Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Aguraingo Udala
3790

IRAGARKIA, barneko sustapen bidez, karrerako funtzionario modura, administrari-lanpostu bat betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa.

Arabako lurralde historikoan, 2003ko apirilaren 16ko Arabako Aldizkari Ofizialean (39 zk.), oso-osorik argitaratu dira, karrerako funtzionario modura, administrari-lanpostu bat jabetzan betetzeko deialdiaren oinarriak; lehiaketa-oposaketaren prozedura bidez beteko da, barneko sustapenean, lanpostuak honako ezaugarri hauek dituela: Administrazio Orokorreko eskala, administrarien azpi-eskala, C taldea.

Eskabideak eta merezimenduak egiaztatzeko gainerako agiriak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo, bestela, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 38. artikuluan ezarritakoaren arabera, hogei egun naturaleko epean, honako iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdi honi buruz aurrerantzean argitaratuko diren iragarkiak Arabako Aldizkari Ofizilian jakinaraziko dira, baita Aguraingo Udalaren iragarki-oholean ere.

Agurain, 2003ko apirilaren 16a.

Alkatea,
IÑAKI BERAZA ZUFIAUR.

Azterketa dokumentala