Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
3796

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 8koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariarena, EB3-0381/03-EE espedientean Lander Sagasti Esteban jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.

AURREKARIAK:

1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko otsailaren 10eko Aginduaren bitartez, EB3-0381/03-EE espedientearen babespean, hasiera eman zitzaion Ibarrako udalerriko (Gipuzkoa) 1-EP poligonoko 4L eta 5L lur-zatietan 37 gizarte etxebizitza esleitzeko administrazio-prozedurari. Agindu hori 2003ko otsailaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Etxebizitzok arauzko baldintzak ondoen betetzen zituzten eskatzaileei emango zitzaizkien.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, 2003ko otsailaren 18an emandako ebazpenaren bidez, prozedura horretan onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu zituen.

3.– Lander Sagasti Esteban jaunak 2003ko martxoaren 13an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka, berarekin bat ez baitzetorren. Errekurtsoarekin batera itzulitako emigratzailea dela egiaztatzeko agiria aurkezten du bai eta Erresuma Batuko zerga-agiri bat eta 2001eko ekitaldiko zenbait nomina ere. Errekurritutako ebazpena berraztertzea eskatzen du.

Aurrekari horiek oinarri hartuz, honakoak azaltzen dira:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

1.– Sail honetako Zerbitzu zuzendaria da errekurtsoa ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 12ko 40/2002 Dekretuan. Errekurtsoa, nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoari jarraituz aurkeztu da.

2.– Honakoak dira erabili beharreko arauak: abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa; 2003ko otsailaren 10eko Agindua, Ibarrako udalerriko (Gipuzkoa) 1-EP poligonoko 4L eta 5L lur-zatietan 37 gizarte etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena, horien osagarri direnak eta beroiekin bat datozenak.

3.– Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak 18. artikuluan babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko gehieneko eta gutxieneko diru-sarrerak finkatzen ditu eta, gizarte etxebizitzei dagokienez, urteko diru-sarrera ponderatuak 15.100 eurotik beherakoak eta 3.000 eurotik gorakoak izango direla, baldin eta etxebizitzak azalera-eskubideaz edo alogeran —betiere erosteko aukera barik— ematen badira.

Espedientea aztertu ostean eta betiere Ogasunak emandako datuen arabera, orain errekurtsogile denak 2001. urtean izan zituen diru-sarrera ponderatuek 1.276 euro jotzen dute. Errekurtsoarekin batera, hala ere, Erresuma Batuko 2001eko zerga agiri bat aurkeztu zuen errekurtsogileak eta, horren arabera, 4.677 librako diru-sarrerak izan zituen 2001ean. Beraz, urte horretan indarrean zegoen diru-aldaketari jarraituz 7.644,10 euro dira. Zenbateko hori %95era zuzendu eta ponderatu ostean, 2001. urtean 8.920,10 euroko diru sarrerak izan zituen eta, ondorioz, kreditatutako diru-sarrera ponderatuak nahikoak dira espediente honen gai diren etxebizitzak eskuratu ahal izateko.

Azaldutako oinarriak, aipatutako legezko xedapenak eta horiekin bat datozen eta osagarri diren gainontzeko xedapen aplikagarriak ikusita, hauxe

XEDATU DUT:

Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak EB3-0381/03-EE espedientean hartutako Ebazpenaren aurka Lander Sagasti Esteban jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa onestea. Ebazpen horretan Ibarrako udalerriko (Gipuzkoa) 1-EP poligonoko 4L eta 5L lur-zatietan 37 gizarte etxebizitzaren sustapenean onartu eta baztertutakoen zerrenda onartu zen. Ondorioz, Lurralde Ordezkaritzak sustapen horretarako onartutako eskatzaileen zerrendan sartu beharko du eskatzailearen espedientea.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; hala ere, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gelan. Ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ECHEZARRETA.


Azterketa dokumentala