Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
3920

IRAGARKIA, A-3622 Errepidean biribilgune bat ezarriz Markijanako lotunea aldatzeko eraikuntza-proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titular guztientzako jakinarazpen publikoari buruzkoa.

Diputatuen Kontseiluak, maiatzaren 20ko bilkuran hartutako 431/2003 Erabakiaren bidez, xedatu du A-3622 Errepidean biribilgune bat ezarriz Markijanako lotunea aldatzeko eraikuntza-proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartzea.

Hori dela eta, indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta lege hori garatzen duen Arautegiaren 17. artikuluan ezarritakoaren babespean, esandako zerrenda jendaurreko erakustaldian jarriko da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.

Epe horren barruan, argitaratutako zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko datu egokiak idatziz aurkeztu ahal izango ditu edonork, edo okupatu beharraren aurka ere agertu ahal izango da, funtseko nahiz formako arrazoiengatik. Azken kasu horretan, adierazi beharko du zergatik jotzen duen egokiagotzat, lortu nahi den helbururako, azaldutako zerrendan jasotzen ez diren beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea.

Interesaturik dauden erakunde, entitate, korporazio nahiz partikularrek eskuragarri dituzte lursailen planoak eta eragindako titularren zerrenda Aiarako Udaletxeko iragarki-taulan, horiek aztertu eta, bidezko izanez gero, alegazioak egin ahal izateko. Alegazioak, ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dituzte, ale bikoitzez, Foru Aldundi honetako Erregistro Orokorrean, bulego-orduetan, Herrilan eta Hirigintza Sailaren Lege eta Administrazio Zerbitzuari zuzenduta (Probintzia Plaza, 5 - 1. solairua, Vitoria-Gasteiz.)

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 29a.

Herrilan zuzendaria,

RODOLFO SÁENZ DE UGARTE CORRES.

A-3622 ERREPIDEAN BIRIBILGUNE BAT EZARRIZ MARKIJANAKO LOTUNEA ALDATZEKO ERAIKUNTZA PROIEKTUA

PROYECTO DE CONSTRUCCION DE MODIFICACION DEL ENLACE DE MARKIJANA, MEDIANTE LA IMPLANTACION DE UNA GLORIETA EN LA CARRETERA A-3622

	Expte:2003-50-501

FINKAREN.	TITULARRAREN IZENA ETA HELBIDEA	KATASTROKO DATUAK	UDALA	APROBETXAMENDUA	ERAGINDAKO AZALERA M2

ZK		POLÍGONOA	ETXADIA	LURSAILA	BEHIN	BEHIN-	ZORTASUNA

					BETIKOA	BEHINEKOA

N.º FINCA	NOMBRE Y DOMICILIO DEL PROPIETARIO	DATOS CATASTRALES	AYUNTAMIENTO	APROVECHAMIENTO	SUPERFICIE AFECTADA M2

	 	POLÍGONO 	MANZANA	PARCELA	DEFINITIVA	TEMPORAL	SERVIDUMBRE

							PASO

1	INDUSTRIAS AYALA S.L. 	201	41	1	AYALA	 APARCAMIEN	153

2	INDUSTRIAS AYALA S.L. 	201	41	4	AYALA	 APARCAMIEN	216		37

3	GRAVALOS MONTANEZ CARLOS FERMIN	68		79	 AYALA	PRADERA	106

4	UGARTE MOLINUEVO TOMÁS	68		74	AYALA	 PRADERA	429		27

5	GRAVALOS MONTANEZ CARLOS FERMIN	68		79	 AYALA	PRADERA	159

6	DIPUTACION FORAL DE ALAVA 	67		68	AYALA	 MONTE	3249		173


Azterketa dokumentala