Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3807

IRAGARKIA, Merkataritza zuzendari José Luis Montalbán Monge jaunak 2003ko urtarrilaren 13an emandako zehapen-prozeduraren Ebazpena baltzuari jakinaraztekoa.

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena.

Espediente zk.: 48A002-15-2002

Aintzat hartu da 48A002-15-2002 zenbakiko espedientea, lurralde-bulego honek izapidetu baitu baltzu hau xede dela: ; jakinarazpen-ondorioetarako, hauxe da helbidea: Elkano kalea 9, Bilbao.

ARRAZOIBIDEA: (Otsailaren 20ko 2/98 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Gertakariak: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Merkataritza zuzendariak, 2001eko abenduaren 13an emandako Ebazpenaren bitartez, baimena eman zion baltzuari, merkataritza-establezimendua jar zezan helbide honetan: Elkano kalea 9, Bilbao.

Hori horrela izanda ere, Bilboko Udaleko Hirigintza arloko zuzendariak 2001eko urriaren 31n emandako txostenean establezimendu hori dela-eta adierazten denez, .

Zuzenbide-oinarriak: Gertakari horiek urratu egiten dute maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 38.1.b) artikuluan ezarritakoa (1994ko ekainaren 13ko EHAA, 111 zk.). Arestian aipatutako Legearen 40.d) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Orain arte aintzat hartu ez diren gai berriak, interesatuek planteatuta edo prozedurak berak sortuta: (Otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Zehapen-espedientearen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena atzera bota zuenez posta-zerbitzuak, BAOn argitaratu zen 2002ko azaroaren 12an (216 zenbakia) eta, era berean, jendaurrean izan zen Bilboko Udaleko iragarki-oholean, 2002ko azaroaren 4tik abenduaren 4a arte, eta ebazpen hau egin den egunera arte ez da inolako alegaziorik jaso.

Aipatutako xedapenak aztertuta, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako guztiak aintzat hartuta.

Merkataritza zuzendariak, arlo honetan eskuratu dituen eskumenak erabilita, honako hau:

EBATZI DU:

– baltzuari diru-zehapen hau ezartzea: 1.202,02 euros (mila berrehun eta bi euro eta bi zentimo).

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako idazki hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari zuzenduta.

Merkataritza zuzendaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 11.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala