
126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3806
IRAGARKIA, Susana Martínez Gundin andreari, merkataritza-lokalaren titular denez, zehapen-espedientea ordaintzeko jakinarazpena eta informazioa emateko dena; zehapen-espediente hori Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoko buruak, José Andrés Blasco Altuna jaunak, eman zuen 2003ko urtarrilaren 10ean.
Zehapen-espedientea ordaintzeko jakinarazpena eta informazioa interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).
Ordaintzeko jakinarazpena eta informazioa.
Zehapen-espedientearen zk.: 48A002-4-2002
Norentzat: Susana Martínez Gundin andrea
Aipatutako pertsonaren aurka 48A002-4-2002 zenbakiko espedientea izapidetu, eta horri lotuta emandako Ebazpenaren bidez, honako zehapen hau ezartzen da:
180,30 euro (ehun eta laurogei euro eta hogeita hamar zentimo) 7/1994 Legean arau-haustea egitearren; eta honako hau jakinarazten dut:
Lehena: Ezarritako zehapena berehalaxe bete behar da, eta, beraz, isunari dagokion diru-kopuru hori Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiak BBVA banketxean duen kontu honetan ordaindu behar da: 0182-5685-07-0000226271; ordainketa egiterakoan jarri behar den kontzeptua espedientearen zenbakia bera izango da. Diru-bilketarako erregelamenduan ezarritako borondatezko epearen barruan egin behar da ordainketa, honako era honetara:
a).Hilaren 1etik 15a artean egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hileko 5a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).
b).Hilaren 16tik aurrera, hileko azken egunera arte egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hileko 20a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).
Bigarrena: Ohartarazpen hau ere egiten da: goian aipatutako epeetan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez betearaziko da zehapena, berehalaxe eta bestelako izapiderik egin gabe.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko
Bizkaiko lurralde-bulegoko burua,
José Andrés Blasco Altuna.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 11.
Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABALA.
RSS