Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5136

158/2003 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Arabako Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearena, Arabako Osasun Barrutiko Arabako Eskualdean Lehen Mailako Atentzioko unitateburuak izendatzeko deialdi publikoa onartzen duena.

Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren bidez, Lehen Mailako Atentziorako Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari atxikitako baliabideen antolamenduzko egitura onartu zen.

Aipaturiko dekretu horretako 7. artikuluan eta hurrengoetan ezartzen denez, lehen mailako atentzioko unitateburuak deialdi publiko baten bidez izendatuko dira, lehiatzaileen merezimenduak eta gaitasuna balioetsi ondoren. Hori dela eta, prozedura horretarako, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arauan bildutako xedapenak aplikatuko dira.

Horregatik guztiagatik, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen didaten ahalmenaz baliaturik, hau

EBATZI DUT:

Onartzea Arabako Osasun Barrutiko Arabako Eskualdearen menpeko Aranbizkarra I, Sansomendi, Habana, Hirigune Zaharra, Olagibel eta Errioxako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuak izendatzeko deialdi publikoa. Hona

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Enpleguaren baldintzak:

Deialdi honen bidez izendatutako langileek Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzuko lan-baldintzak arautzen dituen akordioaren arabera lan egingo dute; halaber, destinotzat izango duten erakunde sanitarioko enplegu- baldintzen menpe jardungo dute.– Eta eginkizun horietan diharduten bitartean, osagarri berezi bat jasoko dute erantzukizunagatik, hain zuen 3/1987 Errege Dekretuak araututako berariazko osagarriaren barruan egongo dena (osagarri bereziaren zenbatekoa eta ezaugarriak uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean daude zehazturik).

1.2.– Deialdiko burutzak.

Arabako Osasun Barrutiko Arabako Eskualdearen menpeko Lehen Mailako Atentzioko unitateburutzei dagokie deialdi hau. Ebazpen honen eranskinean adierazten dira unitate horiek.

2.– Hautagaien betekizunak.

2.1.– Ebazpen honetan arautzen den prozesuan parte hartzeko, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean hasi (3.2 oinarrian zehazten da hori) eta ebazpena eman arte, hautagaiek beterik izan beharko dituzte betekizunak.

2.2.– Betekizunak:

a) Lehen Mailako Atentzioko Bilboko Eskualdeari atxikita egotea; bai estatutupeko langile gisa, izendapena jabetzan duela; bai karrerako funtzionario gisa, bai lan-kontratu mugagabe bat izanik.

b) Arabako Eskualdean zerbitzu aktiboan egotea edo lanpostua gorderik izatea.

c) Lehen mailako atentzioko unitateburu izateko, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatu tituluak lehentasuna emango du. Nolanahi ere, hautagaiek profil sanitarioa duen unibertsitate-titulu baten jabe izan behar dute, eta bai lanbidean gaitasun eta esperientzia aitortua ere. Tituluek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoak izan behar dute edo, bestela, tituloak jasotzeko eskubideak ordainduta euki beharko dira. Halaber, onargarria da titulua emateko ordaintzen diren eskubideak ordaindu direla erakusten duen agiria aurkeztea. Aipatu tituluak Europako Batasuneko beste estatu batek emanak izanez gero, beraiekin batera, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak onartzen dituela erakusten duen agindua aurkeztu beharko dute hautagaiek.

3.– Eskabideak:

3.1.– Aurkezteko modua eta tokia: eskabideak Bilboko Osasun Eskualdeko zuzendari gerenteari bidali beharko zaizkio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezarritako edozein bidez baliatuz edo ondoren adieraziko den egoitzako erregistroetan aurkezturik:

Arabako eskualdea (Adriano VI kalea 20, 6. eta 8. solairuak. 01008 Vitoria-Gasteiz).

3.2.– Epea: hautagaiek 15 (hamabost) egun izango dituzte, eskabidea ebazpen honetan xedatzen den bezala aurkezteko.– Hamabost egunok ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko dira.

3.3.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

a) Alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

Interesatuek epe eta era egokian aurkeztutako dokumentazioan oinarrituta hartuko ditu ebazpenak epaimahaiak. Orobat, hautagaiei zeinahi argibide eska diezaieke aurkeztutako agirien gainean.

4.– Lehiaketa nola egingo den:

Lehiaketak fase bi izango ditu: ariketa praktikoa eta merezimenduen balioespena. Epaimahaiak deitu egingo die hautagaiei ariketa praktikoa egitera etor daitezen.

5.– Buruak izendatzeko ebazpena.

Epaimahaiburuak unitateburu izendatzeko diren hautagaien zerrenda proposatuko dio eskualdeko zuzendari gerenteari, honek onar dezan. Zuzendariak proposamena onartuz gero, loteslea izango da.

Uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuak 8. eta 9. artikuluetan xedatzen duenez, izendatutako unitateburuek eginkizun bikoitza izango dute, asistentziala eta kudeaketakoa, eta artez egongo dira osasun-eskualdeko zuzendari gerentearen menpean. Buruek beren kategoriako lanpostuaren jabetzari eutsiko diote, hala lehen mailako atentzioko unitateburu izan bitartean nola izateari uzten diotenean, eta nork bere kategoriako lanpostuaren oinarrizko eginkizunak betetzen jarraitu beharko du.

Lehen mailako atentzioko unitateburuen eginkizunak eta ordainsariak ez dira, inolaz ere, lanpostu finko baten eskubide sendo bihurtuko.

Osasun eskualdeko zuzendari gerenteak bere kabuz ebatz lezake unitateburuari dagozkion funtzioen esleipena etetea.

6.– Epaimahaia.

6.1.– Izendapena.

Epaimahai bat izendatuko da Arabako Osasun Barrutiko Arabako Eskualdearen menpeko Aranbizkarra I, Sansomendi, Habana, Hirigune Zaharra, Olagibel eta Errioxako Lehen Mailako Atentzioko unitateburutzei dagozkien funtzioak esleitzeko, deialdi honen bidez eskainitakoak, alegia.

6.2.– Osaera.

Deialdi honetako prozedura juzgatuko duen epaimahaiak 7 kide izango ditu.

Kide guztiek hautagaiei eskatzen zaien titulazioaren maila berekoa edo goragokoa izan behar dute.

Epaimahaiko burua kasuan kasuko osasun-eskualdeko lehen mailako atentzioko gerentea izango da, edo, ez balego, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko beste osasun-eskualde bateko gerentea.

Honakoak izango dira bokalak:

– Kasuan kasuko eskualdeko zuzendaritza-taldeko kide bi, edo, horrelakorik ez badago, Osakidetzako beste osasun-eskualde bateko zuzendaritza-taldekoak.

– Eskualdeko Kontseilu Teknikoko kide bat.

– Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza/Lehen Mailako Atentzioko Zuzendariordetzako kide bat.

– Langileen ordezkari bat.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan funtzio administratiboak dituzten eta goi-mailako titulazioa duten langile finkoen artean aukeratuko da idazkaria, eta ez du botorik izango hautagaiak kalifikatzeko gaietan.

Ebazpenak botoen gehiengoarekin hartuko dira. Berdinketarik egonez gero, epaimahaiburuaren kalitatezko botoak ebatziko du.

7.– Publicidad.

Deialdi hau EHAAn argitaratuko da.

Era berean, prozedura hau garatzeko hartuko diren ebazpenak ere EHAAn argitaratuko dira.

8.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen eta berau garatzeko hartzen diren behin betiko ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasi eta hilabete baino lehen, horrelaxe xedatu baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 30a.

Arabako Eskualdeko zuzendari gerentea,

ANTONIO DE BLAS DE BLAS.

ERANSKINA
ARABAKO ESKUALDEKO LEHEN MAILAKO ATENTZIOKO UNITATEBURUEN LANPOSTUAK.

LEHEN MAILAKO ATENTZIOKO UNITATEAK	LANPOSTU KOPURUA	

Aranbizkarra I	1

Sansomendi	1

Habana	1

Hirigune zaharra	1

Olagibel	1

Errioxa	1

LANPOSTUAK GUZTIRA:	6	


Azterketa dokumentala