Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3809

IRAGARKIA, Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunak, bere izenean eta bere buruaren ordezkari legez, gora jotzeko jarritako errekurtsoari buruz Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak 2003ko otsailaren 14an emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Gora jotzeko errekurtsoari buruzko Ebazpena interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Gora jotzeko errekurtsoari buruzko Ebazpena.

Espediente zk.: 48A002-26-2002

Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunak, bere izenean eta bere buruaren ordezkari legez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Kontsumo zuzendariaren 2002ko azaroaren 22ko ebazpenaren kontra, ebazpen horren bidez, 300,50 euro-ko (hirurehun euro eta berrogeita hamar zentimo) diru-zehapena ezarri baitzitzaion, kontsumitzailea babesteko arloan administrazioko bost arau-hauste egitearren. Gorako errekurtso hori aztertu da.

ARRAZOIBIDEA: (Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48. zk.).

Gertakariak:

Lehena.– Bizkaiko lurralde-bulegoko Merkataritza eta Kontsumo Ikuskaritzak, barruan, ikuskapen-bisitaldia egin zuen 2002ko apirilaren 11n honako establezimendu honetan: Pedro M.ª Harategia, Simon Bolivar kalea, 3-5, Portugalete. Ikustaldi horretan egiaztatu zen, 0237 Aktan jasota dagoenez, ez zirela etiketei buruz betekizun hauek betetzen: okelaren izendapen komertziala, hiltegiko identifikazio-zenbakia, zatikatze-aretoko identifikazio-zenbakia, aberearen identifikazio-zenbakia edo lotea, eta salgaiaren prezioa (pisuko unitatearen araberakoa).

Bigarrena.– Kontsumoko zuzendariak, 2002ko uztailaren 9an, 48A001-26-2002 zenbakiko zehapen-prozedura hasteko erabakia hartu zuen, instruktorea ere izendatu zuen, eta 15 eguneko epea ireki zuen egoki iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, baita erabili nahi diren frogabideak proposatzeko ere; adierazi zuenez, gertakariak arau-hausteak izan litezke, arau-hauste arinak, eta zehapen modura 3.005,06 euro arteko (500.000.– pezeta) isuna ezar dakioke arau-hausleari, honako xedapen hauek oinarritzat hartuta: uztailaren 31ko 1334/1999 Errege Dekretuaren 5.1 a) eta 6. artikuluak; Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2000ko uztailaren 17ko 1760/00 EE Erregelamenduko 13.2 b), c) eta a) artikuluak; abenduaren 15eko 3423/00 Erege Dekretuko 3.2 a) artikulua, uztailaren 19ko 26/1984 Legearen 34.6 artikuluan ezarritakoarekin bat eta Lege beraren 36.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.– Horretarako emandako epearen barruan, Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunak, bere izenean eta bere buruaren ordezkari legez, alegazio-idazkia aurkeztu zuen.

Laugarrena.– Espedientearen instruktoreak, 2002ko urriaren 9an, gertakariak egiaztatukotzat jota, eta espedientean jasotako arau-hausteen sailkapenaren arabera, ebazpen-proposamena egin zuen, Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunari bost isun ezar dakizkion eskatuz, bakoitza 60, 10 euro-koa (hirurogei euro eta hamar zentimo).

Bosgarrena.– Horretarako emandako epea igarota, interesatuak ez du inolako alegaziorik egin.

Seigarrena.– Kontsumo zuzendariak 2002ko azaroaren 22an ebazpena eman zuen, eta, jakinarazi, 2002ko abenduaren 10ean jakinarazi zuen; horren bidez, Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunari bost isun ezartzen zaizkio, bakoitza 60,10 euro-koa (hirurogei euro eta hamar zentimo), eta, beraz, guztira, 300,50 euro-ko isuna (hirurehun euro eta berrogeita hamar zentimo). Era berean, jakinarazi zuen administrazio-bidea ez zegoela itxita eta gora jotzeko errekurtsoa jar zezakeela hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari zuzenduta.

Zazpigarrena.– Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunak 2003ko urtarrilaren 13an, bere izenean eta bere buruaren ordezkari legez, gora jotzeko errekurtsoa jari zuen, alegazioak eginda; honako hauek, laburrean:

Harakin-jardueran baja emanda zegoela 01-06-30 egunetik.

Ikuskapen-bisitaldia egin zen egunean, 2002ko apirilaren 11n, alegia, jarduera horren titularra ez zen Pedro M.ª Hoya Manzanos jauna, negozioaz arduratzen zen baltzu bat baino; beraz, ez da bidezkoa zehapena haren izenean jartzea.

Zuzenbide-oinarriak: Aipatutako gertakariek honako hauek urratzen dituzte:

Lehena.– Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordearen ardura izango da Sailburuordetza horretako zuzendarien erabakien aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

Bigarrena.– Kontsumo zuzendariaren 2002ko azaroaren 22ko ebazpena, Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunari diru-zehapena ezartzeko zena, 2002ko abenduaren 10ean jakinarazi zen.

Hirugarrena.– Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunak 2003ko urtarrilaren 13an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa, ebazpen horren aurka.

Laugarrena.– Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 115. artikuluan ezartzen denez, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, baldin eta egintza esanbidez egina bada; dena delako egintza hori jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da epe hori, halaxe ezarrita baitago, bai goian aipatutako legearen 48.2 artikuluan, bai errekurritutako ebazpenean bertan ere.

Bosgarrena.– Kode Zibileko 5. artikuluan ezartzen denez, epeak hilabeteka edo urteka emanda daudenean, hasiera-egunak esango du amaiera-eguna zein den.

Seigarrena.– Jurisprudentzian erabilitako irizpideak askotan adierazita duenez, errekurritu litekeen egintza jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hasten da epea, eta, bukatu, jakinarazpen-egun horri berari dagokion egun berean bukatuko da, epea igarotakoan. Hila egun jakin batean hasi behar da kontatzen, eta, beraz, hurrengo hileko egun horretan bertan hasiko da bigarren hilabetea. Horrek esan nahi du, epea bukatzeko azken eguna, juxtu aurre-aurreko eguna dela, hain zuzen ere, egintza jakinarazi edo argitaratu zen egunekoa. Darabilgun kasu honetan, jakinarazpena abenduaren 10ean egin zen, eta, beraz, hilabeteko epea abenduaren 11n hasi zen kontatzen, eta, bukatu, berriz, urtarrilaren 10ean bukatu zen.

Zazpigarrena.– Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 47. artikuluan ezartzen denez, lege honetan edo beste edozeinetan ezarritako jarraibideak eta epeak errepetatu beharrekoak dira herri-administrazioetan arloan-arloko izapidetzan eskudun diren langile eta aginteentzat, baita interesatuentzat eurentzat ere.

Zortzigarrena.– Legez ezarritako epea bukatu ondoren ezarri da gora jotzeko errekurtsoa, eta, horrenbestez, auziaren muinean esaten dena alde batera utzita, errekurtsoa onartezintzat jo behar da, epez kanpokoa izateagatik.

Apirilaren 13ko 7/1998 Legeak (1998ko apirilaren 14ko EHAA, 89 zk.)zati batean aldatu zuen uztailaren 19ko 26/84 Legea (uztailaren 24koa, 176 zk.), eta azken horren 34.6 artikuluan ezarritakoarekin bat dator esandakoa.

Orain arte aintzat hartu ez diren gai berriak, interesatuek planteatuta edo prozedurak berak sortuta: (Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Gora jotzeko errekurtsoari buruzko ebazpenaren jakinarazpena atzera bota zuenez posta-zerbitzuak, BAOn argitaratu zen 2002ko azaroaren 12an (216 zenbakia) eta, era berean, jendaurrean izan zen Bilboko Udaleko iragarki-oholean, 2002ko urriaren 29tik azaroaren 29a arte, eta ebazpen hau egin den egunera arte ez da inolako alegaziorik jaso.

Aipatutako xedapenak aztertuta, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako guztiak aintzat hartuta.

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak, arlo honetan eskuratu dituen eskumenak erabilita, honako hau:

EBATZI DU:

Lehena.– Legez ezarritako epez kanpo jarritakoa delako, denboraz kanpokoa izanik, onartezintzat jotzea, Pedro M.ª Hoya Manzanos jaunak, bere izenean eta bere buruaren ordezkari legez, gora jotzeko jarritako errekurtsoa; errekurtsoa Kontsumo zuzendariaren 2002ko azaroaren 22ko ebazpenaren kontrakoa zen, horren bidez, bost isun ezarrita, bakoitza 60,10 euro-koa (hirurogei euro eta hamar zentimo), guztira, 300,50 euro-ko (hirurehun euro eta berrogeita hamar zentimo) diru-zehapena ezarri baitzitzaion, kontsumitzailea babesteko arloan administrazioko bost arau-hauste egitearren.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari, eta honako hau ohartaraztea: ebazpen honek administrazio-bidea bukatzen duela, eta horren kontra interesatuak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar lezakeela jurisdikzio horretako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

Merkataritza eta Kontsumo sailburuordea,

BELÉN GREAVES BADILLO.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 21a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala