Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3810

IRAGARKIA, Kontsumo zuzendari Rodrigo García Azurmendi jaunak 2003ko urtarrilaren 8an emandako zehapen-prozedurari buruzko ebazpena baltzuari jakinarazteko dena.

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena.

Espediente zk.: 48A001-16-2002

Aintzat hartu da 48A001-16-2002 zenbakiko espedientea, lurralde-bulego honek izapidetu baitu baltzu hau xede dela: Igalirrintza; jakinarazpen-ondorioetarako hauxe da helbidea: Bilboko Ertzilla kalea 24 – 4. solairua, 25. zk.

Arrazoibidea: (Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48. zk.).

Gertakariak: Industria, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Bizkaiko lurralde-bulegoko buruak 2002ko abenduaren 12an, Argoños-en (Kantabria) dagoen etxebixitza bati buruzko erreklamazioa dela-eta, errekerimendua egin zion baltzuari (Bilboko Ertzilla kalea 24 – 4. solairua, 25. zk.) eta ohartarazi zion, hamar eguneko epean ondoren aipatutako alderdiak bete behar zituela, hau da, Industria, Merkataritza eta Kontsumoko Ikuskaritzakoek 2001eko urriaren 17an egindako 10 zk.dun Aktan jasota dagoenez, honako akats hauek konpondu behar zituela:

– Telebista ikusteko antena jarri gabe egotea.

– Sotora jaisteko biderik ez egotea.

– Hartunea ez ordaintzeagatik,

– Udal-arauak ez betetzeagatik, bizigarritasun-baimenik ez izatea.

– Barbakoa jarri gabe egotea.

– Bainuontzia urratuta egotea.

– Sarrerako atea, hezetasunak zikinduta egotea.

Zehapen-prozedura hasteko ebazpena emateko orduan, artean bete gabe zeuden egindako Errekerimenduan eskatutako betekizunak.

Zuzenbide-oinarriak: Aipatutako gertakariek honako hauek urratzen dituzte:

Ekainaren 22ko 1945/83 Errege Dekretuaren 5.1 artikulua (1983ko uztailaren 15eko EHAA, 168 zk.).

Apirilaren 13ko 7/1998 Legeak (1998ko apirilaren 14ko EHAA, 89 zk.) zati batean aldatu zuen uztailaren 19ko 26/1984 Legea (uztailaren 24ko EHAA, 176 zk.), eta azken horren 34.8 artikuluan ezarritakoarekin bat dator esandakoa.

Orain arte aintzat hartu ez diren gai berriak, interesatuek planteatuta edo prozedurak berak sortuta: (Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Ebazpen-proposamena 2002ko azaroaren 21ean eskuratu zen, hala jasota baitago, posta-zerbitzuek emanda, espedientera bildutako n, eta Legean ezarritako epeak igarota, ikusi da ez dela inolako alegaziorik aurkeztu.

Aipatutako xedapenak aztertuta, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako guztiak aintzat hartuta.

Kontsumo zuzendariak, arlo honetan eskuratu dituen eskumenak erabilita, honako hau:

EBATZI DU:

baltzuari honako diru-zehapena ezartzea: 300,51 euro (hirurehun euro eta berrogeita hamaika zentimo).

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako idazki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari zuzenduta.

Kontsumo zuzendaria,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala