
129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Arabako Foru Aldundia
3919
IRAGARKIA, A-2128 errepidean, 48,750 Km-tik 49,820 Km-ra, trazadura hobetzeko eta plataforma zabalagotzeko eraikuntza-proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen titular guztientzako jakinarazpen publikoari buruzkoa.
Diputatuen Kontseiluak, maiatzaren 20ko bilkuran hartutako 430/2003 Erabakiaren bidez, xedatu du A-2128 errepidean, 48,750 Km-tik 49,820 Km-ra, trazadura hobetzeko eta plataforma zabalagotzeko eraikuntza-proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda hasiera batean onartzea.
Hori dela eta, indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta lege hori garatzen duen Arautegiaren 17. artikuluan ezarritakoaren babespean, esandako zerrenda jendaurreko erakustaldian jarriko da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.
Epe horren barruan, argitaratutako zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko datu egokiak idatziz aurkeztu ahal izango ditu edonork, edo okupatu beharraren aurka ere agertu ahal izango da, funtseko nahiz formako arrazoiengatik. Azken kasu horretan, adierazi beharko du zergatik jotzen duen egokiagotzat, lortu nahi den helbururako, azaldutako zerrendan jasotzen ez diren beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea.
Interesaturik dauden erakunde, entitate, korporazio nahiz partikularrek eskuragarri dituzte lursailen planoak eta eragindako titularren zerrenda Kanpezu eta Haranako Udaletxeetako iragarki-taulan, horiek aztertu eta, bidezko izanez gero, alegazioak egin ahal izateko. Alegazioak, ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dituzte, ale bikoitzez, Foru Aldundi honetako Erregistro Orokorrean, bulego-orduetan, Herrilan eta Hirigintza Sailaren Lege eta Administrazio Zerbitzuari zuzenduta (Probintzia Plaza, 5 - 1. solairua, Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 29a.
Herrilan zuzendaria,
RODOLFO SÁENZ DE UGARTE CORRES.
A-2128 ERREPIDEAN, 48,750 KM-TIK 49,820 KM-RA, TRAZADURA HOBETZEKO ETA PLATAFORMA ZABALAGOTZEKO ERAIKUNTZA PROIEKTUA
PROYECTO DE CONSTRUCCION DE MEJORA DE TRAZADO Y AMPLIACION DE PLATAFORMA DE LA CARRETERA A-2128, P.K. 48,750 A P.K. 49,820
	Expte:2003-50-500
FINKAREN.	TITULARRAREN IZENA ETA HELBIDEA	KATASTROKO DATUAK	UDALA	APROBETXAMENDUA	ERAGINDAKO AZALERA M2
ZK		POLÍGONOA	ETXADIA	LURSAILA	BEHIN	BEHIN-	ZORTASUNA
					BETIKOA	BEHINEKOA
N.º FINCA	NOMBRE Y DOMICILIO DEL PROPIETARIO	DATOS CATASTRALES	AYUNTAMIENTO	APROVECHAMIENTO	SUPERFICIE AFECTADA M2
	 	POLÍGONO 	MANZANA	PARCELA	DEFINITIVA	TEMPORAL	SERVIDUMBRE
							PASO
1	JUNTA ADMINISTRATIVA DE 	0OT4		16	VALLE DE ARANA	ERIAL	5.500
	SAN VICENTE DE ARANA
2	OTEO JUNTA ADMINISTRATIVA DE 	0OT3		314	 CAMPEZO	ERIAL	4.400
3	OTEO JUNTA ADMINISTRATIVA DE 	0OT3		320	 CAMPEZO
4	OTEO JUNTA ADMINISTRATIVA DE 	0OT4		18	 CAMPEZO	ERIAL	9.700
RSS