
184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
5142
EBAZPENA, 2003ko abuztuaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearena, zeinaren bidez dei egiten baitzaie 247/03 zenbakiko Prozedura Laburtuarekiko Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan interesa izan lezaketenei. Ertzaintzako 60 komisariondo plaza betetzeko hautaketa prozesua deitu zuen 2003ko apirilaren 9ko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendariaren Ebazpenaren (maiatzaren 15eko EHAA 94 zk.) kontra, ERNE Sindikatuak eskaturikoa da aipatu errekurtsoa eta Vitoria-Gasteizeko 2. zk.ko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiak darama aurrera.
ERNE Sindikatuak goian azaldutako 247/03 zenbakiko Prozedura Laburtuarekiko Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztuta; eta, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumenari buruzko Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera, Vitoria-Gasteizeko 2. zk.ko Administrazio Auzietarako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak beren interes legitimoen defentsan, ager daitezela, egoki baderitzote. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2003ko abuztuaren 19a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCIA.
RSS