Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
3801

LEHIAKETA PUBLIKOA, prozedura irekikoa, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroko informazio-sistemetan 26.000 irudi sartu eta digitalizatzeko zerbitzu-kontratua esleitzeko dena (esp. K-23/2003).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: K-23/2003

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak eta kopurua: Ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zentroa (Gazteiz)

d) Gauzatzeko epea: lizitatzaileek beren eskaintzetan adierazitakoa izango da baina, betiere, 2003ko abenduaren 31ra artekoa gehienez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: Ohikoak.

b) Prozedura: Irekia.

c) Esleipen-era: Lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, gehienez: Aurrekontu globala ehun eta hogei mila (120.000.–) eurokoa izango da, gehienez (BEZa barne).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: Ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Kultura Ondarearen Zuzendaritza. (Kultura Ondarearen Zentroa).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua I eraikina (sotoa).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Telefonoa: 945 01 94 95.

e) Faxa: 945 01 94 91.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2003ko uztailaren 14a, 10:00ak baino lehen.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Sailkapena: Ez da eskatzen.

b) Bestelako eskakizunak: Lizitatzaileek beren kaudimena eta gaitasun teknikoa erakutsi beharko dute gutun-azalean agiri hauek aurkeztuz:

Ekonomia eta finantza kaudimena:

– Finantza-erakundeen txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuen ondorioz sortzen diren kalte-ordainak estaliko dituen asegurua egina duela egiaztatzen duen agiria.

Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Azken hiru urteotan emandako zerbitzu edo egindako lan nagusien zerrenda, zenbatekoak, datak eta onuradunak (publikoak zein pribatuak) adierazita. Ildo horretatik, azken hiru urteotan lan honen helburu berdintsua (dokumentazioa eta digitalizazioa) duten beste hiru kontratu izan dituela egiaztatu beharko du eta kontratu horren zenbatekoen batuketa 50.000 eurokoa izan dela, gutxienez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko uztailaren 14a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Hiru gutun-azal aurkeztu behar dira, , eta , barruan berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa dutela

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Kultura Saileko erregistroa.

2. Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua)

3. Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010)

d)Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: Hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: Ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010)

d) Eguna: 2003ko uztailaren 17a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala