
184. zk., 2003ko irailaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
5133
240/2003 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendariarena, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Onkologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa), eta deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen duena.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen uztailaren 1eko 177/2002 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldean, biologo kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitalea, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori abuztuaren 26ko EHAAn, 160 zenbakian, argitaratu zen.
Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen otsailaren 28ko 85/2003 Ebazpenaren bidez pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, Pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Onkologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen.
Deialdiko 5.6 oinarri-arauan aurreikusitakoaren arabera, behin epaimahaiak oposaketa-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa) onartuz gero, Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendariak EHAAn argitaratzeko aginduko du.
Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legeriak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DUT:
Lehena.– EHAAn argitaratzeko agintzea pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide taldean, pediatriako eta bere arlo espezifikoetako mediku espezialista kategoriako destinoak (Gurutzetako Ospitaleko Pediatria zerbitzuko Onkologia Pediatrikoaren arloa, Bizkaiko Osasun Barrutia) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin-behineko zerrenda (lehiaketan eta oposaketan, bakoitza bere aldetik hartuta, lortutako azken kalifikazioen arabera antolatutakoa). Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan I. eranskinean argitaratzen da.
Bigarrena.– Deialdiko 5.3.2 eta 5.3.3 oinarri-arauetan aurreikusitako betekizunak ez betetzeagatik baztertutako izangaien zerrenda onartzea. Zerrenda hori ebazpen honekin batera doan II. eranskinean argitaratzen da.
Hirugarrena.– Deialdiko 5.6 oinarri-arauan zehaztutakoaren ildotik, interesa duten izangaiek hamar egun balioduneko epea izango dute ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epaimahaiko lehendakariari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Barakaldo, 2003ko uztailaren 1a.
Gurutzetako Ospitaleko pertsonaleko zuzendaria,
JUANA FERNÁNDEZ REFOYO.
I. ERANSKINA / ANEXO I
PEDIATRIA-ONKOLOGIA / PEDIATRIA-ONCOLOGIA
IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, PUNTUEN HURRENKERAN
RELACIÓN PROVISIONAL DE ASPIRANTES POR ORDEN DE PUNTUACIÓN
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE
NAN	IZENA ETA DEITURAK	OPOSIZIOA	LEHIAKETA	GUZTIRA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	OPOSICIÓN	CONCURSO	TOTAL
13.909.760	FERNANDEZ TEIJEIRO ALVAREZ, ANA	78,7500	42,3700	121, 1200	
30.626.172	URBERUAGA PASCUAL, ALEJANDRO	80,0000	21,2000	101, 2000	
II. ERANSKINA / ANEXO II
NAN	IZENA ETA DEITURAK	ARRAZOIA	
DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	MOTIVO	
11.859.361	QUINTERO CALCAÑO, VICTOR	EZ DU NAN AURKEZTU	
		D.N.I. NO PRESENTADO	
		TITULURIK GABE	
		NO CUMPLE TITULACION EXIGIDA	
		JASOTZEKO EPEZ KANPO	
		FUERA DE PLAZO ENTREGA DE
		DOCUMENTACIÓN	
RSS