Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3912

LEHIAKETA PUBLIKOA. Kontratua esleitzeko iragarkia, kontratuaren xedea honako hau izanik: "enpresak nazioartekotu daitezen Europako hainbat lurraldek ematen dituzten laguntzei buruzko azterketa bat egitea". (Espedientea: I.C.T. 23/18/03).

1. Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia.

c) Espediente-zenbakia: I.C.T. 23/18/03.

2. Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: enpresak nazioartekotzeko ematen diren laguntzak aztertu, alderatu eta hobetzeko proposamenak egitea.

b) Loteak eta kopuruak: ez.

c) Xedea burutzeko lekua: Oinarri Teknikoen Pleguen adierazten diren lekuak.

d) Xedea burutzeko epea edo lana emateko azken eguna (hilabeteak)): esleipena jakinarazten denean eta behin betiko bermea gordailuan uzten denean hasi eta 2003ko azaroaren 30a arte.

3. Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Gehienez, hirurogei mila (60.000,00) euroko kontratu-aurrekontua.

5. Behin-behineko bermea: 1.200,00 euro

6. Dokumentazioa eta informazioa.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Telefonoa: (945) 019921.

e) Telefaxa: (945) 018252.

f) Dokumentazioa eta informazioa jasotzeko azken eguna: 2003ko uztailaren 9a.

7. Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimena finantza eta ekonomia aldetik, baita kaudimen teknikoa eta profesionala ere:

– Finantza-erakundeek emandako txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela erakusteko egiaztagiria.

– Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.

8. Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2003ko uztailaren 10a, goizeko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Pleguetan eskatutakoa.

c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio-mahaiaren idazkaritza.

1. Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

2. Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1.

3. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez noiz arte eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketari). Epea: hiru hilabetekoa, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak onartzea: gehienez ere, hiru aldagai.

f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez da halakorik.

9. Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1. Lakua I – 5. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz - 01010.

d) Eguna: 2003ko uztailaren 16a.

e) Ordua: 12:00etan.

10. Beste argibide batzuk: Pleguetan ageri direnak.

11. Iragarpen-gastuak: esleipen-hartzailearen kontura izango dira.

12. Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidaliko den eguna (hala badagokio).

13. Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria:

– www. ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 10a.

Administrazio eta Plangintza sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala