Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
5143

EBAZPENA, 2003ko abuztuaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearena. Honen bidez dei egiten zaie 232/03 zenbakiko Prozedura Laburtua Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan interesa izan lezaketenei. Errekurtso hori, Vitoria-Gasteizeko 1. zk.ko Administrazio Auzietarako Epaitegiak aurrera darama, komisario plazak betetzeko hautaketa prozesuaren bitartez deitutako plaza kopurua luzatzen zuen 2003ko martxoaren 14ko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearen Ebazpenaren kontra (martxoaren 17ko EHAA).

Goian azaldutako 232/03 zenbakiko Prozedura Laburtua Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztuta; eta, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumenari buruzko Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera, Vitoria-Gasteizeko 1. zk.ko Administrazio Auzietarko Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak beren interes legitimoen defentsan, ager daitezela, egoki baderitzote. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Arkaute, 2003ko abuztuaren 19a

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.


Azterketa dokumentala