Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
5134

241/2003 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Medikuntza Intentsibo Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa), eta deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen uztailaren 1eko 176/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean, biologo kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitalea, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori abuztuaren 26ko EHAAn, 160 zenbakian, argitaratu zen.

Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen otsailaren 28ko 87/2003 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Neonatologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.

Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.

Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehena.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Medikuntza Intentsibo Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.

Bigarrena.– Deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda onartzea. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan II. eranskinean argitaratzen da.

Hirugarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barakaldo, 2003ko uztailaren 2a.

Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendaria,

JUANA FERNÁNDEZ REFOYO.

I. ERANSKINA / ANEXO I
PEDIATRIA-INTENTSIBOA / PEDIATRIA-INTENSIVA
IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE

NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	TOTAL

14.570.683	PILAR ORIVE, FCO. JOSE	91,0400	47,3000	138,3400	

9.379.058	LOPEZ FERNANDEZ, 	86,2450	32,2250	118,4700

	YOLANDA MARGARITA

28.715.259	LOPEZ BAYON, JULIO	69,7900	28,8150	98,6050	

II. ERANSKINA/ANEXO II

NAN	IZENA ETA DEITURAK	ARRAZOIA	

DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	MOTIVO	

33.418.977	GUIBERT VALENCIA, JAVIER	EZ DU DOKUMENTURIK AURKEZTU	

		NO PRESENTA DOCUMENTACIÓN	


Azterketa dokumentala