
126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
3798
AGINDUA, 2003ko ekainaren 18koa, Kultura sailburuarena, Kultura Ondare Kalifikatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duena eta horiek emateko baldintzak ezartzen dituena.
Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak, bere 106. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoari eta bere Lurralde Historikoei betebehar bat ezartzen die, beren ardurapeko obra publikoen aurrekontuen gutxienez ehuneko bata erreserbatzeko, lege horren helburuak betetzearren.
Arau hori garatzeko, Eusko Jaurlaritzak uztailaren 28ko 204/1998 Dekretua eman zuen. Horretan onartu ziren aurrekontuen erreserba horren inguruko arauak. Erkidegoaren Administrazio Orokorrari dagokionez, erreserba horren ordez aurrekontu-kontsignazioa egin daiteke, eta Kultura Sailak hortik aterako lituzke kopuruak aurrekontu-erreserbaren helburuak betetzeko.
Halere, Kultura sailburuaren 1999ko otsailaren 19ko Aginduak Euskal Kultura Ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko aurrekontuen erreserbarako fondoak erabiltzerakoan jarraitu beharko diren irizpideak ezarri zuen.
Horiek horrela, eta esandako erreserbaren kopuruak behar bezala erabilteko diru-laguntzen deialdiak egin dira. Kultura sailburuak 2000ko martxoaren 22ko Agindua eman zuen, 2001 eta 2002 urteetarako ere egokitu zena, Kultura Ondare Kalifikatua eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak arautu eta deia egin zuena, haiek emateko balditzak finkatu zuelarik.
2003. ekitaldirako diru-laguntzak emateko deialdia egitea da Agindu honek duen zioa, eta baita hauen eskaera eta ebazpena egin ahal izateko modua eta baldintzak ezartzea ere, helburu honetarako ezarri den delako erreserbatik ateraz beharrezko den diru-kopuruaren kontura.
Horiek horrela, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Helburua
Agindu honek deialdi bat egiten du, bertan aipatutako jardueren aldeko diru-laguntzei buruzkoa. Jarduerok 2003 urtean jarriko dira abian eta beren helburua hauxe izango da: Kultura Ondare sailkatu eta inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzea. Era berean, aginduak diru-laguntza horiek emateko arauak zehazten ditu.
Horretarako kopurua, osotara, miloi bat bostehun eta bi mila bostehun eta hogeitamar eurokoa da (1.502.530 euro). Dirua Euskal Autonomia Erkidegoko 2003 urterako Aurrekontu Nagusietako horretarako ezarritako aurrekontu-sailetik hartuko da.
2. artikulua.– Diruz lagunduko diren jarduerak
Agindu honen babesean diruz lagundu ahal izango diren jarduerak lehentasun beherakor hurrenkeran agertzen diren eta honako maila hauetan daudenak dira:
a) Monumentu Multzo Kalifikatuetan:
– Babestutako monumentu-multzoaren balorea azpimarratzeko oztopoak diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztea, botatzea edo kentzea, babes-erregimenean edo hirigintza-planeamenduan hori aurreikusita badago.
– Monumentu-multzoko lursail gotikoak mantentzea, aurretik bertan zegoen eraikina bota eta bere ordez beste bat egiten denean.
– Eraikinen berrerabilpena, beti erabilpenak berari dagokion babes erregimenean eta hirigintza plangintzan ezarritakoarekin bat badator.
b) Landa-inguruneko eta industriako ondare kalifikatu eta inbentariatuan: Diruz lagunduko diren egitasmoak landa eta industriako ondarea berrerabili eta bere balorea azpimarratzeko izango dira.
c) Ondare arkeologiko kalifikatu eta inbentariatuan: Toki Administrazioko edozein erakundek (udalek, mankomunitateek, koadrilek, kontzejuek...) jasoko du laguntza, babestutako gunetzat emandako lurretako ondare arkeologikoa eskuratzerakoan, ondare hori gotorlekuak labar-artea duten haitzuloak baldin badira.
d) Beste edozein jarduera, kultura ondare sailkatu eta inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzearekin zerikusia duena, baldin eta Euskal Kultura Ondareari buruzko Legearen helburuekin bat badator eta Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste aginduren batean babesten ez badira.
3. artikulua.– Bateragarritasuna
Agindu honetako diru-laguntzak beste edozeinekin bateratu ahal izango dira, jarduera berberarengatik jasotzen direnak gehitzean ez bada gainfinantzaketarik sortzen, esleipenaren oinarri zen aurrekontua gogoan izanda. Balizko horretan, deialdi honen arabera emandako laguntza murriztuko egingo da zenbateko osoa gainditzen duen zenbateko horretan.
4. artikulua.– Pertsona edo erakunde onuradunak
1. Agindu honen 2. artikuluko a), b) eta d) puntuetako jardueren diru-laguntzak (Monumentu Multzo Kalifikatuetakoak, landa-inguruneko eta industriako ondare kalifikatu eta inbentariatukoak eta beste edozein jarduera) edozeinek eskatu ahal izango ditu, pertsona fisikoa, juridikoa, publikoa zein pribatua izanda, baldin eta esandako jardueretan aritzen bada.
2. Agindu honetako 2. artikuluaren c) puntuko jardueren diru-laguntzak (ondare arkeologiko kalifikatu eta inbentariatuko jarduerenak) Toki Administrazioko erakundeek edo horien menpeko organoek eskatu ahal izango dituzte, diru-laguntzak jasoko dituzten lurrak eskuratzen badituzte.
3. Bigarren artikuluko a) puntuko jarduerei buruzko eskabideak, Monumentu Multzo Kalifikatuei buruzkoak alegia, Birgaitzeko Hirigintza Elkarteen bidez aurkeztu ahal izango dira, multzoan horrelako elkarte bat aritzen bada (ikus uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuak, hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzkoak, aipatzen dituenak). Horretarako, eta hala balegokio, elkarteak hitzarmen bat sinatu ahal izango du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin.
4.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko eta ordaintzeko, pertsona edo entitate eskatzaile eta onuradunek zerga betebeharrak beteta dituztela egiaztatu beharko dute, Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek, zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa dena. (1991ko urriaren 15eko 208 zk.a duen EHAA).
Diru-laguntzak ez dira esleituko ez ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen arloan, dirua itzultzeko prozedura bat edo zehapen-prozedura bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada.
5. artikulua.– Diru-laguntzen gehieneko kopurua edo muga.
Agindu honen arabera ematen diren diru-laguntzen gehieneko kopurua aurkeztu den aurrekontuaren zenbateko ekonomikoaren ehuneko ehun (%100) izango da, eta beti Kultura Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruen barruan.
6. artikulua.– Eskaerak
1.– Agindu honetako diru-laguntzak nahi dituztenek I. eranskineko eskabide-eredua bete eta aurkeztu beharko dute, bertan eskatutako dokumentu guztiekin batera, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen aurrean, bai Kultura Ondarearen Zuzendaritzara, Donostia-San Sebastián kalea 1 (01010 Vitoria-Gasteiz) edota Eusko Jaurlaritzaren Kultura Lurralde Zerbitzuetan, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan horretarako ezartzen den edozein prozedura bidez.
2.– Pertsona edo erakundearen datuekin batera, eta I. eranskinak dioenez, ondoko dokumentuak ere aurkeztuko dira:
a) Jarduera edo egitasmoaren txosten xehatua. Diruz lagundutako jardueraren gehieneko epeak aipatuko dira berariaz. Horiek ez dute 2003ko abenduaren 31 gaindituko.
b) Hautaketa, balorazio eta zenbakuntzako irizpideak betetzen direla frogatzen duten dokumentuak, agindu honetako 10. artikuluan xedatu bezala.
c) Egitasmoaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, II. eranskineko ereduari jarraituz.
d) Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda. Bat ere ez bada eskatu, horixe adierazten duen zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko da.
e) Ordainketak agintzeko dokumentuak, III eta IV. eranskinetako ereduak erabilita.
f) Pertsona fisiko eta juridiko-pribatuak izanez gero, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria
3.– Bestalde, eskaerekin batera, eta horien izaera eta edukia ikusita hala badagokio, beste dokumentu hauek ere aurkeztuko dira:
– eraikuntzaren batean burutu beharreko jardueraren bat baldin bada, egitasmo teknikoak eta eraikitzeko baimenak.(edota hauen eskaera, baina dena dela behin emanda direnean diru-laguntza justifikatzerakoan aurkezteko betebeharra dago).
– txantelketa gotikoa errespetatzen duen jardueraren bat bada, egitasmo teknikoak eta beharrezko lizentziak edo baimenak.(edota hauen eskaera, baina dena dela behin emanda direnean diru-laguntza justifikatzerakoan aurkezteko betebeharra dago).
– landa-inguruneko eta industriako ondarea berrerabili eta bere balorea azpimarratzeko jardueraren bat bada, egitasmo teknikoa edo txosten xehatua.
– ondare arkeologikoaren gunea edo bere inguru hurbila eskuratzeko aukera dagoela frogatzen duten kontratuak, aurrekontratuak edo frogagiriak aurkeztuko dira.
– eta, oro har, eskatutakoaren oinarri izan daitekeen beste guztia, baita kalifikatu eta baloratzeko baliagarria dena ere.
7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea
Eskabideak hilabeteko epean egin ahal izango dira, agindu hau indarrean sartzen den egunetik kontatzen hasita.
8. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatuko dituen organoa
Kultura Ondarearen Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak.
9. artikulua.– Dokumentuak aztertu eta beren akatsak zuzentzeko prozedura
1.– Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzan aztertuko da ea eskabidea epe barruan eta behar den moduan aurkeztu den, eta ea berarekin batera ezinbesteko dokumentuak aurkeztu diren.
2.– Eskabideak (eta berarekin batera aurkeztutako dokumentuek) agindu honetako baldintzak betetzen ez baditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak akatsak zuzentzeko eskatuko dio interesatuari, eta horretarako hamar eguneko epea emango dio. Era berean, jakinaraziko dio egindako guztia artxibatuko dela, akats horiek zuzendu ezean. Kasua hori bada, dagokion berariazko erabakia hartu beharko da aldez aurretik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42 eta 71.1 artikuluek diotenez.
10. artikulua.– Emate prozedura eta hautaketa, balorazioa eta zenbakuntzako irizpideak
1.– Agindu honetan ikusten diren diru-laguntzak honako aldibereko lehiaketaren bidez emango dira:
Behin eskareak aurkezteko epea bukatuta, eta hala balegokio, 9.artikuluan aurreikusitako izapidetza eginda, Balorazio Batzordeak agindu honen baldintzak betetzen dituzten ekintzak baloratuko ditu, artikulu honen hurrengo atalean ezartzen diren irizpideak jarraituz.
Laguntza izango dute bakarrik balorazio aldian gutxienez hirurogei puntu (60 puntu) lortu duten ekintzek.
Balorazio prozedura behin amaituta, diru-laguntzak 3.artikuluan ezartzen den mailen lehentasun hurrenkera jarraituz emango dira, lortutako puntuazioaren proportzioaz eta 5.artikuluak uzten duen gehienezko kopuruaren barruan. Horrela, laguntzak emango dira bakarrik lehentasuna duten mailetan sartzen direnak lagundu ondoren gainontzeko dirua geratzen denean.
2.– Ekintzen balorazio eta hautaketa ondorengo irizpideen arabera egingo da:
Alde batetik, 2. artikuluko a), b) eta d) puntuetako jarduerei dagokienez, (hau da, Hirigune Historikoei, landa-inguruneko eta industriako Ondareari, eta Kultura Ondasunaren Legean diren helburu eta asmoekin bat datozen beste ekintzeei dagozkien ekintzetan):
a) Jardueraren kalitatea eta interesa, kulturaren ikuspuntutik. Gehienez, puntuazioaren %45 aterako da hortik.
b) Egitasmo edo ekimenaren ezaugarri teknikoak. Gehienez, puntuazioaren %25 aterako da hortik.
c) Jardueraren autofinantzaketa-maila, aurkeztutako aurrekontu osoarekin harremanetan jarrita. Gehienez, puntuazioaren %15 aterako da hortik.
d) Jarduera ezagutarazteko modua eta jarduerak izango duen eragina. Gehienez, puntuazioaren %10 aterako da hortik.
e) Eskatzaileak dirua irabazteko asmorik ez edukitzea. Gehienez, puntuazioaren %5 aterako da hortik.
Bestetik, 2. artikuluko c) ataltxoko jarduerei dagokienez, (hau da, Administrazioak, babestutako gunetzat emandako lurretako ondare arkeologikoa eskuratzea, ondare hori gotorlekuak labar-artea duten haitzuloak baldin badira):
a) Kulturaren ikuspuntutik eta egitasmoaren ezaugarri teknikoak kontuan izanda, jardueraren kalitatea eta interesa. Gehienez, puntuazioaren %40 aterako da hortik.
b) Jarduerak kultura-ondasunaren ingurua kaltetzen duen ala ez. Gehienez, puntuazioaren %35 aterako da hortik.
c) Jardueraren autofinantzaketa-maila, aurkeztutako aurrekontu osoarekin harremanetan jarrita. Gehienez, puntuazioaren %15 aterako da hortik.
d) Jarduera ezagutarazteko modua eta jarduerak izango duen eragina. Gehienez, puntuazioaren %10 aterako da hortik.
11. artikulua.– Balorazio-batzordea
1.– Eskaerak aurkezteko epea behin amaituta eta onartu ala ez onartzeko erabakiak behin hartuta, jarduerak aztertzeko Balorazio Batzorde bat sortuko da. Batzorde horrek, ezarritako irizpideak kontuan hartuta, dagokion ebazpen-proposamena igorriko dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari, eta honela osatuta egongo da:
– Kultura Ondareko zuzendari andrea, edo berak aukeratutako ordezkoa. Bera izango da batzordearen lehendakaria eta bere botoa erabili ahal izango du berdinketak desegiteko.
– Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzuburua.
– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako bi teknikari, Kultura, Gazteria eta Kirol zuzendariordeak aukeratutakoak. Biotako bat batzordeko idazkaria izango da.
2.– Batzordeak egokitzat jotzen badu, egitasmoko gaia ezagutzen duten aholkulari eta adituen laguntza eskatu ahal izango du.
3.– Balorazio Batzordea behar bezala osatzeko, nahikoa izango da bere kideen erdia egotea.
4.– Balorazio Batzordeko kideak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28 eta 29. artikuluetako kasuetan badaude, batzordetik aterako dira; bestela, bertatik baztertuak izan ahal izango dira.
12. artikulua.– Ebazpena
1.– Balorazio Batzordeak erabaki-proposamen arrazoitu bat egingo du, eta hori eta espediente osoa bidaliko dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari, horrek bere erabakia hartzeko.
2.– Erabakiaren gutxieneko edukia:
a) Diruz lagunduko diren egitasmoak, eta laguntzen zenbatekoa, baita ordaintzeko modua ere.
b) Laguntzarik jasoko ez duten egitasmoak, bera ez emateko arrazoiekin.
c) Diruz lagunduko diren jarduerak betetzeko epea.
d) Emandako diru-laguntzak justifikatzeko modua eta epea, egitasmoa burututakoan, agindu honen 16. artikuluaren arabera.
e) Diru-laguntza Birgaitzeko Hirigintza Elkarteen bidez eskatu bada, esan beharko da ea egoki den ala ez elkarte horien eta Eusko Jaurlaritzaren artean lankidetza-hitzarmena sinatzea. Aipatu hitzarmenaren edukina agindu honetan xedatuarekin bat etorri beharko da.
f) Egokitzat jotzen den beste edozein eginbehar, diruz lagundutako jarduera beteko dela bermatzearren.
3.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.3 artikuluak ezarri bezala, ebazpena hiru hilabeteko epean jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. Prozedura osoaren gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.
Hala ere, akatsak zuzentzeko eperen bat ematekotan, aurrekoa eten egingo da, eskatzaileak jakinarazpena jasotzen duenetik erantzuten duen arte.
4.– Esandako epeetan ez bada ebazpenik jakinarazten, eskabideei uko egin zaiela ulertu ahal izango da, isiltasun administratiboaren bidez, administrazio-prozedurari buruzko arauen arabera.
5.– Ebazpena eskatzaileei jakinaraziko zaie, eta gainera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
6.– Jakinarazten den ebazpenaren aurka, edo ebazteko epea ebazpen adierazirik izan gabe igarotzen bada, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluetan agindutakoarekin bat.
13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak
Agindu honetako onuradunak izateko, erakunde edo pertsonek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan onuradunak ez badu berariazko eta idatzizko ukorik aurkezten, onartutzat emango da.
2.– Diru-laguntza esleitzeko arrazoia izan den helburua betetzea, emandako diruaz.
3.– Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu berako emandako diru-laguntzak, laguntzak, diruak edo baliabideak eskuratu badira, honen berri eman beharko da.
4.– Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, honen berri ematea.
5.– Bai Kultura Ondarearen Zuzendaritzari, zein Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari bete beharreko funtzioei buruz informazioa ematea, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzei dagokienez, eta diruz lagundutako ekintzetan haien kontrol, egiaztapen, jarraipen eta ikuskaritzaren menpe egotea.
6.– Ahal izanez gero, diruz lagundutako jarduerari buruzko kartel eta testuetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren sustapena aipatuko da. Kartel eta testuak euskaraz idatziko dira eta, nahi bada, beste hizkuntzaren batean ere.
14. artikulua.– Diruz lagundutako jardueren kontrola
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza agindu honen kudeatzailea izango da, eta berari dagokio diruz lagundutako jarduerak kontrolatzea.
Horiek horrela, eta beste erakunde publikoei legez dagozkien ahalmenak errespetatuta, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio nahi beste ikuskapen eta egiaztapen egitea, diruz lagundutako jarduerak behar bezala beteko direla bermatzearren.
15. artikulua.– Diru-laguntzaren exekuzioa eta ordaintzeko prozedura
1.– Diruz lagundutako ekintzak 2003ko ekitaldian exekutatuko dira, eta 2003ko abenduaren 31an amaituta egon beharko dira. Ezin izango da exekuzio epea zabaldu edo luzatu.
2.– Agindu honen arabera esleituko diren diru-laguntzak zati bitan ordainduko dira, eta honela izango da:
a) Lehen ordainketa, diru-laguntzaren %40 izango da, 13.1.artikuluan adierazten den epea igaro ondoren, uko espresurik egiten ez bada.
b) Bigarren ordainketan gainontzekoa sartuko da, hala badagokio, 16. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztu eta gero.
16. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa
1.– Onuradunak emandako diru-laguntza justifikatu behar du, horren oinarri den jarduera burutu denaren frogagiriak aurkeztuz, baita jarduerak sortutako gastuenak ere. Gutxienez, ondokoak aurkeztuko ditu:
a) Egindako jardueraren txostena, ahalik eta xehatuena; egindako obra edo jardueraren ezaugarriak azaltzen dituen ziurtagiri teknikoa edo, hala badagokio, ondasuna nola eskuratu den adierazten duten eskritura publikoak edo kontratu frogagarriak.
b) Gastuen frogagiriak, hurrengo artikuluak agintzen duenez.
b.1. Oro har, diruz lagundutako jardueraren gastuen fakturak, gastu-aurrekontuaren kopuru osoa barne hartzen dutenak.
Fakturak jatorrizkoak izan beharko dira, edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak edota bere Lurralde Zerbitzuak konpultsatutako fotokopiak. Onuraduna tokiko herri administrazioko organoa bada, Korporazioko idazkariak konpultsatutako fotokopia balioko du.
b.2. Salbuespen bezala, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontuetatik datorren finantzaketak gastu-aurrekontuaren %30 gainditzen ez badu, jarduerak eragindako gastuen fakturak, gastu-aurrekontuaren %50 barne hartuko dutela.
Dena dela, Kultura Saileko organo arduradunak hala eskatzen badu, onuradunek gastu-aurrekontuaren kopuruaren gainontzeko fakturak jarriko dituzte haren esku, hiru hilabeteko epean, artikulu honetako 2. puntuko epea bukatzen denetik aurrera.
c) Zinpeko deklarazio baten bidez, jardueraren gastuen eta diru-sarreren behin betiko balantzea, ahalik eta xehatuena, erakunde pribatu zein publikoetatik jasotako laguntzak berariaz aipatuz, Kultura Sailetik jasotakoa barne. Laguntza bakarra Kulturako Sailekoa izan bada, horri buruzko ziurtagiria ere bidaliko da.
d) Erakunde onuraduna beste administrazio publiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria ere jasoko da, diru-laguntzaren helburua bete dela eta horretarako zein kopuru erabili den esanez.
e) Halaber, onuradunari ordainketa egin ahal izateko, pertsona fisiko eta juridiko-pribatuen kasuan, zerga guztiak ordainduta dituztela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko da.
f) Diruz lagundutako ekintzak lizentziak edo baimenak behar dituenean, eta laguntza eskaerarekin batera haiek eskatu direla bakarrik egiaztatu bada, eman diren behin betiko baimenak aurkeztu beharko dira. Ez da aurkeztu behar izango aurretik aurkeztu egin badira.
2.– Emandako diru-laguntzaren justifikazioa frogatzen duten dokumentuak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, lagundutako jarduera bukatzen denetik aurrera. Jarduera 2003ko abenduaren 31n bukatuko balitz orduan agiriak aurkezteko azken epea 2004ko otsailaren 29a izango litzateke.
17. artikulua.– Diru-laguntzaren likidazioa.
1.– Helburua eta irizpideak.
Diru-laguntza benetan egindakoari egokitzearren, eta behin betiko likidazioa egitearren, hasierako aurrekontua baino handiagoak diren gastuak justifikatzeagatik diru-laguntzaren kopurua ez da inola ere handituko.
2.– Prozedura.
a) Diru-laguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak behin aztertuta egokitzat jotzen bada, dagokion eta ordaintzeko geratzen den kopurua ordainduko da.
b) Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, eta diru-laguntzaren xedea bete dela ikusten denean, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, dela egindako gastua aurrekontuetan den baino gutxiagokoa delako, dela pertsona edo entitate onuradunek beste erakunde publiko zein pribatuetako diru-laguntza edo laguntza batzuk jaso dituztelako ezarri diren mugak gaindituz.
Ebazpena aldatua izango da ere, edozergaitik ere, guztiz deuseztea dagokionean, eta agindu honen 18. artikuluaren kasuetan, jasotako guztia edo horren zati bat Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzultzea dagokionean ere.
Kasu bietarako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak diru-laguntza kitatzeko ebazpena emango du, frogagiriak aurkezteko epea bukatzen denetik bi hilabeteko epean, eta emandako diru-laguntzen zenbatekoak aldatu edo egokituko dira, eta, hala balegokio, bi hilabeteko epea emango du itzuli beharrekoa itzultzeko, kitapena jasotzen denetik kontatzen hasita.
c) Bestalde, 16. artikuluko 1.b.2 ataltxoaren bigarren lerroaldeko kasuan, likidazio-ebazpena emateko epea lerroalde horretako dokumentuak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuko da.
18. artikulua.– Baldintzak betetzen ez direnean
1.– Kasu hauetan ulertuko da baldintzak bete ez direla:
a) Jasotako diru-laguntzak, zati bat edo osoa, agindu honetan agertzen ez diren jardueretarako erabiltzen badira.
b) Agindu honetan edo esleipeneko egintzan ezarritako eginbeharrak betetzen ez badira.
c) Diru-laguntza likidatzeko ebazpenean eskatutako kopurua epe barruan itzultzen ez bada.
d) Beste xedapenen batek ezarritako beste edozein eginbehar betetzen ez bada.
2.– Artikulu honetako aurreko puntuan aipatutako kasuetako bat gertatzekotan, jasotako kopuruak gehi legezko interesak itzuliko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera eta aurrez hauek xedatua bete ondoren.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan administrazio jardunbideari buruz aurreikusi gabeko alderdietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. titulua (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zena) eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
Bigarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari, (azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116.artikulua) hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.artikulua).
Hirugarrena.– Honako agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 18a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
I.ERANSKINA / ANEXO I
DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA/SOLICITUD
SUBVENCIÓN
Kultura Ondare Kalifikatu eta Inbentariatua zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak /
Subvenciones para defensa, enriquecimiento, protección, y fomento del Patrimonio Cultural Calificado e Inventariado.
ESKATZAILEA DATUAK/DATOS DEL SOLICITANTE
Eskatzen duen pertsona ala erakundearen izena/ Denominación de la persona o entidad solicitante:
Helbidea/Dirección: .
Posta kodea/Código Postal:
Tf:.............................................................................	Faxa/Fax ..........................	
ESKATZAILEAK EKARRI BEHARREKO AGIRIAK:
1.– Eskatzailearen nortasunari buruzko agiriak:
A) Eraberritze Hirigintza Elkarteak izanez gero:
1.– Erakundea Merkatal Erregistroan agertzen dela frogatzen duen ziurtagiria, erakundearen eratze-eskritura eta bere estatutuak.
2.– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia eta ordezkari aritzeko daukan eskumena frogatzeko agiria.
3.– IFZaren fotokopia.
4.– Zerga guztiak ordainduta dituela frogatzen duen agiria(1).
B) Pertsona juridiko-publikoa izanez gero:
1.– Eskaeraren sinatzaileak ordezkari aritzeko daukan eskumena frogatzeko agiria.
C) Pertsona fisikoa izanez gero:
1.– Izena.
2.– NANaren fotokopia.
3.– Helbidea eta telefono-zenbakia.
4.– Zerga guztiak ordainduta dituela frogatzen duen agiria.(1)
D) Pertsona juridiko-pribatua izanez gero:
1.– Pertsona juridiko-pribatuaren izena.
2.– IFKaren fotokopia.
3.– Helbidea eta telefono-zenbakia.
4.– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia, eta ordezkari aritzeko eskumena frogatzeko agiria.
5.– Administrazio honetako Erregistroetan agertzen diren fundazio edo elkarteek bertan agertzen direla frogatzen duen ziurtagiria ekarri beharko dute, edo bestela, erakundearen eratze-eskritura eta bere estatutuak, eta Erregistro Publikoetan agertzen dela frogatzen duen agiria.
DOCUMENTACIÓN A APORTAR POR LA
ENTIDAD SOLICITANTE:
1.– Documentación relativa a la persona o entidad:
A) Cuando se trate de Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación
1.– Certificado de inscripción en el Registro Mercantil correspondiente; escritura de constitución y estatutos de la entidad.
2.– Fotocopia del D.N.I. del/la representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.
3.– Fotocopia del N.I.F.
4.–Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.(1)
B) Cuando se trate de personas jurídico-públicas:
1.– Acreditación del poder de representación que ostenta la persona que firma la solicitud.
C) Cuando se trate de personas físicas:
1.– Denominación de la persona física.
2.– Fotocopia del D.N.I..
3.– Dirección y número de teléfono.
4.– Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.(1)
D) Cuando se trate de personas jurídico-privadas:
1.– Denominación de la persona jurídico-privadas.
2.– Fotocopia del N.I.F.
3.– Dirección y número de teléfono.
4.– Fotocopia del D.N.I. del/la representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.
5.– Supuesto de Fundaciones o Asociaciones inscritas en los Registros dependientes de esta Administración: Certificado de inscripción. En otro caso, escritura de constitución y estatutos de la entidad, así como acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.
6.– Zerga guztiak ordainduta dituela frogatzen duen agiria(1).
2.– Jarduerari buruzko dokumentuak.
1.– Egitasmo edo jardueraren txosten xehatua, bera burutzeko epearen egutegia barne.
2.– Eskabideak, beren izaera eta edukia kontuan izanda, hauekin batera aurkeztuko dira:
a) Jarduera higiezinen batean obrak edo lanak egitea bada, egitasmo teknikoak eta eraikitzeko lizentziak (hala haien eskaera).
b) Txantelketa gotikoa errespetatzen den jardueren kasuan, egitasmo teknikoak eta lizentziak edo bestelako baimenak.
c) Helburua industria eta landa-inguruneko ondarearen balorea azpimarratu eta berrerabiltzea bada, egitasmo teknikoa edo txosten xehatua.
d) Ondare arkeologikoa dagoen gunea edo inguruak eskuratzeko aukera badagoela frogatzen duten kontratu, aurrekontratu edo dokumentuak.
e) Oro har, eskatutako diru-laguntzaren oinarri izan daitekeen beste edozein dokumentu, kalifikatu eta baloratzeko baliagarria izan daitekeena.
3.– Zenbakuntzako irizpideen edukia betetzen direla frogatzen duten agiriak, 9. artikuluaren arabera.
4.– Egitasmoaren aurrekontu xehatua, diru-sarrera eta gastuekin (2).
5.– Helburu berbera betetzeko eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda (3).
6.– Eskaera baloratzeko baliagarriak izan daitezkeen bestelako dokumentuak (4).
3.– Ordainketak egiteko dokumentuak.
III. edo IV. eranskina.
6.– Certificación acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias.(1)
2.– Documentación relativa a la actividad.
1.– Memoria detallada del proyecto o actividad que incluya un calendario detallado del plazo de ejecución.
2.– Las solicitudes se acompañarán, en función de su propia naturaleza y contenido de :
a) proyectos técnicos y licencias de edificación (o su solicitud) de las actividades para las que se solicitan caso de referirse a obras o trabajos sobre bienes inmuebles.
b) de proyectos técnicos y licencias o autorizaciones pertinentes para actividades en las que se respete la lotización gótica.
c) proyecto técnico o memoria detallada que justifique la reutilización y puesta en valor del patrimonio industrial y rural.
d) contratos, precontratos o documentos en los que se acredite la posibilidad de adquisición de los terrenos del patrimonio arqueológico o de su entorno inmediato.
e) en general, cualesquier otro documento que avale la subvención solicitada y que pueda servir para la oportuna calificación y valoración.
3.– Justificación de la concurrencia de criterios de cuantificación según lo dispuesto en el artículo 9,
4.– Presupuesto desglosado y detallado de ingresos y gastos del proyecto (2)
5.– Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto. (3).
6.– Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud. (4)
3.– Documentación para el libramiento de pagos.
Anexo III o IV.
Sinadura/Firma: (5)
...................(e)n, 200....(e)ko .............aren
En .................., a ...... de ................ de 200....
EKARRI BEHARREKO AGIRIEI BURUZKO
ARGIBIDEAK.
(1) Zergak egunean ordainduta edukitzea kreditatzeko ziurtagiria
Organo eskudunak eskaera egiten den eguna baino gehienez hiru hilabete lehenago emana izan beharko du. Halere, onuradunak nahitaez aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztien biderapenean zehar, gai honen inguruan eskatuko zaizkion ziurtagiri guztiak
(2) Aurrekontua
Orekatua izan beharko du, sarreren atalean Kultura Sailari eskatzen zaion kopurua zehaztuz. (ikus II. eranskina).
(3) Helburu berdinerako eskatutako beste diru-laguntzen zerrenda.
Beste edozein erakunde publiko nahiz pribaturi, xede berdinarekin eskatutako diru-laguntza oro zehaztu beharko da, eta bakoitzaren egoera adierazi (ukatua, entzuteko zain, emana eta zenbatekoa).
Beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, horri buruzko zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da.
(4) Eskaera baloratzeko aurkeztu nahi diren agiri osagarriak.
Nahi izanez gero, eskatzaileak egoki deritzon beste edozein agiri aurkez dezake, proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko baliagarri izan litekeela uste badu.
(5) Sinadura:
Diru-laguntza eskatzen duenak eskabidea sinatu beharko du.
OHARRA:
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren Ondarearen Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
NOTAS ACLARATORIAS SOBRE
LA DOCUMENTACIÓN A APORTAR.
(1) La certificación acreditativa de hallarse al corriente de las obligaciones tributarias
Deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de tres meses de antelación a la fecha de solicitud. No obstante la persona o entidad beneficiaria estará obligada a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la sustanciación de todas las fases del procedimiento.
(2) El Presupuesto
Habrá de ser equilibrado, precisando en el apartado de ingresos la cantidad solicitada al Departamento de Cultura. (Anexo II)
(3) Relación de otras solicitudes de subvención instadas para el mismo objeto
Habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación, concedida e importe).
En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración
(4) Documentación complementaria que se desee presentar al efecto de valorar la solicitud
Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación que se entienda por la entidad solicitante sea pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.
(5) Firma:
La solicitud deberá ir firmada por la persona que solicita la subvención
NOTA:
La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Patrimonio Cultural, responsable de dicho fichero, C/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
II. ERANSKINA/ANEXO II
AURREKONTUA/PRESUPUESTO
GASTUAK/GASTOS
Pertsonal-gastuak/Gastos de personal:
	
	
	
	
	
	
Funtzionamendu-gastuak/Gastos de funcionamiento:
	
	
	
	
	
	
Bestelako gastuak/Otros gastos:
	
	
	
	
	
	
Guztira/Total	
	
DIRU-SARRERAK/INGRESOS
Eskatzailearen ekarpena/Aportación de la persona o entidad solicitante:
	
	
Beste erakunde publikoen ekarpenak/Aportaciones de otros entes públicos:
	
	
	
	
Kultura Sailari eskatzen zaion diru-kopurua/Cantidad solicitada al Departamento de Cultura:
	
	
Erakunde pribatuen ekarpenak/Aportaciones de entidades privadas:
	
	
	
	
Bestelako diru-sarrerak/Otros ingresos:
	
	
	
	
Guztira/Total	
	
	
ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA/
SUBVENCION SOLICITADA:	
	
III. ERANSKINA / ANEXO III
HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA / ALTA DE DATOS TERCERO INTERESADO (*)
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO
IFZ./NIF. (1) 	
Entitatearen izendapena/Denominación de la entidad 	
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Kalea, zk., solairua
Calle, N.º, Piso 	
Herria
Localidad 	
Lurraldea
Provincia 	
Udal kodea / Código de Población
BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK/
DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea/Banco o Entidad Bancaria 		n n n n
Agentzia/Agencia		n n n n
C.D./K.D. .		n n 	
Kontu zk./N.º cuenta 		 n n n n n n n n n n
Jabea/Titular.	
	Bankuaren adostasuna	Hirugarrenaren adostasuna	 Sailaren onespena	Kontabilitatearen onespena
	Conforme Banco	Conforme tercero	V.º B.º Departamento	V.º B.º Contabilidad
	Sinadura eta sigilua	Sinadura eta sigilua	 Baimenduriko sinadura 	Baimenduriko sinadura
	Sello y firma	Sello y firma	Firma autorizada	 Firma autorizada	
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia/Impreso a rellenar por los/las peticionarios/as que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia./Debe adjuntarse fotocopia de laTarjeta de Identificación Fiscal.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
IV.ERANSKINA / ANEXO IV
HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)
SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO
HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK/DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO
IFZ./NIF. .............. 3.aren kodigoa/Código del tercero (1): 	
Entitatearen izendapena/Denominación de la entidad 	
	
ALDAKETA/ MODIFICACIÓN (2)
A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Kalea, zk., solairua / Calle N.º,Piso 	
Herria / Localidad	
Lurraldea / Provincia 	
Udal kodea / Código de Población ..
B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK /DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea/Banco o Entidad Bancaria		 n n n n
Agentzia/Agencia 		n n n n
C.D./K.D.		n n
Kontu zk./N.º cuenta 		n n n n n n n n n n
Jabea/Titular.	
	
Data/Fecha Sinadura/Firma
(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia/Impreso a cumplimentar por los/las peticionarios/as que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.
Argibideak/Observaciones:
(1) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar/Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar
(3) Kasu honetan, honako domumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari/En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:
a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia/Razón que motiva el cambio.
b) Ordainketarako jakinarazitako kontu korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria/Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.
RSS