Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5135

239/2003 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Neurofisiologia Klinikoko mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Epilepsia eta Parkinson Gaixotasunaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen ekainaren 20ko 184/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, Neurofisiologia Klinikoko mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Neurofisiologia Klinikoko zerbitzuko Epilepsia eta Parkinson Gaixotasunaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori abuztuaren 26ko EHAAn, 160 zenbakian, argitaratu zen.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen martxoaren 19ko 98/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Neurofisiologia Klinikoko mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Neurofisiologia Klinikoko zerbitzuko Epilepsia eta Parkinson Gaixotasunaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) argitaratu zen.

Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Neurofisiologia Klinikoko mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Epilepsia eta Parkinson Gaixotasunaren arloa, , Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.

Bigarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten hautagaiek 10 egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, behin-behineko ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barakaldo, 2003ko uztailaren 22a.

Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendaria,

JUANA FERNÁNDEZ REFOYO.I. ERANSKINA / ANEXO I
BFE NEUROFISIOLOGIA KLINIKOA-EPILEPSIA eta PARKINSON GAIXOTASUNA/ FEA NEUROFISIOLOGIA
CLINICA-EPILEPSIA Y ENFERMEDAD DE PARKINSON
IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	TOTAL

13.914.404	VALLE DEL QUEVEDO, ELENA	95,3000	38,4380	133,7380	


Azterketa dokumentala