Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5016

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 30ekoa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena; honen bidez, taximetro deritzon kontagailu takikronometrikorako eredua onartzen da, Jasil markakoa, «Alcora 21» modelokoa.

AURREKARIAK:

Bat.– «Jasil XXI, S.L.» enpresaren izenean (Industriako erregistro-zenbakia: 48-22.920; Kontrol Metrologikoko erregistro-zenbakia: 01-I-034-R) baltzu horren ordezkari modura, José Antonio Sarmentero Rodríguez jaunak honako eredu hau onartzeko eskabidea egin du Sail honek Bizkaian duen lurralde-bulegoan: kontagailu takikronometrikoa, taximetroa, Jasil markakoa, «Alcora 21» modelokoa. Tresna hori enpresaren instalazioetan egiten da honako helbide honetan: Aurrera industrialdea, 3. multzoa, 5. pabilioia, Valle de Trapaga-Trapagaran, Bizkaiko lurralde historikoa.

Bi.– Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztu da:

– Aipatutako tresna horri buruzko txostena,proiektua, eskemak eta eraiketa-planoak, Ingeniari Tekniko Industriala den Máximo Valencia Herrera jaunak eginak eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak 2003ko apirilaren 8an 89201 zenbakiaz ikus-onetsiak. Dokumentazio horri LGAI laborategiak eman dio zigilua.

– Taximetro-erabiltzaileentzako gidaliburua.

– Taximetroa instalatzeko gidaliburua.

– Taximetroaren inguruko saiakuntza-txostenak, Saiakuntza eta Ikerketa Laborategi Orokorrak (LGAI) egindakoak. Erreferentziak:

– ( 22.035.726; hemen ziurtatzen denez, saiakuntzan erabilitako laginak (serie-zenbakia: 000048) modu egokian gainditu du random bibrazio-saikauntza, EN 60148:1995 arauaren 10.10 atalari jarraituz.

– ( 22.035.143; hemen ziurtatzen denez, saiakuntzan erabilitako laginak (serie-zenbakia: 000048) modu egokian erantzun du bateragarritasun elektromagnetikoa neurtzeko saiakuntzetan, taximetro elektrikoen UNE-EN 50148:96 arauari jarraituz.

– ( 22.034.734; hemen ezartzen denez, saiakuntzan erabilitako laginak (serie-zenbakia: 000047) modu egokian erantzun du taximetro elektrikoei buruzko UNE-EN 50148:96 arauan ezarritako egiaztapen eta saiakuntzetan.

– ( 23.010.623; hemen ezartzen denez, saiakuntzan erabilitako laginak (serie-zenbakia: 000047) modu egokian erantzun du taximetro deritzon kontagailu takikronometrikorako ereduak onartzeko arautegian ezarritako betekizunak. Arautegi hori ekainaren 18an 1595/1982 Errege Dekretuaren bidez onetsi zuten (1982ko uztailaren 23ko BOE).

Hiru.– Sail honek Bizkaian duen lurralde-bulegoko zerbitzu teknikoek, 2003ko maiatzaren 22an, eredua onartzeko eskatutako baimena ematearen aldeko txostena egin dute.

Espediente honen ebazpenean beharrezkoa da honako hauek aintzakotzat hartzea eta hemen jasota geratzea:

ZUZENBIDE OINARRIAK:

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza da ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera, dekretu horren bitartez ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala.

Bi.– Irailaren 11ko 1616/1985 Errege Dekretuak ezartzen du Estatuko Administrazioak egin beharreko metrologia-kontrola zein den; horko lehen tituluan xedatzen dira, oro har, Estatuaren metrologia-kontrola izan behar duten tresnetan errespetatu beharreko baldintzak eta izapideak, eta, besteak beste, honako hauek ezartzen dira: eredua onartu izanaraen ikurra esleituko da, egiaztagiria emango da, eta eredua onartu izana argitaratuko da ebazpen bidez.

Hiru.– Taximetro deritzon kontagailu takikronometrikorako eredua onartzeko arautegian daude ezarrita neurtzeko tresnetan eta, besteak beste, ebazpen honetan darabildun ereduan eskatu beharreko betekizunak. Arautegi hori ekainaren 18an 1595/1982 Errege Dekretuaren bidez onetsi zuten.

Aipatutako lege-manuak eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, Industriako Zerbitzuko buruak halaxe proposatuta,

EBATZI DUT:

1.– Taximetro deritzon kontagailu takikronometrikorako ereduaren onespena ematea:

– Marka: Jasil

– Eredua: Alcora 21

Tresna hori Jasil XXI enpresak egiten du bere instalazioetan, helbidea honako hau izanik: Aurrera industrialdea, 3. multzoa, 5. pabilioia, Valle de Trapaga-Trapagaran, Bizkaia.

2.– Onespena adierazteko ondorengo onarpen-ikurra esleitzea, aipatutako Jasil markako eta Alcora 21 ereduko tresnari:

I-034	01	

03.002		

3.– Eredu-onespen honentzat hamar urteko indarraldia ezartzea; interesatuak, indarraldia bukatu aurretik, epe hori luza diezaioten eskatu ahal izango du.

4.– Eredua onartzeko dagokion ziurtagiria ematea; ziurtagiria ebazpen honekin batera doa eranskin modura.

5.– Ebazpen hau dagozkion agintaritzaren aldizkari ofizialetan argitara dezaten agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari zuzenduta, halaxe ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzeko urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 30a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala