
184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Donostia-San Sebastiángo Udala
5140
EBAZPENA, Presidentziarena, 2003ko abuztuaren 12koa, "Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola" udal-erakunde autonomoan lehiaketa-oposizio librez bost plaza hornitzeari buruzkoa: Txistulari-irakasle plaza bat (Txistu espezialitatea), bi plaza Txistulari (Tronpetari), Irakasle-plaza bat (Biolina) eta Soinu eta Musika Informatikako Teknikari-plaza bat.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak, 2003ko abuztuaren 11n, 150 zenbakidun alean, osorik argitaratu ditu "Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola" udal-erakunde autonomoan bost plaza hauek hornitzeko lehiaketa-oposizio librea nola egin aginduko duten oinarriak: Txistulari-Txistu irakasle-plaza bat, Txistulari (Tronpetari) bi plaza, Irakasle-plaza bat (Biolina) eta Soinu eta Musika Informatikako Teknikari-plaza bat (eskala: Administrazio Berezia; azpi-eskala: Zerbitzu Bereziak; mota: Betebehar Bereziak).
Lehiaketa-oposizio honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean.
Aurrerantzean, deialdi honi buruzko iragarkiak "Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola" udal-erakunde autonomoko iragarki-oholean argitaratuko dira.
Donostia-San Sebastián, 2003ko abuztuaren 12a.
"Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskola"
udal-erakunde autonomoko presidentea,
ODÓN ELORZA GONZÁLEZ.
RSS