Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2003ko uztailaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3890

141/2003 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, Merkataritza eta Turismo sailburuordeak bere kargua utz dezala xedatzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 1ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Belén Greaves Badillo andreak, berak halaxe eskatuta, Merkataritza eta Turismo sailburuordearen kargua uztea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretua hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 1ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala