Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3791

EBAZPENA, Industria eta Meategiak administratzeko zuzendariarena; honen bidez, jende guztiak horren berri izan dezan, Ofitas de Urretxu S.L. merkataritza-baltzuari ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida egiletsi zaiola argitaratzea ebatzi da; ustiapenak LARREGI izena du, 4746. zenbakia, eta Urretxuko udalerrian dago, Gipuzkoan.

Meategiei buruz uztailaren 21ean emandako 22/1973 Legearen 86. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Ofitas de Urretxu S.L. merkataritza-baltzuari ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida egiletsi zaiola argitaratzen da, jende guztiak horren berri izan dezan; ustiapenak LARREGI izena du, 4746. zenbakia, eta Urretxuko udalerrian dago, Gipuzkoan.

Hori guztia aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

Bakarra.– Ofitas de Urretxu S.L. merkataritza-baltzuari ataleko baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida egiletsi zaiola argitara dezaten agintzea; ustiapenak LARREGI izena du, 4746. zenbakia, eta Urretxuko udalerrian dago, Gipuzkoan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 10a.

Industria eta Meategiak administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.

ERANSKINA

Ofitas de Urretxu S.L. merkataritza-baltzuak, Larregi izeneko ataleko baliabide-ustiapenaren titularra delarik, 1995eko maiatzaren 5ean baliabideak ustiatzeko zuzeneko emakida egiletsi ziezaioten eskabidea egin zuen; ustiapen honek ere LARREGI izena du, 4746. zenbakia, eta Urretxuko udalerrian dago, Gipuzkoan. Honen ondorioz sortutako eskaera-espedientea aztertu da, eta arauz izapidetu da, honako hauek oinarritzat hartuta: uztailaren 21eko Meategien 22/1973 Legea, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritza Araubidearen Erregelamendu Orokorra, urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretua.

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Industria eta Meategiak administratzeko Zuzendaritzak,

EBATZI DU:

Ofitas de Urretxu S.L. merkataritza-baltzuari, honako hau egilestea:

USTIAPEN-EMAKIDA

Izena: LARREGI.

Zenbakia: 4.746.

Baliabide-atala: , (urtarrilaren 27ko 107/1995 Errege Dekretua).

Indarraldia: hogeita hamar urtekoa; luzatu egin ahal izango da, epe berberekin; gehienez ere, laurogeita hamar urtez guztira.

Azalera: 4 (lau) mehatze-koadrikula.

Perimetroa: 2003ko martxoaren 20ko mugaketa-planoaren araberakoa.

Meategiak antolatzeko teknikariak emana: Félix Tijero Sanz jauna.

Udalerria: Urretxu.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ustiapen-emakida honek honako xedapen hauek izango ditu oinarri: uztailaren 21eko Meategien 22/1973 Legea, 1978ko abuztuaren 25eko Meatzaritza Araubidearen Erregelamendu Orokorra, apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretua, horren bidez onartu baitzen Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra, eta arlo honetan erabilgarri diren gainerako lege-xedapen guztiak.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 24a.

Industria eta Meategiak administratzeko zuzendaria,

RUBÉN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala