
184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
5141
EBAZPENA, 2003ko abuztuaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearena. Honen bidez dei egiten zaie 245/03 zenbakiko Prozedura Laburtua Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan interesa izan lezaketenei. Errekurtso hori, Vitoria-Gasteizko 2. Zk.ko Administrazio Auzietarako Epaitegiak aurrera darama 2003ko maiatzaren 20 Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Zuzendariaren aurka hasita, zeinaren bitartez, Ertzaintzaren Eskala Exekutiboko 33 Komisario plaza betetzeko Euskal Herriko Polizia Ikastegiko Zuzendariaren 2002ko maiatzaren 7ko Ebazpenaz (E.H.A.A 100 zk, maiatzak 29koa) deitutako hautaketa prozesuan hautatutako izangaiak Praktiketako Komisario izendatzen diren.
Goian azaldutako 245/03 zenbakiko Prozedura Laburtua Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztuta; eta, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumenari buruzko Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera, Vitoria-Gasteizeko 2. zk.ko Administrazio Auzietarako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak beren interes legitimoen defentsan, ager daitezela, egoki baderitzote. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2003ko abuztuaren 19a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCIA.
RSS