Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3811

IRAGARKIA 33/2000 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (ohiko prozedura) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazi egiten zaie Donostiako 1. Auzitegiko Administrazioarekiko Salan M.ª Teresa Piñeiro Jericók, pertsonalaren ohiko prozeduraren bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, 33/2000 zenbakia duena. Izan ere, errekurtso hori aurkeztu du Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1999ko uztailaren 12ko eta 1999ko uztailaren 20ko ebazpenen aurka, ebazpen horiek atzera bota baitzituzten apirilaren 26ko 108/99 eta ekainaren 2ko 123/99 ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak. Azken bi ebazpen horiek onartu zituzten, hurrenez hurren, oposizio aldia gainditu zutenen behin-behineko eta behin betiko zerrendak, Osakidetzako Zerbitzu Sanitarioetako Erakundeetan destinoa duten Psikiatriako Mediku Espezialisten kategoriako pertsonal estatutarioa izateko hautatze-proben deialdiaren barruan (1997ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez deitua).

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko ekainaren 4an.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala