Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3808

IRAGARKIA, Kontsumo zuzendari Rodrigo García Azurmendi jaunak 2003ko urtarrilaren 10ean emandako zehapen-prozedurari buruzko ebazpena, establezimenduaren titular izanik, Felipe Terrón Rodríguez jaunari jakinarazteko dena.

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena.

Espediente zk.: 48A001-20-2002

Aintzat hartu da 48A001-20-2002 zenbakiko espedientea, lurralde-bulego honek izapidetu baitu pertsona hau xede dela: Felipe Terrón Rodríguez jauna; jakinarazpen-ondorioetarako, hauxe da helbidea: Benidorm kalea 2, Bilbao.

Arrazoibidea: (Otsailaren 20ko 2/98 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48. zk.).

Gertakariak: Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko lurralde-bulegoko Ikuskaritza-zerbitzukoek 2002ko apirilaren 17an bisita egin zuten izeneko dendara; denda hori Bilboko Benidorm kaleko 2. zenbakian dago. Denda horren titularra Felipe Terrón Rodríguez jauna da, eta, izeneko agiriaren arabera, 67 zenbakiko aktaren bidez jasota geratu zenez, denda horretan salgaietan ez ziren ondoren X batez markatutako betekizunak betetzen:

Okelaren izendapen komertziala agertzen da: X

Hiltegiko identifikazio-zenbakia agertzen da: X

Zatikatze-aretoko identifikazio-zenbakia agertzen da: X

Aberearen identifikazio-zenbakia edo lotea agertzen da: X

Salgaiaren prezioa (pisuko unitatearen araberakoa) agertzen da: n

Zuzenbide-oinarriak: Aipatutako gertakariek honako hauek urratzen dituzte:

Uztailaren 31ko 1334/1999 Errege Dekretuaaren 5.1 a) eta 6. artikuluak (1999ko uztailaren 31ko EHAA, 202 zk.).

Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2000ko uztailaren 17ko 1760/2000 EE Erregelamenduaren 13.2 b), c) eta a) artikulua.

Apirilaren 13ko 7/98 Legeak (1998ko apirilaren 14ko EHAA, 89 zk.) zati batean aldatu zuen uztailaren 19ko 26/1984 Legea (uztailaren 24ko EHAA, 176 zk.), eta azken horren 34.6 artikuluan ezarritakoarekin bat dator esandakoa.

Orain arte aintzat hartu ez diren gai berriak, interesatuek planteatuta edo prozedurak berak sortuta: (Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Zehapen-espedientearen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena atzera bota zuenez posta-zerbitzuak, BAOn argitaratu zen 2002ko azaroaren 12an (216 zenbakia) eta, era berean, jendaurrean izan zen Bilboko Udaleko iragarki-oholean, 2002ko urriaren 29tik azaroaren 29a arte, eta ebazpen hau egin den egunera arte ez da inolako alegaziorik jaso.

Aipatutako xedapenak aztertuta, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako guztiak aintzat hartuta.

Kontsumo zuzendariak, arlo honetan eskuratu dituen eskumenak erabilita, honako hau:

EBATZI DU:

Felipe Terron Rodriguez jaunari diru-zehapena ezartzea, ez-betetze bakoitzeko 60,10 euro, eta, urraketak lau izanik, beraz, guztira 240,40 euro-ko (berrehun eta berrogei euro eta berrogei zentimo) diru-zehapena ezartzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako idazki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari zuzenduta.

Kontsumo zuzendaria,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala