Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3789

EBAZPENA, 2003ko ekainaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko hautaprobetarako deia egin duen 2003ko maiatzaren 27ko Agindua argitaratzen duena.

Aginte Judizialaren Lege Organikoaren 455. artikuluan eta Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetako Erregelamendu Organikoaren 20.2 artikuluan xedatzen denez, hautatzeko prozesuetarako deialdiak Justizia Ministerioak onartuko ditu, autonomia erkidegoek txostena eman ondoren, eta Justizia Administrazioko langileen eskualdaketa jaso duten erkidegoetan gauzatuko dira.

Aipatutako Erregelamenduaren 20.3 artikuluak finkatzen duenez, halaber, deialdiaren arauak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egun berean argitaratuko dira autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Nolanahi ere, egun berean argitaratzea ezinezkoa denean, deialdian jarritako epe-mugak eta epeak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasiko direla ohartarazten du.

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuaren 14 a) artikuluak, Justizia Administrazioko langileen alorrean Giza Baliabideen zuzendaritzak dituen egitekoak finkatzerakoan, ematen dizkidan eskumenaz baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan sartzeko hautaprobetarako deia egin duen 2003 maiatzaren 27ko Agindua. Ebazpen honen I. eranskinean dago agindu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 4a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

JULIÁN ASURMENDI BARRIO.

2003KO EKAINAREN 4KO EBAZPENAREN

I. ERANSKINA

2003KO MAIATZAREN 27 AGINDUA, JUSTIZIA

ADMINISTRAZIOKO AGENTEEN KIDEGOAN

SARTZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIA

EGITEKOA

Ministerio honek Justizia Administrazioko agenteen kidegoan sartzeko hautaprobak txanda irekian deitzea erabaki du Justiziako Administrazioko beharrei erantzuteko, ondokoetan ezarritakoarekin bat: Aginte Judizialaren Lege Organikoaren 454. artikulua eta hurrengoak; ofizialen, laguntzaileen eta agenteen kidegoen Erregelamendu Organikoa onartu zuen otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretua (martxoaren 1eko EAO); eta 2003ko lan eskaintza publikoa onartu zuen otsailaren 21eko 215/2003 Errege Dekretua. Horren aurretik, ordea, Funtzio Publikoari buruzko Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman du, eta, gainera, Justizia Administrazioko langileen alorreko eskumena duten autonomia erkidegoak jakinaren gainean jarri dira. Hauek dira, beraz,

Deialdiaren oinarriak

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Administrazioko agenteen kidegoko 510 lanpostu betetzeko hautaprobak deitzen dira, honako lurralde-banaketaren arabera:

Lurralde eremua	Txanda irekia	

	Irekia	Ezgaituen kupoa

Andaluzia	138	5

Kanariak	32	1

Katalunia	10	–-

Madril	117	4

Nafarroa	15	–-

Euskal Autonomia Erkidegoa	10	–-

Valentzia	17	–-

Penintsulako gainerakoa eta Balearrak	153	8

1.2.– Otsailaren 21eko 215/2003 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat, deitutako lanpostu guztietatik 18 —1.1 puntuan lurraldeka banatuta ageri dira— minusbaliotasun-maila %33koa edo altuagoa duten pertsonentzat gordeko dira, betiere pertsona horiek hautaprobak gainditzen badituzte eta, bestetik, behar bezala egiaztatzen badute minusbaliotasun hori eta Justizia Administrazioko agenteen kidegoari dagozkion eginbeharrekiko bateragarritasuna.

Ezgaituentzat gordetako kuporako onartuta dauden hautagaiak oposizioa gainditu arren kupo horretan lanposturik gabe geratzen badira, baldintza beretan, txanda irekiko lanpostuak hartzeko aukera izango dute.

1.3.– Minusbaliatuentzat gordetako kupoarekin betetzen ez diren plazak txanda irekiari erantsiko zaizkio, lurraldean lurraldekoak. Txanda irekian bete gabe gelditzen direnak ezin izango zaizkie beste lurralde batekoei erantsi.

1.4.– Hautaproba hauei otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onartu zuen Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegoen Erregelamendu Organikoa aplikatuko zaie (martxoaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), bai eta agindu honetan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean agindutakoa ere (30/1992 Legea urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Deialdi honek jasotzen ez dituen gainerako Langileak Estatuko Administrazioaren zerbitzura sartzeko Erregelamendu Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da. Erregelamendu hori martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onartu zen (apirilaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

1.5.– Hautagaiek lurralde bakar batean baino ez dute parte hartzerik izango; beraz, onartuz gero, nahitaez lurralde horretan lortuko dute destinoa.

1.6.– Oinarri hauek aldi berean argitaratuko dira Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan. Hori ezinezkoa bada, epe-mugak eta epeak agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera zenbatuko dira.

1.7.– Hautaproba hauen gaineko informazioa honako lekuetan eskuratuko da: Justiziako lurralde-gerentzietan, Justizia Ministerioan (Estatuko Justizia Idazkaritza, San Bernardo 21; telefonoa: 91/390 21 67), Justizia Ministerioaren web orrialdean (www.mju.es), Lan Publikoaren eskaintzak, Herri Administrazioen Ministerioko Administrazio-Informaziorako Zentroa (telefonoa: 91 586 14 00), eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan.

Autonomia Erkidegoa	Organoa	Telefonoa	

Andaluzia	Subdirección General Recursos Humanos y Medios Materiales, 	955 03 18 15

	Plaza de Gavidia, 10, 41071 Sevilla.	955 03 18 07

Kanariak	Dirección General de Relaciones con la Administración de Justicia, 	 928 30 07 04

	C/ Buenos Aires, n.º 26, 35002 – Las Palmas	 922 47 38 93

	Dirección General de Relaciones con la Administración

	de Justicia, Avda. José Manuel Guimera, 8

	(Edificio Usos Múltiples II), 38071 – Santa Cruz Tenerifekoa

Katalunia	Departamento de Justicia. Pau Clarís, 81.08010 Bartzelona	93 316 41 23

		93 316 41 24

Madril	Dirección General de Justicia, Comunidad de Madrid, 	91 397 04 90

	Gran Vía, 18, 28013 – Madril	91 397 04 90

		91 397 06 81

Nafarroa	Justizia Zuzendaritza Nagusia, Iratxeko Monasterioa, 	948 42 67 80

	22, etxabea, 31011 – Iruñea	948 42 67 91

Euskal Autonomia 	Giza Baliabideen Zuzendaritza, Donostia, 1 zk.,01010 – 	945 01 91 32

Erkidegoa	Vitoria Gasteiz	

Valentzia	Dirección General de Justicia, C/ Historiador Chabas, 	96 398 69 22	

	2, 46003 – Valentzia	

2.– Oposizio-egileen betebeharrak.

Hautaprobetan parte hartzeko baimena jasotzeko, honako hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea eta erretiratzeko adina ez izatea.

b) Eskola-ziurtagiria izatea edo ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuaren 15.2. artikuluak aipatzen duen ziurtagiria, edota deialdia argitaratzen denean horiek lortzeko moduan egotea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetza egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

c) Doluzko delituagatik kondenatua gabea izatea edo arrazoi berberagatik prozesatua edo inkulpatu gabea izatea, non eta birgaikuntza lortu ez duen edo bertan behera uzteko autoa eman ez den.

d) Funtzio publikoetan aritzeko gaitasungabetua ez izatea.

e) Estatuko Kidego batetik, autonomia erkidegoetatik edo toki administrazioetatik diziplina-prozedura baten bidez bananduta ez egotea eta, diziplina-bidez nahiz bide judizialetik funtzio publikoetan aritzeko indargabetuta ez egotea, behar bezala birgaituta egotea gertatzen bada salbu.

f) Postuan jardutea galarazten dion akats fisiko edo gaixotasunik ez izatea.

Ezgaitasuna legez aitortuta duten hautagaiek Justizia Administrazioko agenteen kidegoari izendatutako egitekoetan aritzeko bateragarritasuna egiaztatu beharko dute, ekipo multiprofesional batek egindako irizpen baten bidez. Irizpen hori parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute, eta aurkeztu ezean, kanporatu egingo dira.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dira eskakizun horiek, eta karrerako funtzionario gisa karguaz jabetzen den arte eduki beharko dira. Titulazioari dagokionez, aldiz, oinarri honen b) idatz-zatian ezarritakoa bete beharko da.

3.– Azterketa-tasa ordaintzea eta eskaerak aurkeztea.

3.1.– Azterketa-tasa ordaintzea. Hautaprobetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskaera-idazkia eredu ofizialaren arabera betetzea eta aurkeztea. Kopia-papereko goiko eskumako angeluan, jartzen du eta, goialdean, . Hona hemen eskaera-idazkiak eskuragarri dituzten lekuak: Justizia auzitegi nagusiak, probintzia-auzitegiak, lurraldeko gerentziak, lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunak, Herri Administrazioetako Ministerioaren Administrazio-Informaziorako Zentroa, Justizia Ministerioa eta Gobernuaren ordezkaritzak eta azpiordezkaritzak.

Eskaera-idazkia kopia-paperean egindako hiru kopiek osatzen dute: bat , beste bat interesatuarentzat, eta bestea Administrazioarentzat.

Azterketa-eskubideak ordaintzeko, eskaera-idazkia (deialdiak ezarri bezala beteta) zerga-bilketan parte hartzen duten banketxetan, aurrezki-kutxetan edo kreditu-kooperatibetan aurkeztu beharko da. Eskaera-idazkian azterketa-tasak ordaindu direla ageri beharko da, edo diru-sarrera jaso duen entitate laguntzaileak emandako ziurtagiri mekanikoaren bidez, edo, bestela, zigilua, baimendutako sinadura eta sarrera egin den data ipiniz, datu horietarako propio lagatako tokian. Behin ordainketa egin eta gero, interesatuak entitate laguntzailetik bi ale hartuko ditu: bat berarentzat eta bestea Administrazioarentzat. Ale bietan ere ageriko da kreditu-entitateak ontzat eman duela egindako ordainketa.

Eskaera-idazkia eredu ofizialari atxiki gabe egiten bada, hautagaia prozesutik at geratuko da. Dena den, aurreikusitako epearen barruan zuzentzerik izango du, baldin eta gainerako eskakizunak betetzen baditu.

Atzerrian aurkeztutako eskaera-idazkiak Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsuletxeetan bideratu ahalko dira, haietatik deialdia egin duen organoari bidaliko baitizkiote. Horrela eginez gero, interesatuak eskaera-idazkiarekin batera azterketa-tasak ordaindu izana egiaztatzen duen jatorrizko agiria aurkeztu beharko du. Ordaindu beharreko diru-kopurua sartzeko: ES 62 0182 2370 40 0208000060 kontu zk., BBVA (San Bernardo, 18 de Madril), izenekoa. Dirua BBVA-ko edozein bulegotan sar daiteke zuzenean edo bestela, beste banketxe batetik transferentzia eginez.

Azterketa-tasa 7,51 eurokoa izango da.

Eskaera-idazkiak aurkezteko epean ordaindu eta justifikatu beharko da azterketa-tasa, eta ordaindu ezean, hautagaia kanpo geratuko da.

Dena den, 3.2. oinarrian ezarritakoaren arabera entitate laguntzailean azterketa-tasa aurkeztu eta ordaindu izanak ez du ordeztuko, inola ere, azterketan parte hartzeko eskaera-idazkia deialdia egin duen organoan, garaiz eta behar bezala, aurkeztu beharra.

Abenduaren 30eko 50/1998 Legearen arabera, ez dute azterketa-tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko minusbaliotasuna edo hortik gorakoa duten hautagaiek, baldin eta eskari-idazkian egiaztatzen badute batetik, legeen arabera zer minusbaliotasun-gradua duten onartua eta bestetik, Justizia Administrazioko agenteen kidegoari izendatutako egitekoetan aritzeko bateragarritasuna, ekipo multiprofesional batek egindako irizpen baten bidez; irizpena parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute, eta aurkeztu ezean, kanporatu egingo dira.

b) Deialdi hau argitaratu aurretik hilabete bat lehenago, gutxienez, lan-eskatzaile gisa agertzen direnek. Salbuespen honetaz baliatu ahal izateko nahitaezkoa izango da uko egin ez izana lan eskaintza egokiei, edo lanbidearen sustapeneko edo prestakuntzako edo eraberritzeko ekintzei. Beharrezkoa izango da, halaber, lanbidearteko gutxieneko soldatatik gorako errentarik ez izatea hilabetean.

Lan-eskatzaile izateari buruzko egiaztagiria lekuan lekuko Lanerako Zerbitzu Publikoaren bulegoan jasoko da, Legean ezarrita dauden baldintzak betez. Errenten egiaztapena, berriz, hautagaiak egingo du zinpeko adierazpen batez edo idatzizko hitza emanez. Dokumentu biak parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharko dira, eta aurkeztu ezean, hautagaia kanporatu egingo da.

3.2.– Eskabideak aurkeztea. Eskaera-idazkiak (eskaera-idazkiaren administrazioarentzako alea) Justizia Ministerioren Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dira (Estatuko Justizia Idazkaritza, La Manzana, 2, 28015 Madril), edo bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan ezarritako moduan (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen). Hogei egun naturaleko epea emango da, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunetik zenbatuta. Eskaera-idazkian azterketa-tasa ordaindu dela adierazi beharko da, 3.1. oinarrian ezarri bezala.

Eskabideak posta bulegoen bidez bidaltzen badira, kartazala zabalik dagoela aurkeztu beharko dira, posta-funtzionarioak eguna eta zigilua jar diezazkien ziurtatu baino lehen.

3.2.1.– Eskabidea egiterakoan eskatzaileek ondoko jarraibideak konplitu beharko dituzte:

laukian hautagaiek eta kodearen laukian jarri beharko dute, eta, sartzeko moduari dagokionez, txanda irekiari dagokion laukian, .

laukian oposizioko ariketak zer probintziatan egin nahi dituzten jaso beharko dute, izen eta kodea jarrita, eta honek berekin izango ditu agindu honen 1.6 oinarrian aurreikusitako ondorioak. Hautagaiek eskabide bat baino ez dute aurkezterik izango.

Hona hemen azterketak zein herritan egingo diren (lurralde-eremuak adierazten dira):

Lurralde eremua	Azterketa egiteko herria 	

Andaluzia	Granada (18)

	Málaga (29)

	Sevilla (41)	

Kanariak	Kanaria Handiko Las Palmas (35)

	Tenerifeko Santa Cruz (38)	

Katalunia	Bartzelona (08)	

Madril	Madril (28)	

Nafarroa	Iruña (31)	

Euskal Autonomia Erkidegoa	Gasteiz (01)	

Valentziako Erkidegoa	Valentzia (46	)

Penintsulako gainerakoa eta Balearrak.	A Coruña (15)

	Albacete (02)

	Burgos (09)

	Cáceres (10)

	Ceuta (51)

	Logroño (26)

	Melilla (52)

	Murtzia (30)

	Oviedo (33)

	Palma Mallorkakoa (07)

	Santander (39)

	Valladolid (47)

	Zaragoza (50)	

Edozelan ere, eskabidean azterketa egin nahi den lekuari buruzko zehaztasunik adierazten ez bada, bere helbideari dagokion Auzitegi Nagusiaren egoitzako behin-betiko zerrendetan sartuko da ofizioz; beraz, delako auzitegiko lurraldeari atxikita geratuko da deialdi honen 1.6 oinarriari jarraiki.

3.2.2.– Legez minusbaliatuak diren hautagaiek ondoko hau adierazi beharko dute izeneko laukian:

%33ko minusbaliotasuna edo hortik gorakoa dutenek, minusbaliatuentzako erreserbako kupoan sartzea aukeratzen badute, dioen laukian adierazi beharko dute hori, eta A) laukian, epigrafearen barruan, ariketak egiteko beharrezko denbora eta baliabideen egokitzapenak ere adierazi beharko dituzte. Izan ere, horrela epaimahaiak behar besteko informazioa izango du ariketak egin ahal izateko beharreko egokitzapenak egiteko.

Ezin izango da aldi berean parte hartu txanda irekian eta minusbaliatuentzako erreserbako txandan.

%33tik beherako minusbaliotasuna duten hautagaiek eta %33ko minusbaliotasuna edo hortik gorakoa izanda ere minusbaliatuentzako erreserbako kupoan ez sartzea aukeratu dutenek, laukian adierazi beharko dute hori eta B) laukian, epigrafearen barruan,, ariketak egiteko denbora eta baliabideen egokitzapena adierazi beharko dituzte.

3.2.3.– Hautagaiek aukerako proba egin nahi badute, hau da, parte hartzen duten autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza mailari dagokion proba egin nahi badute izeneko epigrafearen C) laukian parte hartzen duten autonomia erkidegoko esaldiarekin adierazi beharko dute hori eta laukian ipiniko du. Aitzitik, hizkuntza jakitea agiri bidez egiaztatzea aukeratze badu, parte hartzeko eskabidearekin batera, hizkuntza jakiteari buruzko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, 8.4. oinarrian jartzen duen moduan. Azken kasu horretan, hizkuntza-maila jakiteko hautazko proba ez du egin beharrik izango, eta laukian adierazi beharko du.

3.2.4.– Hautagaiak eskabideetan adierazi dituzten datuei loturik geratuko dira, eta kasu honetan bakarrik aldatu ahal izango dira: eskabideak aurkezteko epearen barruan, aldaketak egiteko arrazoiak azaltzen dituen idazki bat aurkezten bada.

4.– Hautagaiak onartzea.

4.1.– Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, eskaturiko betebeharren konplimendua eta azterketa-tasaren ordainketa egiaztaturik, Estatuko Justizia Idazkaritzak kanporatutako hautagaien behin-behineko zerrenda duen ebazpena hartuko du, berrogei egun naturaleko epean. Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitu dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko da ebazpena. Ebazpen horretan, halaber, kanporatzeko arrazoiak adieraziko dira, bai eta kanporatutako eta onartutakoen zerrenda ziurtatuak ere. Hona hemen zerrendak ikusgai egongo diren lekuak: Justizia Ministerioa, herri administrazioen administrazio-informaziorako zentroak, Justizia auzitegi nagusiak, probintzia auzitegiak, lanpostuetarako deia egin duten autonomia erkidegoen eskudun organoak eta Justizia Ministerioaren lurralde gerentziak.

Zerrendan, edozelan ere, erregistro-zenbakia, NAN, izen-abizenak eta kanporatzeko arrazoiak adieraziko dira.

4.2.– Hautagaiek kanporatutakoen zerrendan ez daudela ezezik, izenak eta datuak ondo jarrita onartutakoen zerrendan badaudela ere egiaztatu beharko dute. Kanporatutako hautagaiek hamabost egun naturaleko epea izango dute, ebazpena argitaratu, eta biharamunean hasita, deialdia egin duen organoaren aurrean ondoko hauek zuzentzeko: errakuntza materialak, omisioak edo kanporatzea ekarri duen akatsa. Horien arabera, onartutakoen zerrendan behar diren zuzenketak egingo dira. Onartuak izateko eskubidea justifikatzeko, kanporaketa konpontzen ez dutenak edo omisioa alegatzen ez dutenak kanpoan utziko dira behin betiko.

Justizia Ministerioak, ofizioz edo interesatuek eskatuta, zuzendu egingo ditu atzematen diren errakuntzak, baldin eta horrek hautaketa-prozesu normalari ez badio kalterik egiten.

4.3.– Tasa eta prezio publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legeko 12. artikuluan ezarritakoa betez, azterketa-eskubideak izateko ordaindutako tasa itzuliko da, baldin eta hautagaiak ez badu azterketa egin berari egotzi ezin zaizkion arrazoiak direla medio. Aitzitik, hautagaiak beren erruagatik kanporatu direnean, ez zaie azterketa-eskubideak itzuliko. Horrenbestez, kanporatzearen arrazoia baldintzak ez betetzea edo deialdian eskatutako agiriak ez aurkeztea izan bada, ez da azterketa-tasa itzuliko.

5.– Epaimahaiak.

5.1.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusi bat izendatuko da deialdi honetan zehaztutako lurralde guztietarako.

Justizia Administrazioko langileen gainean eskumenak dituzten autonomia erkidegoen lurraldeetan lanpostuak betetzeko deialdirik egiten bada, Justizia Ministerioak epaimahai delegatu bat izendatuko du, autonomia erkidegoko organo proposatuta. Horretarako, aipaturiko organoek hirukote bat jakinaraziko dute proposaturiko bokal bakoitzeko. Autonomia Erkidegoko organo eskudunak izendatuko ditu autonomia erkidegoko funtzionarioen A, B edo C taldeko bokalak, hau da, aipaturiko epaimahai delegatuan Estatuaren Administrazio Zibileko funtzionarioak ordezkatuko dituztenak.

Epaimahairik ez dagoen egoitzetan azterketarik egiten bada, probak egiteko, Estatuko Justizia Idazkaritzak Estatuko Administrazio Zibileko funtzionarioak, autonomia erkidegoetako funtzionarioak (kasu bietan, Justizia Ministerioan edo autonomia erkidegoko erakunde eskudunetan dihardutenak) edo Justizia Administrazioko funtzionarioak izenda ditzake. Funtzionario horiek epaimahai kalifikatzailearen edo epaimahai delegatuaren zuzendaritzapean probetan lagunduko dute —horien ordezkari izango direnez—, eta hautaketa-proba bakoitzean egokitzen zaizkien ariketen antolamendu administratiboa egiteko eta ariketok exekutatzeko eskumena izango dute.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak, epaimahai delegatuekin batera eta epaimahaiak ez dauden tokietan azterketetarako egoitzetan unitate laguntzaileak daudela, hautaketa-prozesua burutuko du.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari dagokio: ariketa bakoitzean egin behar diren probak prestatzea, ariketok egiteko egutegia eta balorazio-irizpideak zehaztea, eta epaimahai delegatu edo izendaturiko unitate laguntzaileetan sor daitezkeen kontsultak eta desadostasunak ebaztea.

Ariketak zuzentzeko irizpideetan epaimahai kalifikatzaile nagusien eta epaimahai delegatuen artean desadostasunik izanez gero, epaimahai delegatuei entzun ondoren, epaimahai kalifikatzaile nagusien irizpideak balioko du. Epaimahai delegatuek Epaimahai Kalifikatzaile Nagusitik datorkien eskuordetza erabiliz jardungo dute beren lurraldean, haren menpe eta zuzendaritzapean, betiere hautaketa-prozesuan zehar hautagaien artean aukera berdintasuna bermatzeko.

5.2.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak, titularrak eta ordezkoak ondoko osaketa hau izango dute: lehendakari bat, karrera judizial edo fiskaleko funtzionarioen artean izendatutakoa, eta sei bokal. Bokalok: Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoko bi funtzionario, Estatuko Administrazio Zibileko A, B edo C taldeko bi funtzionario (Justizia Ministerioan destinatutakoak beharko dute) eta bi idazkari judizial. Bokaletako bat idazkari izango da.

Nahiz Epaimahai Kalifikatzaileko kideak, nahiz epaimahai delegatuak, zein aholkulariak eta kolaboratzaileak, halabeharrez, izendatuak izan diren epaimahaiek edo unitateek egoitza duten herrian izango dute helbidea, dagozkien epaimahaien eta laguntza-unitateen antolakuntza, eraginkortasuna eta ekonomia arrazoiak direla medio. Epaimahai delegatuek osaketa berdina izango dute, Estatuaren Administrazio Zibileko funtzionarioen ordez autonomia erkidegoetako funtzionarioak jarriaz. Horiek izendatzeko, autonomia erkidegoetako organo eskudunek Estatuko Justizia Idazkaritzari izendatu beharreko bokal bakoitzeko hirukote baten izenak jakinaraziko dizkio, salbu eta autonomia erkidegoko A, B eta C taldekoaren kasuan, bada, hauek autonomia erkidegoak zuzenean izendatuko ditu-eta. Bokaletariko batek idazkari gisa jardungo du.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiko eta epaimahai delegatuetako ordezko kideek beren titularra ez dagoenean jardungo dute.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren, epaimahai delegatuen, eta unitate laguntzaileen izendapenak Estatuko Justizia Idazkaritzaren ebazpen baten bidez jakinaraziko dira eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratuko. Epaimahai horiek maiatzaren 24ko 462/2002 Errege Dekretuan aurreikusitako hirugarren kategoria izango dute.

5.3.– Lehendakariek deialdia egin ondoren, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusia eta epaimahai delegatuak eratuko dira. Horretarako, honakook egon beharko dute: presidenteak eta idazkariak, eta, gutxienez, kideen erdiak –titularrak zein ordezkoak-. Horietariko batek, nahitaez, Justizia Administrazioko agentea izan beharko du. Eratze-saioa gehienez ere hogeita hamar eguneko epean egingo da, izendapena egin den egunetik aurrera.

Hautagaien kopurua jakinda, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak Estatuko Justizia Idazkaritzari hautaketa prozesua burutzeko beharrezkoa den egutegia proposatuko dio, betiere, lehenengo ariketaren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik aurrera, gehienez ere, hiru hilabeteko epe barruan egin beharko dela kontuan izanik.

Jakinarazpenetarako eta bestelako gertakarietarako, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak Justizia Ministerioan izango du egoitza: Estatuko Justizia Idazkaritza, San Bernardo kalea 21, 28015 Madril; telefonoa: 91 390 21 67. Epaimahai delegatuek, berriz, agindu honen 1.8 oinarrian zehazten diren helbideetan.

Epaimahaiek gutxienez pertsona bat izango dute egoitzetan–epaimahaikidea ala ez-, hautaproben inguruan sortzen diren gaiak atenditzeko.

5.4.– Estatuko Justizia Idazkaritzak Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari, eta horren bidez epaimahai delegatu eta laguntzaileei, hautaketa prozesua burutzeko beharrezkoak diren baliabide materialak eta giza baliabideak kontratatzeko diru kopurua emango die lurralde guztietan.

5.5.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren bitartez epaimahai delegatu eta laguntzaileek azterketak zaintzeko eta materiala kontrolatzeko eta antolatzeko beharrezkoa izango den zaintzaile-kopurua proposatu ahal izango diote Estatuko Justizia Idazkaritzari. Unitate zaintzaile horiek ezin izango dute epaimahaikideen eta laguntzaileen berariazko eginbeharrik bere gain hartu. Esandako proposamenak Estatuko Justizia Idazkaritzaren onespena jaso beharko du eta zaintzaile horiek Justizia Administrazioko, Justizia Ministerioan destinoa duten Estatuko Administrazio Zibileko edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko funtzionarioak izan beharko dute.

5.6.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta epaimahai delegatuek erabakirik hartu ahal izateko beren kide guztien erdia gehi bat bildu beharko dira eta kide horietako batek, derrigorrez, Justizia Administrazioko agentea izan beharko du. Idazkariek egiten diren batzar guztietako bilkura-akta egingo dute. Akta hori hurrengo batzarrean irakurri eta egin beharreko zuzenketak jaso ondoren, idazkariak izenpetu eta lehendakariak ontzat emandakoan onetsiko da. Bilkura-aktetan batzarraren eguna, ordua eta helburua jasoko dira eta horrekin batera, bildutako kideek egiten dituzten boto partikularrak. Ariketei buruzko batzarretako aktetan, proben edo gaien enuntziatua edo edukia idatziko dira eta baita gorabeherak ere.

Hautaprobako dokumentazio osoa artxibatu eta zaindu egingo da epaimahaiaren edo laguntza-unitateen egoitzan; bertan idazkariek edo gerenteek zainduko dute dokumentazioa. Dokumentazioa ezin izango da erabili egoitza horietatik kanpo, ezta hautaprobaren prozesuaren helburuez bestetarako ere. Behin hautaprobak amaituta, idazkariak edo gerenteak espedientea osatzen duen dokumentazio guztia Justizia Administrazioarekiko Harremanen Zuzendaritza Nagusiari bidaliko diote, artxiba eta zain dezaten.

5.7.– Epaimahaiak osatzerakoan eta horien jardunean Herri Administrazio Sartzeko Erregelamendu Orokorrean agindutakora joko da, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean agindutakora ere.

5.8.– Era berean, hautagaiek ere aurreko idatz-zatian esandako arrazoiengatik epaimahaikide eta laguntzaileak ezetsi ahal izango dituzte.

5.9.– Uko egitea edo parte hartu ezina aurkezteko epea izendapena argitaratzen den egunetik hasi eta hamar egun naturalekoa izango da. Izendapena Estatuko Aldizkari Ofizialean eta autonomia erkidegoetako aldizkarietan egun berean argitaratzen ez bada, epearen hasiera eguna Estatuko Aldizkari Ofizialekoa izango da.

5.10.– Estatuko Justizia Idazkaritzak, hautaketa prozesua hasi aurretik, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta plazak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkarietan argitaratuko du aurrez aipatutako arrazoiak direla-eta epaimahaikide eta laguntzaile izaera galtzeagatik horien ordez jardungo duten kide berrien izendapenaren ebazpena.

5.11.– Epaimahaikide eta unitate laguntzaileek beharrezko neurriak hartuko dituzte, azterketak edo ariketak egiterakoan minusbaliotasunak dituzten hautagaiek besteen antzeko egoera izan dezaten.

Eskatutako egokitzapenak egin ahal izateko, hautagaien artean onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrendak argitaratu bezain azkar, minusbaliotasunak dituzten hautagaiek probak egokitzeko beharrezko neurriak jakinaraziko dizkiote epaimahaiari. Neurri horiek aipatu behar ziren eskarietan, 3.2.2. oinarrian ezarri bezala.

Horretarako, Epaimahaiak txostena, edo dagokionean lankidetza, eskatu ahal izango die ondorengoei: Lan eta Osasun Administrazioko organo teknikoei, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioan eskumenak dituzten organoei edo autonomia erkidegoetan eskumenak dituztenei.

5.12.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta epaimahai delegatuek ezingo dute, inola ere, lurralde bakoitzean deitu diren plaza kopurua baino hautagai gehiago gainditu edo hautaprobak gainditu dituztela adierazi. Ezarritakoaren aurka doan gaindituen edozein proposamen erabat deuseza izango da.

5.13.– Koordinazioa beharrezkoa denez, epaimahai delegatuek epaimahai kalifikatzaile nagusien menpe jardungo dute, eta horrek ebatziko ditu deialdiaren arauen inguruan sor daitezkeen galderak eta ezadostasunak. Halaber, epaimahai delegatuek derrigorrez bete beharko dituzten jardute-arauak emango ditu.

Hautagai guztien berdintasuna bermatzeko, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari dagokio ariketen edukia lantzea batetik, eta bestetik, zuzentzerakoan erabili beharreko irizpideak erabakitzea, baita zuzenketa informatizatua denean ere, 5.1 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta epaimahai delegatuek laguntzaile eta zaintzaileei azterketak egiteko ematen den denbora errespetatzea eskatuko diete, guztientzako ezarritako denbora baino gehiago ematea debekatua baitago.

5.14.– Epaimahai kalifikatzaile nagusiek eta epaimahai delegatuek botoen gehiengoz hartuko dituzte erabakiak, eta berdinketa gertatuz gero, lehendakariaren botoak ebatziko du.

5.15.– Oposizio-egileek azterketan lortutako puntuazioari buruzko informazioa eskatuz gero, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta epaimahai delegatuek informazio hori bideratzeko beharrezko diren neurriak hartuko dituzte.

Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak zuzenean eta epaimahai delegatuen bitartez testaren erantzun zuzenen plantila argitaratuko du, bai eta oposizioko ariketetatik kanporatua ez izateko behar den gutxieneko puntuazioa zehazten duen erabakia ere.

Epaimahaietako eta tokian tokiko unitate laguntzaileetako kideek zuhurtasunez jokatuko dute eta isilpean mantenduko bileretan landutako guztia; hau da, epaimahaietako eta tokian tokiko unitate laguntzaileetako kideak diren aldetik jasotzen duten informazioa ezin izango dute erabili izendatuak izan diren prozesutik kanpo.

5.16.– Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak eta epaimahai delegatuek behar diren neurriak hartuko dituzte oposizioko azterketak norenak diren jakin gabe zuzentzea bermatzeko. Hori dela eta, azterketetan izenak, arrastoak, seinaleak edo zeinuak dituzten hautagaiak baztertu egingo dira.

6.– Hautaketa prozesua.

6.1.– Prozesu hau ofizialena baino lehenago hasiko da, epaimahaien eta hautagaien kidegoaren antolakuntza administratiboaren arrazoiak direla kausa. Lehen ariketa ofizialen txanda irekikoa baino astebete lehenago egingo da.

6.2.– Hautagaien jardunaldia letradun lehenengotik hasiko da alfabetoaren hurrenkera jarraituz, Administrazio Publikorako Estatuko Justizia Idazkaritzaren 2003ko martxoaren 10eko Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz (14ko EAO). letrarekin hasten den abizenik duen inor ez bada, lehen abizena letrarekin hasten diren abizenak dituzten hautagaiekin hasiko da hurrenkera, eta horrela, hurrenez hurren.

6.3.– Hautaketa-prozesua onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren hasiko da. Iraupena gehienez zazpi hilabetekoa izango da, Estatuko Justizia Idazkaritzak kasuan kasuko epaimahaiaren iritzia entzun ondoren, aurkakoa justifikatzeko arrazoi objektiboren bat ematen ez badu, behintzat.

6.4.– Galarazita dago azterketetara telefono mugikor eta telefonia mugikorreko beste edozein tresna eramatea. Epaimahaiak, laguntzaileek edo zaintzaileek hautagaiei edozein unetan deitu ahal izango diete tresna horien erabilera eta nortasuna kreditatzea eskatzeko.

6.5.– Azterketak egiten ari direla epaimahaiak jakingo balu hautagairen batek deialdian eskatutako baldintzak ez dituela betetzen, hautagai horrekin hitz egin ondoren, azterketatik baztertzeko proposatuko luke. Espedientean hautagaiak onartua izateko eskaeran egindako akatsak edo adierazitako gezurrak bildu, eta Estatuko Justizia Idazkaritzari bidaliko lioke, behar diren ondorioetarako.

Halaber, Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan egiten diren jardueretan aritzeko ezgaituen txandako hautagai batek duen gaitasunaren inguruan epaimahaiak zalantzarik badu, epaimahaiak irizpena eskatuko die Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko organo eskudunei edo dagokion autonomia erkidegokoei, interesatuari entzun ondoren. Gero, espedientea ebatzi ondoren, Estatuko Justizia Idazkaritzara bidaliko du, dagozkion ondorioetarako.

6.6.– Oposizioaren ariketak egun eta ordu berean izango dira azterketetarako egoitza guztietan; lehen ariketa egingo den eguna Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarriko da.

6.7.– Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egingo da eta ariketa egitera joaten ez diren hautagaiek eskubide hori galdu egingo dute, baldin eta hurrengo hogeita lau orduko epean ez joatearen arrazoia behar bezala frogatzen ez badute, eta betiere, arrazoia azterketa ekitaldi aurretik jazo bada. Aintzakotzat hartzea, bestalde, Epaimahai Kalifikatzailearen esku geratuko da. Epaimahaiak arrazoiak onartuz gero, beste deialdi bat egingo du, berak jarriko duen egunerako. Alegatutako arrazoia gaixotasuna bada, Epaimahaiak mediku kolegiatu baten ziurtagiri medikoa eska dezake eta, beharrezkoa iruditzen baldin bazaio, informazio gehiago ere bildu dezake. Hautagai hauei Epaimahaiak egingo dien deialdia 6.8. oinarrian aurreikusitako eran egingo da.

6.8.– Oposizioa hasi ondoren, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiaren eta epaimahai delegatuen iragarkiak eta deialdiak 1.8. oinarrian aipatutako zentroetan jarriko dira, eta zabalkunde gehiago izan dezan komeni bada, bestela ere jakinaraziko da, ariketa hasi baino hamabi ordu lehenago ariketa bera bada edo hogeita lau ordu aurretik beste ariketa bat baldin bada.

7.– Oposizioaren ariketak.

7.1.– Hautagaiak aukeratzeko prozesua oposizioa izango da eta agindu honen eranskin bezala argitaratuko den egitarauaren arabera garatuko diren ondorengo ariketek osatuko dute.

7.1.1.– Lehenengo ariketa. Proba bi izango dira:

Lehenengo proba.– Teorikoa, idatzizkoa eta baztertzailea: programako gaiei buruzko test erako galde-sorta bati erantzun beharko zaio (I. eranskina).

Bigarren proba.– Idatzizkoa: gaitasunari buruzko test psikotekniko bati erantzun beharko zaio; faktore hauek izango ditu: inteligentzia orokorra; agindu errazak ulertzea; antolaketa eta metodoa; atentzioa eta pertzepzio-gaitasuna.

7.1.2.– Bigarren ariketa. Praktikoa, idatzizkoa eta baztertzailea: agente bati dagokion eginbide judizialari buruzko kasu praktiko bi egin beharko dira, Epaimahaiak proposatuta. 50 galderako galde-sorta bat egin beharko dute: galdera bakoitzak lau erantzun izango ditu, eta bakarra izango da zuzena.

7.1.3.– Hirugarren ariketa.– Aukerakoa da: oposizioan plaza lortuta, berezko hizkuntza ofiziala duen autonomia erkidegoko lurraldean (1.1. oinarria) parte hartzen dutenek egin beharko dute, baldin eta parte hartzeko eskabidean horrela adierazi bazuten. Parte hartzeko eskabidearekin batera emandako kasuan kasuko autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialaren egiaztagiria aurkeztean edo ezagutza-maila neurtuko duen proba bat egitean datza. Nolanahi ere, balorazioa deialdi honen 8.4 oinarrian ezarritako irizpideekin bat etorriz egingo da.

7.2.– Ariketa batetik hurrengora arteko tartea, gutxienez, hirurogeita hamabi ordukoa izango da, eta gehienez ere, berrogeita bost egun naturalekoa.

8.– Ariketen garapenari eta kalifikazioari buruzko arauak.

8.1.– Lehenengo ariketa. – Lehenengo proba: programa teorikoaren gaiei buruzko testak ehun galdera izango ditu eta galdera bakoitzak lau erantzun, eta bakarra izango da zuzena. Proba hori egiteko 60 minutu emango dira.

0tik 100 puntura emango dira.

Lehenengo proban zuzen erantzundako galdera bakoitzeko puntu 1,00 emango da; oker erantzundako galdera bakoitzeko 0,33 puntu kenduko da eta erantzun gabeko galderak ez dira puntuatuko.

Proba hau baztertzailea denez, hautagaiek beharrezkoa izango dute proba bakoitzean Epaimahaiak jarritako gutxieneko puntuazioa lortzea; bestela, baztertu egingo dira.

Lurralde bakoitzean Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak ariketa honetarako izan beharreko gutxieneko puntuazioa zein izango den ebatziko du, kontuan hartuta aurkeztu diren hautagaien kopurua, horien jakite–maila eta deitutako lanpostuen kopurua kontutan hartuta. Erabaki hori argitara emango du.

Hautagai bakoitzak lortutako puntuazioa zuzen erantzundako erantzun kopuruaren araberakoa izango da, oker erantzundakoak kendu ondoren, behar izanez gero.

Bigarren proba: gaitasunari buruzko test psikoteknikoak 50 galdera izango ditu, hainbat erantzunekin, eta bakarra izango da zuzena. Proba hori egiteko 30 minutu emango dira.

0tik 25 puntura emango dira, eta zuzen erantzundako bakoitzeko 0,50 puntu emango da.

8.1.1.– Lehenengo proba gaindituta, bigarren proban lortutakoa gehituko zaio hari. Bi proben batuketak emango du lehenengo ariketan lortutako nota.

8.1.2.– Ariketa honetako proba biak egiteko Epaimahaiaren iritziz beharrezkoa den tartea utziko da; dena den, hautagai guztiek egun berean egin beharko dituzte proba biak.

8.2.– Bigarren ariketa.– 0tik 100 puntura emango da, eta bi kasu praktikoetan puntuazioa lortzen ez duten oposizio-egileak kanporatu egingo dira. Lurralde bakoitzean ariketa hau gainditzeko gutxieneko puntuazioa 60 puntukoa izango da eta hori lortzen ez duten hautagaiak kanporatu egingo dira.

Azterketa egin eta gero, epaimahai nagusiak galde-sortako galdera bat edo batzuk baliogabetu egiten baditu, bai guztirako puntuazioa bai ariketa hori gainditzeko eskatutako gutxieneko puntuazioa, bi puntuz jaitsiko dira baliogabetutako galdera bakoitzeko.

Zuzen erantzundako galdera bakoitzeko 2,00 puntu emango dira. Oker erantzundakoengatik 1,25 puntu kenduko dira eta erantzun gabekoengatik 0,75 puntu kenduko da. Emaitza zenbaki negatiboa bada 0 puntu emango da.

Ariketa egiteko, hogeita hamar minutu emango dira, gehienez ere.

8.3.– Hirugarren ariketa. Aukerakoa izango da: 1.1. oinarriaren arabera, berezko hizkuntza duten erkidegoetarako lehiatzen diren hautagaiek egin beharko dute. Gehienez ere, 6 puntu emango dira, hautagaiak erakutsitako jakintza–mailaren eta agindu honen 8.4. oinarrian jarritako balorazio–irizpideen arabera.

Jakintza-maila egiaztatzeko, horretarako propio jarritako proba bat egin ahalko da edo, bestela, aipatu hizkuntza badakiela egiaztatu beharko du oposizio-egileak; horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera, parte hartzen duen autonomia erkidegoak egindako egiaztagiria, homologazioarena eta aurkeztutako tituluari dagokion mailarena (8.4. oinarrian ezarri bezala), aurkeztu beharko ditu.

Autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialari buruzko aukerako probaren puntuazioa autonomia erkidego horretan baino ez da aplikatuko. Puntuazio hori oposizioan lortutakoaz batera jarriko da, hautagaia lehiatzen den lurraldearen barruan onartutakoen zerrendan zenbakia jartzeko. Hori dela-eta, puntu hori eta derrigorrezko ariketa bietan jasotakoa bereizita jarri beharko dira, azpieskalafoian sartzeko 10.7. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

8.4.– Autonomia erkidegoko hizkuntza baloratzeko irizpideak. Autonomia erkidegoko hizkuntza baloratzeko, irizpide hauek erabiliko dira:

8.4.1.– Kataluniako Autonomia Erkidegoa: Kataluniako Hizkuntzaren Normalizaziorako Batzordearen 1991ko ekainaren 19ko erabakiaz bat etorriz.

1.– B mailaren egiaztagiria: puntu bi.

2.– C mailaren egiaztagiria: lau puntu.

3.– D mailaren egiaztagiria: sei puntu.

Hizkuntza jakitearen kreditazioa Katalanaren Batzorde Iraunkorrak emandako egiaztagiria edo katalanaren hizkuntza-eremuko baliokidea aurkeztuz egingo da.

9.– Onartutakoen zerrenda.

9.1.– Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiek lurralde bakoitzean ariketa gainditu duten oposizio-egileen zerrendak argitaratuko dituzte Justizia Ministerioko iragarki-oholetan (Estatuko Justizia Idazkaritza, San Bernardo, 21; tel.: 91 390 21 67); plazak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako organo eskudunetakoan; Herri Administrazioen Ministerioko Administrazio-Informaziorako Zentroan (tel.: 91 586 14 00); Justizia Ministerioko web-orrian (www.mju.es Ofertas de Empleo Público); Justiziako lurralde gerentzietakoan eta auzitegi nagusi eta probintzia auzitegietako iragarkien oholean. Zerrenda horietan azaltzen ez diren oposiziogileak izango dira eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko. Lehenengo ariketa gainditu dutenen zerrendaren aurka hautagaiek alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiote Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiari, 15 egun naturaleko epean.

Epaimahaiek, lurralde bakoitzean lehenengo ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratzen dutenean, bigarren ariketa egiteko deia egingo diete hautagaiei.

Epaimahaiek lurralde bakoitzean bigarren ariketa gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratuko dute. Hautagaiek, bestalde, alegazioak aurkeztu ahalko dituzte hamabost egun naturaleko epean.

Lurraldeka, bigarren ariketa gainditu duten hautagaien zerrendan daudenei lehenengo ariketan lortutako nota gehituko die dagozkien epaimahaiek.

Lurraldeka ateratzen den zerrendatik, zeina guztirako puntuazio handienetik txikienera ordenatuko baita, lurralde bakoitzean oposizioa gainditu duten hautagaien zerrenda osatuko da, hain zuzen ere, honela: lekuan lekuko lurraldean deitutako lanpostu-kopurua eta guztirako puntuaziorik handiena duten hautagaien kopurua bera izan arte. Guztirako puntuaziorik handiena duten hautagaien kopuruak ezingo du gainditu, inola ere, lurralde bakoitzean deitutako lanpostuen kopurua, eta horren aurka doan edozer erabat deuseza izango da. Berdinketarik gertatuz gero, honela ezarriko da ordena: lehenengo eta behin, bigarren ariketan lortutako puntuazioaren arabera, eta, bigarrenik, lehen ariketako lehenengo proban lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa apurtzerik lortzen ez bada, lehen ariketako guztirako puntuazioaren arabera ebatziko da.

Zerrenda horretan dauden hautagaiak hizkuntza propioa duen autonomia erkidegoren batean lehiatzen badira eta eskabideetan hala eskatu badute, dei egingo zaie hirugarren ariketa, aukerakoa, egiteko.

9.2.– Oposizioko ariketa guztiak amaitu ostean, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan behin-behingoz argitaratuko du lurralde bakoitzean oposizioa gainditu duten hautagaien zerrenda, 9.1. oinarriko laugarren eta bosgarren paragrafoetan aurreikusitakoaren arabera. Zerrenda horretan hauek jasoko dira: lortutako zenbakia, NAN, ariketa bakoitzean lortutako puntuazioa eta guztirako puntuazioa. Puntuazio osoarekin batera, baina horretatik bereiztuta eta guztirako puntuazioari gehitu gabe, hala badagokio, honakoa ageriko da: hautagaiak parte hartzen duen lurraldeko hizkuntza ofizialean lortutako puntuazioa.

Onartutakoen behin-behineko zerrendaren aurka, interesatuek alegazioak aurkeztu ahalko dituzte dagokion epaimahaian, hamabost egun naturaleko epean, zerrenda Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

9.3.– Alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, Epaimahai Kalifikatzaile Nagusiak lurralde bakoitzeko onartutakoen behin betiko proposamena igorriko dio Estatuko Justizia Idazkaritzari, onar dezan eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan argitaratzeko. Proposamen hori, bestalde, derrigorrezko bi ariketetan lortutako puntuazioaren batuketaren arabera ordenaturik egongo da eta, hala badagokio, aukerako azterketan lortutako puntuazioa ere jasoko du. Zerrendan daudenen kopurua ezingo da izan eremu bakoitzerako deitutako lanpostu kopurua baino handiagoa.

Ezarritakoaren kontrakoa den proposamen oro erabat deuseza izango da.

10.– Agiriak aurkeztea, destino-eskabideak eta karrerako funtzionarioak izendatzea.

10.1.– Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik hasi eta hogei egun naturaleko epearen barruan, zerrendotan agertzen diren hautagaiek Justizia Ministerioko Erregistro Nagusian, Estatuko Justizia Idazkaritzan (La Manzana, 2) edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideak erabiliz, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatu bi.

b) Deialdian eskatutako tituluaren kopia konpultsatua edo ikasgai guztiak gaindituta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, titulua lortzeko gaitasuna ematen diona, bai eta titulua lortzeko eskubideak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiria ere.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetuta daudela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

c) Justizia Administrazioko agenteen egitekoetan jardutea eragozten dion gaixotasunik nahiz akats fisikorik ez duela egiaztatzen duen agiri medikoa. Agiri hori Gizarte Segurantzan interesatuari dagokion Medikuntza Orokorreko medikuak egin beharko dio edo, bestela, Gizarte Segurantzako erregimen batean ere sartu gabe baldin badago, Osasun eta Kontsumo Ministerioko zerbitzu probintzialek eta autonomia erkidegoetako dagokien erakundeek.

100eko 33ko edo goragoko minusbaliotasunaren legezko egoera duten hautagaiek egiaztagiria aurkeztu beharko dute, Gizarte Gaietarako Ministerioko nahiz kasuan kasuko autonomia erkidegoko organo eskudunek egindakoa. Aipatu egoera eta Justizia Administrazioko agenteen kidegoko egiteko propioak betetzeko gai dela egiaztatu beharko ditu agiri horrek.

d) Zinpeko deklarazioa, honako hauek jasoz: bateraezintasun kausaren batean sarturik ez dagoela; egiteko publikoetan jarduteko gaitasun gabetua ez dagoela; ez dela kanporatua izan diziplina-prozedura baten bidez Estatuko, autonomia erkidegoetako eta toki administrazioetako kidegoren batetik; eta ez zaizkiola egiteko publikoak kendu diziplina-prozeduraz nahiz bide judizialetik, birgaitua izan denean izan ezik (II. eranskina).

Penaletako egiaztagiria ofizioz emango du Estatuko Justizia Idazkaritzak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 35.f) artikuluan agindutakoaren arabera.

10.2.– Aurreko idatz-zatian aipatutako agiriak aurkeztea ezinezkoa denean —behar bezala justifikatu beharko da—, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, legez onargarri den edozein bide erabili ahalko da.

10.3.– Funtzionario publiko diren hautagaiek ez dituzte aurkeztu beharrik izango beren aurreko izendapenerako erakutsi zituzten baldintzak eta betebeharrak. Egoera hori eta beren zerbitzu-orrian dauden gorabehera guztiak egiaztatzen dituen agiria, menpe daudeneko ministerioak nahiz erakundeak egina, aurkeztu beharko dute.

10.4.– Hautagaiek, jarritako epearen barruan, halabeharrezko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez badituzte, edota, agiriok aztertuta, 2. oinarrian jarritako baldintzak betetzen ez dituztela ikusten bada, ez dira karrerako funtzionario izendatuko eta, ondorioz, beren egintzak baliorik gabe utziko dira. Gainera, hasierako eskabidean datu faltsuak jartzeagatik eduki dezaketen erantzukizuna izango dute.

10.5.– Estatuko Justizia Idazkaritzak Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lanpostuak deitzen dituzten autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan lurralde bakoitzean eskaintzen diren lanpostuen zerrenda zehatza argitaratuko du, oposizioa gainditu duten hautagaiek bete ditzaten.

Kasu bakoitzean eskumena duen administrazioak eskaini beharko ditu oposizioa gainditzen duten hautagaiek bete beharreko lanpostuak.

10.6.– Hautagaia zein lurraldetan lehiatu den, nahitaez lurralde horretan esleituko zaio destinoa, lurralde horretan lortutako puntuazioaren hurrenkeraz eta oposizio-egileen lehentasunaz bat etorriz.

10.7.– Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoak izaera nazionala duenez gero, karrerako funtzionarioak izendatzeko eta dagokion eskalafoian edo azpieskalafoian sartzeko, zerrenda bi osatuko dira. Zerrenda biotan, azpieskalafoian sartzeko, oposizio-egileek lurralde bakoitzean lortutako puntuazioak hartuko dira kontutan, bai eta lehiatzen deneko autonomia erkidegoko hizkuntza ofizialari buruzko proban lortutakoa ere. Berdinketarik gertatuz gero, agindu honen 9.1 oinarrian ezarritakoaren arabera desegingo da berdinketa.

11.– Azken araua.

Deialdi honen aurka eta deialditik sortzen diren administrazio-egintzen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Estatuko Justizia Idazkaritzari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko auzietako epaitegi zentraletan, hil biko epean. Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta biharamunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

Halaber, Estatuko Justizia Idazkaritzak, behar izanez gero, hautaprobak baloratzen dituzten epaimahaien erabakiak aztertu ahalko ditu, aipatu legean esaten den moduan.

Madril, 2003ko maiatzaren 27a.

Estatuko Justizia idazkaria,

(1996ko urriaren 29ko Aginduz)

Estatuko Justizia

idazkaria,

JOSE LUIS MICHAVILA NÚÑEZ.

I. ERANSKINA

Justizia Administrazioko Agenteen Kidegoan Sartzeko Oposiziorako Gaien Zerrenda

LEHENENGO ARIKETA: LEHENENGO PROBA

1. gaia.– 1978ko Konstituzio Espainiarra: egitura eta edukia. Koroaren eskurantzak. Gorte Nagusiak: osaera, eskurantzak eta jarduera. Legeen prestaketa.

2. gaia.– Gobernua eta Administrazioa. Gobernuko presidentea. Ministroen Kontseilua. Espainiako Administrazioaren antolaketa: ministroak, Estatu idazkariak, idazkariordeak eta zuzendari nagusiak. Estatuko Administrazio periferikoa. Gobernuak autonomia erkidegoan dituen delegatuak eta delegatuordeak.

3. gaia.– Estatuaren lurralde-antolaketa Konstituzioan. Toki-Administrazioa. Probintzia eta udalerria. Autonomia erkidegoak: eraketa eta eskumenak. Autonomia-estatutuak.

4. gaia.– Konstituzio Auzitegia: osaera eta eginkizunak. Aginte Judiziala. Aginte Judizialaren Kontseilu Nagusia: osaera eta eginkizunak. Jurisdikzioa: epaileak eta magistratuak. Independentzia judiziala. Ministerio Fiskala: osaera eta eginkizunak.

5. gaia.– Auzitegi Gorenaren, Entzutegi Nazionalaren, auzitegi nagusien eta probintzia auzitegien antolaketa eta eskumenen azterketa.

6. gaia.– Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko epaitegiak. Zigor Arloko Epaitegiak. Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak. Lan Arloko Epaitegiak. Espetxeratuen Zaintzako epaitegiak. Adingabekoen epaitegiak. Bake-epaitegiak. Antolaketa eta eskumenak.

7. gaia.– Justizia Administrazioko idazkaria. Antolaketa eta eginkizunak.

8. gaia.– Justizia Administrazioko Auzitegi-Medikuen, Ofizialen eta Laguntzaileen Kidegoak. Kidego horien eginkizunak.

9. gaia.– Justizia Administrazioko agenteak. Eskubideak eta eginbeharrak, eta bateraezintasunak. Kidegoko sarbidea. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea. Plantillak. Lanpostu hutsak betetzea. Lekualdatzeak.

10. gaia.– Bizilekua, oporrak, baimenak eta lizentziak. Ordezkapenak. Justizia Administrazioko agenteen administrazio-egoerak. Jarduneko zerbitzua, zerbitzu bereziak, eszedentzia. Justizia Administrazioko agente-izaeraren galera. Etenaldia. Erretiroa.

11. gaia. Diziplinazko erregimena. Faltak: motak. Zehapenak. Zehapenak zein agintarik ezar ditzakeen. Espedientearen izapideak egitea. Diziplinazko zuzenketen aurka aurkez daitezkeen errekurtsoak. Lanetik bereizitakoak jarduneko zerbitzura itzultzea.

12. gaia.– Sindikatua Konstituzio Espainiarrean. Sindikatuen hauteskundeak, Ordezkaritza-Organoen Legearen arabera. Greba-eskubidea.

13. gaia.– Deklarazio-prozedurak Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legean: judizio arrunta; hitzezko judizioa; prozedura bereziak. Agente judizialaren jarduera deklarazio-prozesuetan: aipamen berezia agente judizialak tutoretza sumarioetan duen jarduerari buruz.

14. gaia.– Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legeko prozedura exekutiboa: diruzko exekuzioa; diruzkoa ez den exekuzioa; kasu berezietako exekuzioak. Kautelazko neurriak. Agente judizialaren jarduera exekuzioan.

15. gaia.– Zigor-prozedurak Prozedura Kriminaleko Legean: prozedura arrunta; prozedura laburtua; falta-judizioen prozedura; zinpekoen prozedura. Judizio azkarrei buruzko aipamen berezia. Agente judizialaren esku hartzea zigor-prozeduretan.

16. gaia.– Administrazioarekiko auzietako prozedurak: prozedura: prozedura arrunta; prozedura laburtua; prozedura bereziak. Agente judizialaren esku hartzea administrazio-prozeduretan.

17. gaia.– Lan arloko prozedurak: prozedura arrunta; kaleratzeak eta zehapenak; gizarte segurantzaren prozesuak. Agente judizialaren esku hartzea lan arloko prozeduretan.

18. gaia.– Jarduera judizialak (I). Jarduera judizialen lekua. Jarduera judizialen denbora: ordu eta egun baliodunak; epeak eta terminoak; termino judizialak zigor-prozesuan.

19. gaia.– Jarduera judizialak (II). Epailearen prozesu-egintzak: ebazpen judizialak. Zigor-prozesuko espezialitateak. Idazkari judizialaren prozesu-egintzak: ordenazio-eginbideak.

20. gaia.– Jarduera judizialak (III). Komunikazio judizialeko egintzak (I). Beste auzitegi eta agintari batzuekiko komunikazio-egintzak: ofizioak eta manamenduak. Laguntza judiziala: exhortoak. Suplikatorioak, exhortoak eta manamenduak zigor-prozesuan. Nazioarteko lankidetza juridikoa: erregu-gutunak.

21. gaia.– Jarduera judizialak (IV). Komunikazio judizialeko egintzak (II). Alderdiekiko eta prozesuko beste parte hartzaile batzuekiko komunikazio-egintzak: jakinarazpenak, errekerimenduak, zitazioak eta epatzeak. Jakinarazpenak, zitazioak eta manamenduak zigor-prozesuan.

22. gaia.– Erregistro zibila. Erregistro zibilen egungo antolamendua Espainian. Horien ardura duten funtzionarioak. Erregistroko liburuak eta sekzioak. Liburu osagarriak.

23. gaia.– Gizonezkoen eta emakumezkoen aukera berdintasunaren inguruan dagoen Espainiako eta Europa Batasuneko araudia. Espainiako Konstituzioko 14. artikulua. Sexu-diskriminaziorik eza. Sexu-berdintasuna arlo juridiko zibilean. Sexu-diskriminaziogatiko zigor-ondorioak. Sexu-berdintasuna arlo juridiko laboralean.

II BIGARREN ARIKETA

1. gaia.– Zitazio-zedula bat emateko eginbidea.

2. gaia.– Komunikazio-eginbidea, prozesu zibilean zedula edo ebazpenaren kopia entregatuz. Gainerako prozesuen jakinarazpen-zedula bat emateko eginbidea.

3. gaia.– Adiskidetzea eta hitzezko judizio egintzen jakinarazpen- eta zitazio-eginbidea.

4. gaia.– Falta-judizioaren zitazioa egiaztatzeko eginbidea, eta zitazio-zedulak. Zitazioan ager daitezkeen kasuak.

5. gaia.– Hiriko nahiz landako finken desahuzio-judizioan emandako epaiaren exekuzioko lantzamendu-eginbidea. Maizterraren erreklamazioa lur landuen, lur-sailen eta bere jabetzako beste gauza batzuen lantzamenduan.

6. gaia.– Ordainketa-errekerimenduaren eginbidea eta prozesu kanbiarioan gerta daitezkeen suposamenduak.

7. gaia.– Monizio prozesuko ordainketa-errekerimenduaren eginbidea. Zordunak zor zuen kopurua ordaindu duela-eta, enbargua ez dela egin adierazten duen eginbidea.

8. gaia.– Ordainketa-errekerimenduaren eginbidea eta ondasunen enbarguarena. Eginbide hauetan ager daitezkeen berezitasunak.

9. gaia.– Ordainketa-errekerimenduaren eginbidea eta enbargu-eginbidea zigor-arloko prozeduran: modalitateak.

10. gaia.– Ondasunen erremozioa egiteko eta ondasunak gordailatzeko eginbidea.

II. ERANSKINA

Jauna /andrea:.................................................... Helbidea:

...............(e)n, 2003ko .............ren

Adierazlea,

Azterketa dokumentala