaizkiela, eta, hori dela eta, ez zaio orain arte uko egin aipatutako organoetako baliabide materialen mantenurako udalekin izan ohi den lankidetzari.

Horretarako, diru-laguntzen programa bat garatu da Euskal Autonomia Erkidegoan udalek gai horri buruz dituzten behar ekonomikoetarako sostengu ekonomiko gisa. Hala, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen aldeko laguntzak arautu eta deitu dira 1990. urtetik hona, bake-epaitegien funtzionamendu eta inbertsio gastuei aurre egiteko.

Diru-laguntzen programa hauetan azken urteotan izandako eskarmentutik eta funtzionamendu-gastuetarako emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren arrazionaltasunari buruzko azterketatik ondoriozta daitekeenez, emandako diru-laguntza bake-epaitegien benetako kostuen zati baterako baino ez da heltzen.

Horrela, agindu honen bidez bake-epaitegien gastuetarako zuzendutako zenbatekoak berriro banatu dira: alde batetik, funtzionamendu-gastuetarako kopuruak handitu dira; eta, bestetik, udalerri bakoitzeko kopuru horiek biztanle-kopuruaren arabera ezarri dira, horretarako, modulu finkoa aplikatzen zaien biztanle-guneak ezarriz, zenbait zuzenketa aplikatuta (bertan espetxe bat egoteagatik, epaitegi-elkartze bateko kidea izateagatik, eta abar).

Inbertsio edo ekipamendu-gastuei dagokienez, aurreko urteko ezaugarriei eutsi zaie eta kopuruak beste era batera banatu dira, horien artean lehentasunak ezarriz.

Ondorioz, eta abenduaren 27ko 8/2002 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoaren 2003ko ekitaldirako Aurrekontu Nagusiak onartzen ditu) xedatutakoari jarraituz, Euskal Udalen Elkarteari (EUDEL) eta Epaile-Artean elkarteari entzun eta gero, honako hau

XEDATU DUT:
I KAPITULUA
XEDEA ETA ERAKUNDE ONURADUNAK

1. artikulua.– Helburua.

Bake-epaitegietako funtzionamendu eta inbertsio gastuei aurre egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei 2003an eman beharreko diru-laguntzak arautzea eta iragartzea da agindu honen helburua.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Bake epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalek izango dute diru-laguntza hauek eskuratzeko aukera.

2.– Diru-laguntzak eta subentzioak eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko ezinbestekoa izango da izapideetan egon daitekeen itzultze edo zigortze-prozedura bukatuta egotea, baldin eta subentzio eta diru-laguntzok Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen eremuan badaude.

Ildo beretik, diru-laguntzetarako programa honen pentzutan aurreko ekitaldietan jasotako edozein laguntza edo diru-laguntza -agindu honetako laguntzak eskatzeko epea amaitu aurretik- itzuli ez bada, oraingoan eskatzen den diru-laguntza ezetsi egingo da.

II. KAPITULUA
JARDUNERAKO GASTUAK

3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak eta baliabide ekonomikoak.

1.– Bake-epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izango dira diru-laguntzak; 696.930 euro emango dira, gehienez ere.

2.– Eman beharreko kopuruak udalerri bakoitzak daukan biztanle-kopuruaren arabera kalkulatuko dira, honako eskala honi jarraiki:

BIZTANLEAK	ZENBATEKOAK

1 eta 499 bitartean	900 euro

500 eta 999 bitartean	1.025 euro

1.000 eta 2.999 bitartean	2.725 euro

3.000 eta 6.999 bitartean	4.850 euro

7.000 eta 19.999 bitartean	6.800 euro

20.000 eta 29.999 bitartean	7.850 euro

30.000 eta 39.999 bitartean	9.050 euro

40.000etik aurrera	11.450 euro

Taula hori aplikatuta ateratako kopuruak ondoren azaltzen diren faktore zuzentzaileen arabera egokituko dira:

a) Udalerrian espetxea duten udalek 3.005 euroko osagarria jasoko dute.

b) Bake epaitegiko idazkaritza langile-talde bakarreko elkarteetan sarturik duten udalerriek udalerriko populazioagatik egokituko litzaiokeen kopuruaren %85 jasoko dute.

c) Udala aurreko idatz-zatian aipatutako idazkaritza-elkarteetako buru baldin bada, arau orokorren arabera dagokien diru-laguntzaren %100 jasoko du, gehi udalerrietako populazioa dela eta bere elkarteko udalei dagozkien kopuruen %15.

3.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, erakunde eskudunak egindako azken argitalpen ofizialari jarraiki hartuko da kontuan udalerriko biztanleria.

4.– Onuradun izan daitezkeen udalei diru-laguntzak banatzeko prozesuan parte hartzeko behar den informazioa errazte aldera, agindu honetako I. eranskinean azaltzen da Justizia Sailburuordetzaren datuen arabera zenbat diru egokituko litzaiekeen artikulu honetako aurreko idatz-zatietan jasotako irizpideen arabera.

5.– Justizia sailburuordeak funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak emateko ebazpena hartuko du ofizioz, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean.

6.– Onartutako laguntzak erabaki eta berehala ordainduko zaizkie udal onuradunei.

7.– Aurreko idatz-zatian aipatzen den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da jakinarazpen ondorioetarako. Ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaierarik ematen, eta interesdunek badute haren aurka gorako errekurtsoa jartzea, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

III. KAPITULUA
INBERTSIO-GASTUAK

4. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak eta baliabide ekonomikoak.

1.– Diru-laguntzetako programa honetarako gehienez ezarritako aurrekontua 605.449 eurokoa da; 2004rako konpromiso-kredituko 411.312 euro barne daude, udalek bake-epaitegietan egiten dituzten inbertsio-gastuak diruz laguntzeko banatuko direnak, honako kontzeptuen arabera:

a) Epaitegiko lokala eta instalazioak eraiki, eraberritu eta birgaitzeko lanak, 247.524,18 euro gehienez.

b) Ekipamendu eta sistema informatikoak (gutxienez ordenagailu pertsonal bat, berrienetarikoa, honako ezaugarriak dituena: behar bezalako CPU, p-e. Pentium 4 eta gutxienez 128 Mbko memoria, Internet Explorer 5.5 edo gehiago, posta elektronikoa eta interneterako sarbidea) eta/edo bulegoko ekipoak (fax, fotokopiagailua eta abar) erostea, 223.483,70 euro gehienez.

c) Altzariak erosi edo hizkuntza-paisaia normaltzea, 67.220, 56 euro gehienez.

d) Erregistro Zibileko liburuak koadernatzea, zaharberritzea eta informatikoki tratatzea, 67.220,56 euro gehienez.

2.– Lanei dagokienez, gastuek 2003an hasitakoak ordaintzeko izan beharko dute, eta gainerako kontzeptuei dagokienez, 2003ko urtarrilaren 1etik 2004ko ekainaren 30era bitartean egindakoak.

3.– Ez dira diruz lagunduko epaitegiaren ohiko beharren gainetik dauden gastuak, ezta beste udal zerbitzu batzuek ere erabili ditzaketen inbertsio eta ekipamenduei dagozkienak ere.

Egin beharreko inbertsioa udaletxeko edo bake epaitegiaren kokaleku den erabilera anitzeko eraikinean egin beharreko lanei badagokie, diru-laguntza eskatu ahal izango da, baina epaitegiak eraikin horretan metro karratutan duen okupazio-ehunekoaren arabera soilik.

4.– Hirugarren batekin kontratatutako obrak, zerbitzuak edo erosketak baino ez dira subentzionatuko. Udalaren beraren baliabideek egindako lanak ere diruz lagunduko dira, enplegua sustatzeko neurrien barruan egiten baldin badira.

5. artikulua.– Eskabideak eta agiriak.

Eskabideak, agindu honetako II. eranskineko ereduari jarraiki eginik, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari zuzendu beharko zaizkio eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean aurkeztu, zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluetan aurreikusitako bideetako edozeinen bidez.

Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

a) Toki-erregimenari buruzko arauen arabera eskuduntza duen udal organoak eskabidea onartu duelako agiria.

b) Bake-epaitegia zaharberritzeko eta modernizatzeko proiektu orokorra; bertan, memoria gisa, eskatutako kontzeptu desberdinak eta egiteko epeak zehaztuko dira, eta horrekin batera honako hauek aurkeztuko:

4.1 artikuluko a) letran aipatzen den kasuan, behin betiko proiektua, lanak egiteko proiektua, lanak egiteko egutegia, lokalen titulartasuna udalarena dela egiaztatzen duen agiria, eta, balegokio, okupazio-ehunekoaren egiaztagiria.

Halaber, bake epaitegiaren kokalekua den lokalaren egoera txarra eta antzinatasuna direla eta egin beharreko lanetarako, egoeraren deskribapen-txostena eta egin nahi diren jardueren aipamena, udal zerbitzu teknikoek egindakoak.

c) Aurrekontu xehatua, hirugarren batek eskainia edo eskatzaileak prestatua. Aurrekontu horien ordez, fakturen kopiak aurkeztu ahal izango dira gastua jadanik eginda dagoenean. Agiri horiek berak aurkeztuko dira, horretaz aparte, lanak udalaren beraren baliabideek egiten dituztenean, enplegua sustatzeko neurrien barruan.

d) Dagokion Bake Epaitegiaren beharrei buruzko txostena, epaileak eta idazkariak sinatutakoa.

e) Eskabidea aurkezten duen udalari lehen jasotako laguntzaren bat itzultzeko errekerimendua inoiz egin balitzaio, eta hori irmoa balitz, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzulketa sartu zaiola egiaztatzen duen dokumentua.

6. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

2.– Aurreko idatz-zatian aipatzen den ohiko epearen kalterik gabe, eta salbuespen gisa, laguntzak emateko ebazpena eman arte, delitu-ekintzen edo hondamendi naturalen ondorioz sortutako gastuak diruz laguntzeko aurkezten diren eskabideak onartuko dira, baldin eta hondamendiok eskabideak aurkezteko aurreikusitako ohiko epea igarota gertatu badira.

7. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatzeko organoa.

Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzen kudeatze-lanak egitea.

8. artikulua.– Aurkeztutako eskabideko akatsak zuzentzea.

Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak eskabidea egin duenak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta, osatu gabea edo akasduna dela ikusiz gero, interesatuari horren berri emango dio, eta hutsunea edo akatsa zuzen dezan hamar egun balioduneko epea emango. Epe hori bukatuta ez bada dokumentazioa behar bezala zuzentzen, bere eskaera ezetsitzat joko da horretarako emango den ebazpenaren bidez.

9. artikulua.– Ebaluazio-batzordea.

1.– Aurkezten diren eskariak aztertzeko eta ebaluatzeko, ebaluatzeko batzorde bat eratuko da, honako partaide hauek osatuko dutena:

– Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria, presidente gisa jardungo duena eta kalitatezko botoa izango duena.

– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Baliabide Materialen zuzendaria.

– EUDEL - Euskadiko Udalen Elkarteko kide bat, erakunde horretako zuzendaritza-organoak izendatutakoa.

– Epaile Artean izeneko bake-epaileen elkartearen kide bat, horko presidenteak izendatutakoa.

– Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzako teknikari bat, hitzarekin baino botorik gabe jardungo duena.

2.– Batzordeak, diru-laguntzak esleitzeko irizpideei jarraiki, dagokion ebazpen proposamena igorriko dio Justizia sailburuordeari.

3.– Ebazpen-proposamena egin aurretik, lanei buruzko txostena eskatuko zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Baliabide Materialen Zuzendaritzari, aurkeztutako aurrekontuak egokiak diren antzemateko.

10. artikulua.– Diru-laguntzak esleitzeko prozedura.

Bake Epaitegietako inbertsioetarako agindu honen bidez deitzen diren diru-laguntzak honako prozedura jarraituz emango dira:

1.– Ezarritako epean eta dagokion dokumentazioaren arabera egiaztaturik egoteaz gainera, agindu honetan eskatzen diren baldintza objektibo zein subjektiboak betetzen dituzten eskabideak onartuko dira lehenik, agindu honetako 12. artikuluak aurreikusten duen gehienezko zenbatekoan, beti ere ondorengo gastu-motetarako baldin badira eskabide horiek:

Hondamendi naturalek, istripuek edo delituek sortutako kalteak konpontzeko gastuak, gertaera horiek babesten dituen aseguru-kontraturik ez badago.

Euskararen erabilerarako programa pilotuetan parte hartu behar duten epaitegietako ekipamendu informatikoetarako inbertsioa, azken ekitaldian ekipamendu informatikoa erosteko laguntzarik jaso ez bada.

Diru-laguntzak atal honetan jasotzen den hurrenkeran emango dira, diru-laguntzen kontzeptuen arabera.

Dagokion kontzeptuari 4. artikuluan esleitutako aurrekontua ez bada nahikoa hor jasotzen diren eskabide guztiei erantzuteko, aurrekontu horren hainbanaketa egingo da 12. artikuluak ezartzen dituen gehienezko ehunekoan, eta horietako bakoitzerako onartutako aurrekontuari erantzungo zaio.

Eskatutako laguntzak emanda soberakinik egoten bada, soberakin hori lehiaketa-bidez esleitzen diren eskabideetarako erabili ahal izango da.

2.– Gainontzeko eskabideetarako prozedura lehiaketarena izango da, eta horretarako, aurkezten diren eskabideen alderaketa egingo da, 4. artikuluan aurreikusten diren kontzeptuen barruan. Horren ondorioz, eskabideen arteko hurrenkera ezarriko da honen ondorengo artikuluan ezartzen diren balorazio-irizpideetan oinarrituz, eta dagozkion esleipenak egingo dira, 11. artikuluan aipatutako kontaketa irizpideen arabera gutxienez 30 puntu jaso dituztenen artean, esleitutako aurrekontuak agortu arte.

Esleipenak diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen arabera hasiko dira egiten, 4. artikuluan xedatutako hurrenkerarekin.

Artikulu horren arabera diruz lagundu daitekeen kontzeptuari esleitutako aurrekontua ez bada nahikoa eskabide guztiei 12. artikuluak ahalbidetzen duen gehienezko kopuruarekin erantzuteko, zenbateko hori hainbanatu egingo da, horietako bakoitzerako onartutako aurrekontua diruz lagunduz.

Eskabideetan eskatutakoa eman eta gero soberakinik geratuko balitz, soberakin hori diruz lagundu daitekeen hurrengo kontzepturako erabiliko litzateke.

11. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Eman beharreko diru-laguntzak eta kopuruak zehazteko honakoak hartuko dira kontuan, balorazio-irizpide gisa, diruz lagundu daitezkeen kontzeptuetan:

a) Bake epaitegiaren kokaleku diren lokalen egoera txarrarengatik eta antzinatasunagatik egindako lanak: 25 puntu gehienez.

b) Aurreko hiru deialdietan diru-laguntzarik jaso ez izana: 25 puntu gehienez.

c) Eskatutako inbertsioak proportzionala izan beharko du diru-laguntzaren xede den bake-epaitegia kokatzen den udalerriaren biztanle-kopuruarekiko: 15 puntu gehienez.

d) Azken hiru deialdietan jasotakoen osagarri diren kontzeptuetarako diru-laguntzak eskatzen direnean, 15 puntu gehienez.

e) Azken hiru deialdietan jasotako diru-laguntza guztiz gauzatu izana: 15 puntu gehienez.

f) Epaileak eta bake-epaitegiko idazkariak euren txostenean eskatutako beharrak eta udalak eskatutakoak bat etortzea: 5 puntu gehienez.

12. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoak.

1.– Agindu honetako 10.1 artikuluan aipatzen diren kasuetan diru-laguntza onartutako aurrekontuaren %100 izango da, edo hala badagokio, hainbanaketaren emaitza den zenbatekoa.

2.– 10.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera lehiaketa bidez esleitzen diren diru-laguntzen kasuan zenbatekoak honakoak izango dira:

a) Epaitegiaren lokala eta instalazioak eraiki, eraberritu eta birgaitzeko lanak, eskatutako aurrekontuaren %100 arte, 90.151,82 euroko gehienezko kopurura arte eskabideko.

b) Ekipamendu eta sistema informatikoak edota bulegoko ekipoak erosteko eskatutako aurrekontuaren %100 arte, 48.080, 97 euroko gehienezko kopurura arte eskabideko.

c) Altzariak erosteko edota hizkuntza paisaia normalizatzeko eskatutako aurrekontuaren %100 arte, 30.050,61 euroko gehienezko kopurura arte eskabideko.

d) Erregistro Zibileko liburuak koadernatzea, zaharberritzea eta informatikoki tratatzea, eskatutako aurrekontuaren %100 arte, 24.040,48 euroko gehienezko kopurura arte.

13. artikulua – Ebazpena eta ordainketa.

1.– Justizia sailburuordeak emango du aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena, ebaluazio-batzordearen proposamena ikusirik, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita. Ebazpena, aipatutako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da jakinarazpen gisa. Epe horretan ebazpenik ematen ez bada, eskabideak ez direla onartu esan nahiko du, administrazio-prozeduraren araudian ezarritakoaren ondorioetarako.

2.– Aurreko idatz zatian aipatzen den ebazpenak ez dio amaierarik ematen administrazio-bideari, eta bere aurka gorako errekurtsoa jarri dezakete interesdunek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Diru-laguntza emateko ebazpenean hauek jakinaraziko dira: egindako eskabideetatik zein inbertsiorentzat ematen den diru-laguntza, inbertsioentzat onartutako aurrekontua eta diru-laguntzaren zenbatekoa.

Emandako diru-laguntza onartutzat joko da, onuradunek, jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost eguneko epean, propio idatziz uko egiten ez badiote.

3.– Diru-laguntza emateko ebazpena eman eta gero, onartutako diru-laguntzaren %32,06 ordaintzeari buruzko ebazpena emango du Justizia sailburuordeak.

4.– Gainerakoa ordaintzeko, 2004ko urtarrilaren 1a eta uztailaren 30a bitartean, diru-laguntza jaso duten udalek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Diruz lagundutako inbertsioari dagozkion fakturen edo obra-ziurtagirien originalak edo kopia konpultsatuak, eta

b) diruz lagundutako lanak eta erosketak edo zerbitzuak burutu direla ziurtatzen duten agiriak, udal onuradunaren idazkariak emandakoak.

Justifikatutako gastua onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, ordaindu beharreko kopurua proportzionalki gutxituko da.

IV. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZA GUZTIENTZAKO ARAUAK

14. artikulua.– Onuradunen eginbeharrak.

1.– Udal onuradunek beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturen batek emandako laguntza edo diru-laguntzarik, diru-sarrerarik nahiz bestelako baliabiderik jaso duten jakinarazi beharko diote Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari.

2.– Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko eginkizunak betez eska diezazkieten argibide guztiak ematera behartuta daude diru-laguntza jasotzen duten udalak.

3.– Udal onuradunek adierazitako xedea betetzen erabili beharko dute diru-laguntza.

4.– Udal onuradunek hitzematen dute diru-laguntzak baliatuta erositako ekipoak eta informatika-aplikazioak mantendu eta gaurkotuko dituztela eta horien erabiltzaileak prestatuko dituztela.

5.– Bake-epaitegietako Justiziari buruzko abenduaren 12ko 411/1998 Dekretuko 14.1 artikuluan ezarritakoa betetze aldera, udalek urteroko lehen hiru hilabeteen barruan aurkeztu beharko diote, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari, aurreko urtean Bake Epaitegiaren Zerbitzua emateko erabilitako udal bitarteko eta instalazioei buruzko memoria, baita egindako gastuen zenbatekoak ere, eta hori guztia agindu honetako III. eranskinean ezarritako ereduari jarraiki.

Justifikatutako gastua onartutako aurrekontua baino txikiagoa bada, ordaindu beharreko kopurua proportzionalki gutxituko da.

6.– Artikulu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak izango dira xede berarekin Entitate Publiko edo Pribatuek ematen dituztenekin, beti ere guztien baturak diru laguntza honen xede den gastuaren %100 gainditzen ez badu. Halakorik gertatzen bada, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera legokiokeen diru-laguntzari.

7.– Diru-laguntza emateko kontuan izandako baldintzak aldatu egiten badira edo beste administrazio batzuek edo erakunde publiko nahiz pribatuek diru-laguntzak edo laguntzak ematen badituzte, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, laguntza eskuratzeko bete beharreko baldintzak bete gabe uzten ez direnean.

8.– Diru-laguntza emateko baldintzak nola edo hala betetzen ez direla frogatzen bada, itzuli egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, batetik, jasotako kantitateak, eta bestetik, sortutako legezko korrituak, hala agintzen baitute azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Itzultzeko modua ere aipatutako dekretuetan jasotzen da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetako 4. artikuluan jarritako zenbateko osoa handitu egin daiteke, eskatutako laguntzen kopuru guztia kontuan hartuta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontuak betearaztean agortu gabe geratutako aurrekontu-baliabideen arabera, laguntzak ebatzi baino lehen, betiere.

Horren guztiaren berri Justizia sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan aurreikusi gabeko alderdiei lege hauek aplikatuko zaizkie: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntzaren Antolarauei buruzko Legearen testu Bategina, batez ere VI. tituluan ezarritakoa (testu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz onartu zen eta 1998ko urtarrilaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu); bestetik, Administrazio Prozedura Erkidearen araudia, baita abenduaren 22ko 411/1998 Dekretua, Bake-epaitegietako Justiziari buruzkoa ere.

Bigarrena.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko irailaren 3a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA

ANEXO I

Udalerria / Municipio 	Emadako laguntza 	Doiketa	Oinarrizko	 Zuzenbidezko

	(eurotan) 	agrupazioko 	zenbatekoa 	biztanleak

	Ayuda concedida	(eurotan)	(eurotan)	 Habitantes

	en euros	Ajuste por 	Cuantía 	de derecho

		Agrupación 	base en

		en euros	 euros

Abadiño	4.850,00		4.850,00	6.843

Abaltzisketa	900,00		900,00	277

Abanto Zierbena / Abanto 	6.800,00		6.800,00	 9.036

y Ciérvana/	

Aduna	900,00		900,00	333

Aia	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.610

Aizarnazabal	1.025,00		1.025,00	531

Ajangiz	900,00		900,00	434

Albiztur	900,00		900,00	287

Alegia	2.725,00		2.725,00	1.583

Alegría-Dulantzi	2.316,25	-408,75	2.725,00	 1.533

Alkiza	765,00	-135,00	900,00	264

Alonsotegi	2.725,00		2.725,00	2.662

Altzaga	765,00	-135,00	900,00	106

Altzo	900,00		900,00	326

Amezketa	1.025,00		1.025,00	980

Amorebieta-Etxano	6.800,00		6.800,00	16.182

Amoroto	900,00		900,00	376

Andoain	6.800,00		6.800,00	13.814

Anoeta	2.725,00		2.725,00	1.709

Antzuola	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.899

Añana	900,00		900,00	192

Arakaldo	765,00	-135,00	900,00	95

Arama	765,00	-135,00	900,00	163

Aramaio	2.725,00		2.725,00	1.466

Arantzazu	765,00	-135,00	900,00	289

Artzentales	1.025,00		1.025,00	655

Areatza	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.031

Aretxabaleta	5.577,50	727,50	4.850,00	6.184

Armiñón	900,00		900,00	166

Arraia-Maeztu	1.025,00		1.025,00	717

Arrankudiaga	871,25	-153,75	1.025,00	775

Arrasate	7.850,00		7.850,00	23.118

Arratzu	900,00		900,00	368

Arrazua-Ubarrundia	1.025,00		1.025,00	721

Arrieta	1.025,00		1.025,00	521

Arrigorriaga	6.800,00		6.800,00	11.140

Artea	871,25	-153,75	1.025,00	644

Artziniega	2.725,00		2.725,00	1.336

Asparrena	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.580

Asteasu	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.290

Astigarraga	4.122,50	-727,50	4.850,00	3.751

Ataun	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.557

Atxondo	2.725,00		2.725,00	1.427

Aulesti	1.025,00		1.025,00	649

Aiara / Ayala 	2.725,00		2.725,00	2.117

Azkoitia	6.800,00		6.800,00	10.272

Bakio	2.725,00		2.725,00	1.727

Udalerria / Municipio 	Emadako laguntza 	 Doiketa	Oinarrizko	Zuzenbidezko

	(eurotan) 	agrupazioko 	zenbatekoa 	biztanleak

	Ayuda concedida	(eurotan)	(eurotan)	 Habitantes

	en euros	Ajuste por 	Cuantía 	de derecho

		Agrupación 	base en

		en euros	 euros

Baliarrain	900,00		900,00	97

Baños de Ebro / Mañueta	765,00	-135,00	900,00	 336

Barrika	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.230

Barrundia	871,25	-153,75	1.025,00	640

Basauri	11.450,00		11.450,00	45.085

Beasain	6.800,00		6.800,00	12.108

Bedia	871,25	-153,75	1.025,00	994

Beizama	900,00		900,00	160

Belauntza	900,00		900,00	285

Berango	6.395,00	1.545,00	4.850,00	5.311

Berantevilla	765,00	-135,00	900,00	459

Berastegi	871,25	-153,75	1.025,00	973

Bermeo	6.800,00		6.800,00	16.938

Bernedo	871,25	-153,75	1.025,00	533

Berriatua	1.025,00		1.025,00	987

Berriz	5.258,75	408,75	4.850,00	4.312

Berrobi	871,25	-153,75	1.025,00	566

Bidegoyan	900,00		900,00	427

Busturia	2.725,00		2.725,00	1.662

Kanpezu / Campezo	2.725,00		2.725,00	1.071

Deba	6.713,75	1.863,75	4.850,00	5.185

Derio	5.986,25	1.136,25	4.850,00	4.846

Dima	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.052

Ea	1.025,00		1.025,00	810

Elantxobe	900,00		900,00	443

Elburgo / Burgelu	765,00	-135,00	900,00	418

Elciego	871,25	-153,75	1.025,00	930

Elduain	900,00		900,00	210

Elgeta	871,25	-153,75	1.025,00	974

Elgoibar	6.800,00		6.800,00	10.440

Elorrio	6.800,00		6.800,00	7.157

Elvillar / Bilar	765,00	-135,00	900,00	367

Erandio	7.850,00		7.850,00	22.422

Ereño	900,00		900,00	254

Ermua	6.800,00		6.800,00	16.795

Errenteria	9.050,00		9.050,00	38.224

Errezil	1.025,00		1.025,00	615

Errigoiti	900,00		900,00	485

Eskoriatza	4.122,50	-727,50	4.850,00	3.925

Etxebarri, Ant.San Esteban-	7.208,75	408,75	6.800, 00	7.043

Etxebarri Doneztebeko Elizatea	

Etxebarria	1.025,00		1.025,00	798

Ezkio-Itsaso	1.025,00		1.025,00	544

Fruiz	900,00		900,00	347

Gabiria	900,00		900,00	422

Gaintza	765,00	-135,00	900,00	133

Galdakao	7.850,00		7.850,00	29.544

Galdames	1.025,00		1.025,00	799

Gamiz-Fika	2.725,00		2.725,00	1.227

Garay	900,00		900,00	252

Gatika	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.295

Udalerria / Municipio 	Emadako laguntza 	 Doiketa	Oinarrizko	Zuzenbidezko

	(eurotan) 	agrupazioko 	zenbatekoa 	biztanleak

	Ayuda concedida	(eurotan)	(eurotan)	 Habitantes

	en euros	Ajuste por 	Cuantía 	de derecho

		Agrupación 	base en

		en euros	 euros

Gauteguiz Arteaga	1.025,00		1.025,00	843

Gaztelu	765,00	-135,00	900,00	152

Getaria	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.406

Gizaburuaga	900,00		900,00	144

Gordexola	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.511

Gorliz	5.885,00	1.035,00	4.850,00	4.486

Güeñes	5.258,75	408,75	4.850,00	5.831

Harana / Valle de Arana	900,00		900,00	334

Hernani	6.800,00		6.800,00	18.287

Hernialde	900,00		900,00	286

Hondarribia	6.800,00		6.800,00	15.044

Ibarra	5.427,50	577,50	4.850,00	4.208

Ibarrangelu	1.025,00		1.025,00	542

Idiazabal	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.082

Igorre	7.062,50	2.212,50	4.850,00	3.857

Ikaztegieta	900,00		900,00	377

Iruña Oka (espetxea dago 	5.730,00		5.730,00	 1.953

udalerrian) Iruña de Oca

(Municipio con

Centro Penitenciario)	

Irura	1.025,00		1.025,00	910

Iruraiz-Gauna	765,00	-135,00	900,00	440

Ispaster	1.025,00		1.025,00	613

Itsasondo	871,25	-153,75	1.025,00	576

Iurreta	4.850,00		4.850,00	4.144

Izurtza	900,00		900,00	266

Karrantza harana /

Valle de Carranza	2.725,00		2.725,00	2.887

Kortezubi	900,00		900,00	363

Kripan	765,00	-135,00	900,00	190

Kuartango	900,00		900,00	370

Labastida	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.269

Lagrán	765,00	-135,00	900,00	197

Laguardia	5.912,50	3.187,50	2.725,00	1.401

Lantziego / Lanciego	871,25	-153,75	1.025,00	 631

Lanestosa	900,00		900,00	288

Lantarón	1.025,00		1.025,00	958

Lapuebla de Labarca	871,25	-153,75	1.025,00	 852

Larrabetzu	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.551

Larraul	765,00	-135,00	900,00	145

Lasarte-Oria	6.800,00		6.800,00	17.195

Laukiz	1.025,00		1.025,00	995

Lazkao	5.821,25	971,25	4.850,00	4.920

Leaburu	900,00		900,00	367

Legazpi	6.800,00		6.800,00	8.741

Legorreta	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.351

Legutiano	2.725,00		2.725,00	1.359

Leintz-Gatzaga	900,00		900,00	240

Leioa	7.850,00		7.850,00	28.381

Lekeitio	6.800,00		6.800,00	7.357

Lemoa	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.681

Udalerria / Municipio 	Emadako laguntza 	 Doiketa	Oinarrizko	Zuzenbidezko

	(eurotan) 	agrupazioko 	zenbatekoa 	biztanleak

	Ayuda concedida	(eurotan)	(eurotan)	 Habitantes

	en euros	Ajuste por 	Cuantía 	de derecho

		Agrupación 	base en

		en euros	 euros

Gauteguiz Arteaga	1.025,00		1.025,00	843

Lemoiz	871,25	-153,75	1.025,00	886

Leza	765,00	-135,00	900,00	198

Lezama	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.113

Lezo	4.850,00		4.850,00	5.834

Lizartza	1.025,00		1.025,00	581

Loiu	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.199

Llodio	6.800,00		6.800,00	18.931

Mallabia	2.725,00		2.725,00	1.109

Mañaria	900,00		900,00	453

Markina-Xemein	4.850,00		4.850,00	4.708

Maruri-Jatabe	871,25	-153,75	1.025,00	683

Mendaro	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.444

Mendata	900,00		900,00	339

Mendexa	900,00		900,00	341

Meñaka	1.025,00		1.025,00	515

Moreda de Alava	765,00	-135,00	900,00	261

Morga	900,00		900,00	400

Mundaka	2.725,00		2.725,00	1.853

Mungia	6.800,00		6.800,00	13.807

Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz	900,00		900,00	 390

Murueta	900,00		900,00	259

Muskiz	4.850,00		4.850,00	6.558

Mutiloa	900,00		900,00	158

Mutriku	4.122,50	-727,50	4.850,00	4.775

Muxika	2.725,00		2.725,00	1.320

Nabarniz	900,00		900,00	221

Navaridas	765,00	-135,00	900,00	223

Oiartzun	6.800,00		6.800,00	9.179

Okondo	1.025,00		1.025,00	876

Olaberria	871,25	-153,75	1.025,00	904

Ondarroa	6.800,00		6.800,00	9.732

Oñati	6.800,00		6.800,00	10.705

Ordizia	8.176,25	1.376,25	6.800,00	8.938

Orendain	900,00		900,00	143

Orexa	900,00		900,00	83

Orio	4.122,50	-727,50	4.850,00	4.421

Ormaiztegi	2.725,00		2.725,00	1.170

Orozko	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.116

Ortuella	6.800,00		6.800,00	8.684

Otxandio	2.725,00		2.725,00	1.017

Oyón-Oion	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.464

Pasaia	6.800,00		6.800,00	15.962

Peñacerrada-Urizaharra	765,00	-135,00	900,00	 240

Plentzia	4.122,50	-727,50	4.850,00	3.643

Portugalete	11.450,00		11.450,00	51.066

Ribera Alta	1.025,00		1.025,00	522

Erribera Beitia / Ribera Baja	1.025,00		 1.025,00	698

Salvatierra / Agurain	6.380,00	1.530,00	 4.850,00	4.006

Samaniego	765,00	-135,00	900,00	308

Udalerria / Municipio 	Emadako laguntza 	 Doiketa	Oinarrizko	Zuzenbidezko

	(eurotan) 	agrupazioko 	zenbatekoa 	biztanleak

	Ayuda concedida	(eurotan)	(eurotan)	 Habitantes

	en euros	Ajuste por 	Cuantía 	de derecho

		Agrupación 	base en

		en euros	 euros

San Millán / Donemiliaga 	871,25	-153,75	1.025, 00	709

Santurtzi	11.450,00		11.450,00	47.173

Segura	2.725,00		2.725,00	1.225

Sestao	9.050,00		9.050,00	31.773

Sondika	4.122,50	-727,50	4.850,00	3.978

Sopelana	6.800,00		6.800,00	10.709

Sopuerta	2.725,00		2.725,00	2.245

Soraluze-Placencia de las Armas	4.122,50	-727,50	 4.850,00	4.165

Sukarrieta	900,00		900,00	325

Trucios-Turtzioz	1.025,00		1.025,00	521

Ubide	765,00	-135,00	900,00	162

Ugao-Miraballes	5.292,50	442,50	4.850,00	 4.104

Urdúliz	4.122,50	-727,50	4.850,00	3.142

Urduña-Orduña	5.258,75	408,75	4.850,00	3.982

Urkabustaiz	1.025,00		1.025,00	877

Urnieta	5.577,50	727,50	4.850,00	5.518

Urretxu	5.412,50	562,50	4.850,00	6.550

Usurbil	5.577,50	727,50	4.850,00	5.257

Valdegovía	1.025,00		1.025,00	952

Valle de Trápaga-Trapagaran	6.800,00		6.800,00	 12.621

Villabona	5.802,50	952,50	4.850,00	5.672

Villabuena de Alava / Eskuernaga 	765,00	-135,00	 900,00	321

Yécora / Iekora	765,00	-135,00	900,00	260

Zaldibar	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.877

Zaldibia	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.490

Zalduondo	765,00	-135,00	900,00	139

Zalla	6.800,00		6.800,00	7.857

Zambrana	765,00	-135,00	900,00	364

Zamudio	5.667,50	817,50	4.850,00	3.012

Zaratamo	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.651

Zarautz	7.850,00		7.850,00	21.078

Zeanuri	2.316,25	-408,75	2.725,00	1.143

Zeberio	871,25	-153,75	1.025,00	995

Zegama	2.725,00		2.725,00	1.294

Zerain	900,00		900,00	254

Zestoa	5.667,50	817,50	4.850,00	3.100

Zierbena	2.725,00		2.725,00	1.215

Zigoitia	2.725,00		2.725,00	1.284

Zizurkil	2.316,25	-408,75	2.725,00	2.820

Zuia	2.725,00		2.725,00	1.906

Zumaia	6.800,00		6.800,00	8.527

Zumarraga	6.800,00		6.800,00	10.175

GUZTIRA

TOTAL	696.930,00	0,00	696.930,00	971.705

II. ERANSKINA

ANEXO II

El Ayuntamiento de ----------------------------------------------------------------------------- (go)ko udalak honakoa

ESKATZEN DU / SOLICITA

Bake-epaitegietako inbertsio-gastuetarako diru-laguntza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko irailaren 3ko Aginduari jarraiki, ondoren aipatzen diren kontzeptuetarako: / Subvención para gastos de inversión en Juzgados de Paz, conforme a la Orden de 3 de septiembre de 2003, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, con destino a los siguientes conceptos:

KONTZEPTUA (Aginduaren 4.1 artikulua)	AURREKONTUA	BEZa BARNE

CONCEPTO (Artículo 4.1 de la Orden)	 PRESUPUESTO	IVA INCLUIDO

Lanak / Obras	

Informatika-ekipoa / Equipo informático

Bulegoko ekipoa / Equipo de oficina	

Altzariak / Mobiliario

Hizkuntza-paisaia / Paisaje lingüístico	

Erregistro Zibileko liburuak / Libros de Registro Civil	

GUZTIRA / TOTAL	

Gastuak	ERABILIKO DIRA	 EZ DIRA ERABILIKO			 ondoren aipatzen diren gertakariek sortutako kalteak konpontzeko (adierazi hondamendi naturala, istripua edo delitu-ekintzak, gertakariaren data, e.a.) / Los gastos 	SI NO se destinarán a reparar los daños ocasionados por 	---------------------------------------------------------------------------------------------------------- (señálese catástrofe natural, accidente o hechos delictivos, fecha en que se produjo, etc.).

Gertakari horiek ez dute inolako aseguru-kontraturen babesik. / Los mismos no están cubiertos por contratos de seguro que contemplen dichas contingencias.

Udala aukeratua izan da BAI EZ , euskararen erabilerarako esperientzia pilotuetan Bake epaitegiak parte har dezan.

El Ayuntamiento SI NO ha sido seleccionado para la participación del Juzgado de Paz en el Programa de experiencias piloto para el uso del Euskera.

Eskabide honi honakoak erantsi zaizkio (X batez adierazi erantsi dena): / A la presente solicitud se acompaña (señálese con X los apartados correspondientes):

Diru-laguntza eskatzea onartzen duen udalbatzaren akordioa edo dekretua.

Acuerdo plenario o Decreto de alcaldía aprobando solicitar la subvención.

Obra gauzatzeko egutegia, proiektua eta okupazio-ehunekoa.

Proyecto, calendario de ejecución de obra y porcentaje de ocupación

Lokalaren egoeraren berri ematen duen txostena/ Memoria descriptiva del estado del local

Xehatutako aurrekontua edo fakturen kopiak.

Presupuesto desglosado o copias de facturas.

Premiei buruzko txostena, bake-epaileak eta idazkari judizialak sinatua.

Informe de necesidades firmado por Juez de Paz y Secretario del Juzgado.

Ordain-agiria/Documento acreditativo del reintegro.

Horretarako, honako hau sinatzen dut / A cuyo efecto suscribo la presente

(e)n, 2003ko			aren		 (e)an

En			, a		de				de 2003

(Adierazi sinadura-aurrekoan sinatzailearen lanpostua eta izen-abizenak / Señálese en la antefirma puesto y nombre y apellidos del firmante)

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIA
ILMA. SRA. DIRECTORA DE RELACIONES CON LA ADMINISTRACIÓN DE JUSTICIA
III. ERANSKINA
ANEXO III

RESUMEN DE GASTOS DEL JUZGADO DE PAZ DEL AYUNTAMIENTO DE............................................................

horiek arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2003ko irailaren 3ko Aginduaren 14.5 artikuluan aurreikusitakoa. / Memoria que presenta el Ayuntamiento de .......................... prevista en el artículo 14.5 de la Orden de 3 de septiembre de 2003, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se regulan y convocan ayudas a favor de los Ayuntamientos para la atención a gastos de los Juzgados de Paz.

KONTZEPTUA/	ZENBATEKOA,	% ERABILIA	DIRU-KOPURUA

CONCEPTO	GUZTIRA/	% USO	IMPORTE RESULTANTE

	IMPORTE TOTAL	

Argindarra–gasa /

Energía eléctrica-gas

Telefonoa / Teléfono			

Garbiketa /Limpieza			

Bulegoko tresneria /

Material de oficina			

Joan-etorriak /

Desplazamientos			

Udal langileen soldata-kostuen

egozketa /

Imputación coste salarial del

personal del Ayuntamiento			

Bestelakoak /

Otros gastos			

AURREKO KONTZEPTUEN ARTEAN, KOPURU OSOAN EPAITEGIRAKO BESTERIK ERABILTZEN EZ DIRENAK JARRIKO DIRA. UDALAK ETA EPAITEGIAK BATERA ERABILTZEN DITUZTENETAN, BERRIZ, KOPURU OSOA ETA EPAITEGIARI EGOTZI BEHARREKO EHUNEKOA ADIERAZIKO DIRA; ETA EHUNEKO HORI KOPURU OSOARI APLIKATUZ LORTUTAKOA "DIRU-KOPURUA" ATALEAN JARRIKO DA. / ENTRE LOS CONCEPTOS ANTERIORES SE IMPUTARÁN EN EL IMPORTE TOTAL EL GASTO CORRESPONDIENTE A USO EXCLUSIVO DEL JUZGADO. EN CASO DE USO COMPARTIDO SE RECOGERÁ EL IMPORTE TOTAL EL PORCENTAJE IMPUTABLE AL JUZGADO Y SE CONSIGNARÁ EN EL APARTADO DE IMPORTE RESULTANTE EL CORRESPONDIENTE A LA APLICACIÓN DE DICHO PORCENTAJE SOBRE EL TOTAL

(e)n, 2003ko			aren		 (e)an

En			, a		de				de 200

(Adierazi sinadura-aurrekoan sinatzailearen lanpostua eta izen-abizenak / Señálese en la antefirma puesto y nombre y apellidos del firmante).


Azterketa dokumentala