
129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
3897
EBAZPENA, 2003ko ekainaren 3koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendari andrearena. Honen bidez dei egiten zaie 1207/03-2 zenbakiko Ohiko Prozedura Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan interesa izan lezaketenei. Errekurtso hori Nerea Garrido López andreak eskatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salak darama aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko sailburuaren 2002ko azaroaren 8ko Aginduaren kontra, hutsegite larria egiteagatik jarritako zigorrari buruzko baliogabetze-eskabidea atzera botatzen duena eta hutsegite larria egiteagatiko zigor-ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa atzera botatzen duena. 2002/288/AD espedientea.
Nerea Garrido López andreak goian azaldutako 1207/03-2 zenbakiko Ohizko Prozedura Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa aurkeztuta; eta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko Legearen 49.1 atalean aurreikusitakoarekin bat etorriz, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzigaietako Salak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak beren interes legitimoen defentsan, ager daitezela, egoki baderitzote. Horretarako, bederatzi eguneko epea dute ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2003ko ekainaren 3a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
GUADALUPE CAMINO GARCIA.
RSS