Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2003ko irailaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5014

AGINDUA, 2003ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bermeoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública «José Antonio Egia» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Bermeoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública «José Antonio Egia» Musika Eskola Publikoak espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz aurkeztu duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Escuela de Música Pública «José Antonio Egia» Musika Eskola Publikoari 2003/2004 ikasturtetik aurrera tronpeta, tronboi eta txirula irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode-zenbakia 48011330 da, Bermeoko udalerriko (Bizkaia) Irakaskintza kalean dago (z/g) eta Udala da bere titularra.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 2., 3. eta 4. maila.

Adarra:

– Kantua: korua.

– Tresneria sinfonikoa: saxofoia, klarinetea, biolina, biolontxeloa, tronpeta, tronboia eta txirula.

– Tresneria polifonikoa: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Bertakoa: txistua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 10a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala