Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5138

491/2003 EBAZPENA, abuztuaren 7koa, Basurtuko Ospitaleko pertsonaleko zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, mediku espezialisten kategoriako destinoak (Basurtuko Ospitaleko gaixotasun infekziosoetako unitateak, STG eremua, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa), eta deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 26ko 370/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku espezialisten kategoriako destinoak (Basurtuko Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoetako unitatea, STG eremua, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen.

Basurtuko Ospitaleko zuzendari gerentearen otsailaren 26ko 196/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, mediku espezialisten kategoriako destinoak (Basurtuko Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoetako unitatea, STG eremua, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Basurtuko Ospitaleko pertsonaleko zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:’

Lehena.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, mediku espezialisten kategoriako destinoak (Basurtuko Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoetako unitatea, STG eremua, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.

Bigarrena.– Deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda onartzea. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan II. eranskinean argitaratzen da.

Hirugarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abuztuaren 7a.

Basurtuko Ospitaleko pertsonaleko zuzendaria,

JAVIER ARIZABALETA SANMIGUEL.

I. ERANSKINA / ANEXO I
INFEKZIOSOAK STG MEDIKUA / MEDICO ENFERMEDADES INFECCIOSAS AREA ETS
IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	TOTAL

24.400.747	LOPEZ DE MUNAIN LOPEZ, JOSEFINA	83,6034	40,1100	123, 7134	

15.986.538	SOTA BUSSELO, MERCEDES	55,7066	27,5100	83,2166	

II. ERANSKINA / ANEXO II

NAN	 IZENA ETA DEITURAK	ARRAZOIA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	MOTIVO	

30.594.502	LIZARRALDE PALACIOS, EVA	TITULURIK GABE	

		NO CUMPLE TITULACION EXIGIDA	


Azterketa dokumentala