Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3805

IRAGARKIA, Merkataritza zuzendari José Luis Montalbán Monge jaunak 2003ko otsailaren 5ean emandako zehapen-prozeduraren Ebazpena baltzuari jakinaraztekoa.

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena interesatuari jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek aldatu baitzuen azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea).

Zehapen-prozedurari buruzko Ebazpena.

Espediente zk.: 48A002-22-2002

Aintzat hartu da 48A002-22-2002 zenbakiko espedientea, lurralde-bulego honek izapidetu baitu baltzu hau xede dela: Karmele Modas, S.L.; jakinarazpen-ondorioetarako, hauxe da helbidea: Durangoko Ermodo kalea, 1.

Arrazoibidea: (Otsailaren 20ko 2/98 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Gertakariak: Industria, Merkataritza eta Turismoko Bizkaiko lurralde-bulegoko Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Ikuskaritzakoek 2002ko ekainaren 14an ikuskapen-bisitaldia egin zuten izeneko establezimenduan; denda hori Durangon dago, Ermodo kalean, 1. zenbakian, eta titularra baltzua da. Ikuskapeneko 411 zenbakiko aktaren bidez jasota geratu zenez, denda horretan salgaiek zituzten, aurretik zuten prezioetan %10etik %20a bitarteko deskontua egiten zitzaien-eta, eta, beraz, merkealdietako salmenta egiten ari zen, baina ez ziren horretarako legez ezarritako epeak betetzen.

Orobat, egiaztatu zen erakusleihoetan zeuden salgaietatik zazpik ez zeukatela kanpoaldetik ikusteko moduko publikoarentzako salmenta-preziorik.

Zuzenbide-oinarriak: Aipatutako gertakariek honako hauek urratzen dituzte:

Ekainaren 10eko 137/1997 Dekretua (1997ko ekainaren 23ko EHAA, 118 zenbakia). Maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen (ekainaren 13ko EHAA, 111 zenbakia) 38.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat.

– 1994ko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 9.2 artikulua. Arestian aipatutako Legearen 38.1.d) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Orain arte aintzat hartu ez diren gai berriak, interesatuek planteatuta edo prozedurak berak sortuta: (Otsailaren 20ko 2/98 Legearen 43. art. (1998ko martxoaren 11ko EHAA, 48 zk.).

Zehapen-espedientearen ebazpen-proposamenaren jakinarazpena atzera bota zuenez posta-zerbitzuak, BAOn argitaratu zen 2003ko urtarrilaren 8an (4 zenbakia) eta, era berean, jendaurrean izan zen Durangoko Udaleko iragarki-oholean, 2002ko abenduaren 19tik 2003ko urtarrilaren 8a arte, eta ebazpen hau egin den egunera arte ez da inolako alegaziorik jaso.

Aipatutako xedapenak aztertuta, eta, oro har zein berariaz, gai honetan erabilgarri diren gainerako guztiak aintzat hartuta.

Merkataritza zuzendariak, arlo honetan eskuratu dituen eskumenak erabilita, honako hau:

EBATZI DU:

– ri bi diru-zehapen ezartzea, bietako bakoitza 180,30 euro-koa, eta, beraz, guztira, 360,60 euro (hirurehun eta hirurogei euro eta hirurogei zentimo) ordainaraztea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa ere jar liteke hilabeteko epean, honako idazki hau jaso eta hurrengo egunetik hasita, Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeari zuzenduta.

Merkataritza zuzendaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 11.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala