Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2003ko ekainaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
3788

AGINDUA, 2003ko apirilaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, gehienezko neurketa-ahalmena 3.000 kg-tik gorakoa duten pisatzeko tresna ez-automatikoak egiaztapenaz arduratzen diren erakundeak arautzen dituena.

Otsailaren 27ko 30/2001 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoak egiteko bitartekoak ezarri ziren. Kontrol hau, arauak halaxe xedatzen duen kasuetan, neurtze-tresna, aparatu, bitarteko eta sistema guztiei aplikatzen zaie, eta baita indarreko araudiak aipatutako neurketei ere.

Arau honen bidez, batik bat, betekizunak eta baldintzak ezartzen zaizkie 38/2001 Dekretu horretako 12. artikuluan xedatutakoari jarraiki baimena eskatzen duten egiaztapen-erakundeei, zertarako-eta gehienezko neurketa-ahalmena 3.000 kg-tik gorakoa duten pisatzeko tresna ez-automatikoei konponketa edo aldaketa baten ondorengo egiaztapenak eta aldizkako egiaztapenak egiteko.

Era berean, mota honetako tresnen titularrek hauen funtzionamenduari dagokionez dituzten betebeharrak eta jada baimena lortu duen erakundeek dituztenak xehetasun osoz arautzen dira, eta baita tresna horiek egiaztatzeko prozedura ere, bai administrazioari, bai eduki teknikoari buruzko alderdiei dagokienez.

Dekretu horretako 4. artikuluaren arabera, metrologiaren eremuan egiaztapenak egiteko ahalmena izango dute; erakunde publiko nahiz pribatuak izan daitezke, baina industriaren arloko organo eskudunak arauz ezarritako baldintzei jarraiki emandako baimena dutenak soilik.

Halaber, Egiaztapen Metrologikorako Erakundeak izenburupean datorkigun 11. artikuluak dioenaren arabera, eduki teknikoa, bitartekoen erabilgarritasuna eta zereginaren espezialitatea aztertu ondoren, industriaren arloko organo eskudunak egiaztapena egiaztapen metrologikorako erakundeen esku uztea egokiagoa ikus dezake eta, kasu honetan, hauei ahalmenak eman ahal izango dizkie konponketa edo aldaketa baten ondorengo egiaztapena, aldizkako egiaztapena, zainketa eta ikuskapena egiteaz ardura daitezen.

Arau honen aplikazio-eremuak aipatzen dituen tresnei dagokien arautegia 1999ko apirilaren 27ko aginduan agertzen da. Honen bidez, Estatuan pisatzeko tresna ez-automatikoen kontrol metrologikoa arautzen da, zehazki konponketa edo aldaketa baten ondorengo egiaztapen-faseari eta aldizkako egiaztapen-faseari dagokienez (EAO, 1999-05-08). Agindu horretako 2. artikuluari jarraiki,

Gainerako zereginak (ereduaren onespena eta EE egiaztapena) 1994ko abenduaren 22ko Aginduak arautzen ditu, pisatzeko tresna ez-automatikoak arautzen dituen Aginduak, alegia (EAO, 1995-01-03)

Hedapen horietan guztietan ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskal Autonomia Erkidegoak arlo honetan duen eskumena betearazlea denez, Agindu honen xedea 3.000 kg-tik gorako neurketa-ahalmena duten pisatzeko tresna ez-automatikoen inguruko jarduerak sistematizatzea da, batez ere egiaztapenaren erakundeei dagokienez.

Honi jarraiki, eta otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuko Azken Xedapenetako Lehenengoan ezarritakoarekin bat etorriz, honakoa

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua.

1.– Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta gehienezko neurketa-ahalmena 3.000 kg-tik gorakoa duten pisatzeko tresna ez-automatikoei konponketa edo aldaketa baten ondorengo egiaztapena eta aldizkako egiaztapena egiteaz arduratzen diren egiaztapen-erakunde baimenduek bete beharreko betekizun eta baldintzak ezartzen dira, bai eta kasu hauetan jarraitu behar diren administrazio-prozedura eta prozedura teknikoa finkatu ere.

2.– Agindu hau 1999ko otsailaren 27ko Aginduko 1. artikuluan, 2. puntuan, aipatzen diren tresnei aplikatuko zaie, honako irizpideak kontuan hartuta:

Erabilera publikoko tresnak barneratzea (udaleko baskula publikoak eta antzekoak), erabiltzaileei baskulan bertan agerian kontrakoa adierazi ezean.

Ez dira Agindu honetan ezarritakoaren pean egongo honakoetan erabiltzen diren tresnak:

– Neurketa geologikoetan.

– Kalitate-sistemaren barruan prozesu edo pisatzeen barne-kontrolean.

– Albaitaritza-medikuntzan.

– Masa zein den jakiteko baino, bezeroaren informaziorako diren produktu-pisatzeetan.

2. artikulua.– Pisatzeko tresnen titularrek dituzten betebeharrak.

Agindu honetako 1. artikuluan aipatzen diren pisatzeko tresnen titularrek, jabe zein edukitzaile soil izan, honako betebeharrak dituzte:

a)Tresnak derrigorrezko agiriak eta baskula fabrikatu, merkaturatu edo konpondu duenak emandako erregistro-liburua badituela ziurtatzea.

b)Pisatzeko tresna neurketa-baldintza ezin hobetan eta prezintoak egoera onean mantentzea.

c)Tresnak konpontzeaz arduratzen direnek nahitaezko lege-baimenak badituztela eta tresnaren liburu-erregistroan burutu duten jarduerari dagokion zatia bete dutela ziurtatzea.

d)Egiaztapen-erakunde baimenduei dagokionean tresnaren egiaztapena egin dezaten eskatzea, eta honekin batera identifikazio-buletina (I. eranskina) igortzea, 1999ko apirilaren 27ko Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

3. artikulua.– Metrologia legalaren pean ez dauden tresnak.

1.Titularrek Agindu honen aplikazio-eremuan ezarritako balizkoek beren pisatzeko tresnari eragiten ez diotela ikusiz gero, halaxe jakinaraziko diote dagokion Lurralde Historikoko Lurralde Bulegoari, idazki bidez. Bertan tresnaren erabilera zein den zehaztuko da argi eta garbi eta Identifikazio-buletina (I. eranskina) gehituko zaio behar bezala bete ondoren.

2.Lurralde Bulegoko edo, hala badagokio, egiaztapen-erakundeko zerbitzu teknikoek (II. eranskina) dioen etiketa jarriko dute tresnan, ageriko lekuan.

3.Tresna dagokion Lurralde Bulegoko Tresnen erregistroan inskribatuko da, zehazki metrologia legalaren pean ez dauden tresnen artean, III. eranskinean (Pisatzeko tresnen erregistroa) adierazitako datuekin.

4. artikulua.– Gehienezko neurketa-ahalmena mugatua duten tresnak.

1.Merkataritza-transakzioak egiteko zubi-baskulen motako tresnak dituzten titularrek aldizkako egiaztapenean edo konponketa edo aldaketa baten ondorengo egiaztapenean tresna gehienezko neurketa-eremuraino (Geh.) hel dadin nahi ez badute, egiten diren lanetarako beharrezkoa ikusten ez dutelako, egiaztapena eskatzerakoan dagokien Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde Bulegoari eta horretarako kontratatzen duten Erakunde Egiaztatzaile Baimenduari halaxe jakinaraziko diote idazki bidez.

2.tresnari dagokion gehienezko neurketa-ahalmenaren muga (IV. eranskina) adierazten duen etiketa zubi-baskularen ikustailean itsatsiko da, ahal bada. Ikustailean benetan neurtutako pisua agertuko da, baina bederatzi egiaztapen-maila gaindituz gero, tresnak ez du tiketik emango. Etiketa hori egiaztapena egin duen erakunde baimenduak jarriko du.

II. KAPITULUA
EGIAZTAPEN-ERAKUNDE BAIMENDUAK.

5. artikulua.– Egiaztapen-erakundeen baimen-eskaera.

1.Egiaztapen-erakundeek Metrologiaren arloan eskumenak dituen Zuzendaritzaren baimena beharko dute Agindu honetan adierazitako tresnei dagokien egiaztapena egiteko.

1.Baimen-eskabideak Zuzendaritza horretara igorriko dira eta Sail honetako dagokion Lurralde Bulegoaren bitartez aurkeztuko. Eskabide horrekin batera honako agiriak ekarriko dira:

–Autonomia Erkidego honetan jardun ahal izateko baimen-eskabidea; bertan, baimena zein tresnetarako eskatzen den eta horien gehienezko neurketa-ahalmena adierazi beharko dira.

–Enpresaren nortasun juridikoari, garatzen dituen jarduerei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dituen establezimenduei buruzko egiaztagiriak.

–Langileen zerrenda, nolako trebakuntza duten eta enpresan lanean daramaten denbora. Jarduera honetan arituko diren langileek horretarako beharrezko gaitasun teknikoaz jabetzeko ikastaroak egin dituztela egiaztatuko da.

–Modu iraunkorrean eskura dituen bitarteko teknikoen zerrenda; halaber, horien ezaugarriak, kalibrazio-plana eta trazabilitatea adieraziko dira eta azken kalibrazioari dagokion ziurtagiriaren kopia ekarriko da.

–Enpresaren kalitate-sistemari dagokion egiaztagiria, auditoretza-erakunde kreditatuak emana.

–Egin beharreko egiaztapenen inguruko neutraltasun- eta konfidentzialtasun-adierazpena; baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak zehaztutako indarreko lege-aginduak eta egiaztapen-prozedurak errespetatuko direnaren adierazpena ere.

–Enpresak Agindu honetan aipatzen diren tresnen fabrikazio, konpontze eta merkaturatzearekin zerikusirik ez duela frogatzen duen egiaztagiria.

–Erantzukizun zibileko asegurua, gutxienez 150.000 euro-koa. Kopuru hau aldizka eguneratuko da, Autonomia Erkidego honetako Kontsumorako Prezioen Indize Ofizialean oinarrituta.

–Aplikatu nahi diren tarifen zerrenda.

6. artikulua.– Eskabidearen tramitazioa.

1.Lurralde Bulegoetako Zerbitzu Teknikoek eskabideek Agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatuko dute eta, ondoren, Bulego horiek Zuzendaritzara igorriko dituzte, txosten teknikoarekin batera. Azken honetan baimena ematea egoki ikusten duten ala ez beren iritzia emango dute.

2.Prozedura Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriz instruituko da.

7. artikulua.– Erakundeak baimentzea.

1.Eskaria onartu edo ukatzearen zergatia behar bezala arrazoitu beharko da eta honen berri eman interesatuari. Bata zein bestearen ondorioak erabakia jakinarazten denetik aurrera sortuko dira.

2.Otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuko 12. artikuluko 3. eta 4. puntuetan ezarritakoaren arabera, egiaztapen-erakundea baimentzen duen Ebazpenean, gutxienez, honako elementuak bilduko dira:

–Egiaztatzen duen erakundearen izena eta helbidea.

–Esleitutako identifikazio-zenbakia.

–Jarduketa-eremua: baimendutako gehienezko eta gutxienezko neurketa-ahalmena.

–Baimenaren indarraldia.

–Esleitutako prezinto eta markak.

3.Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta erakundea egiaztapen-erakundeen dagokion Erregistroan inskribatuko da.

4.Otsailaren 27ko 38/2001 Dekretuko 8. artikuluaren ondoreetarako, urtero egiaztapen-erakunde baimenduei dagokien Erregistroaren kopia igorri beharko zaio Espainiako Metrologia Zentroari.

8. artikulua.– Egiaztapen-erakundeen jarduketa-araubidea.

1.Erakunde baimendu guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein lurraldetan jardun dezakete, baina nahikoa da batean bakarrik inskribatuta egotea. Erakundeak gutxienez establezimendu bat izan beharko du Euskal Autonomia Erkidegoan.

2.Egiaztapen-baimenak 5 urteko balioa izango du eta epea amaitu baino lehenago berritu beharko da. Berritzeek iraupen bera izango dute eta aurrekoa amaitu aurreko sei hilabeteetan eskatu beharko dira.

3.Erakundeak baimena eman zitzaionean aurkeztu zituen baldintzak mantentzera behartuta dago.

4.Tarifak eguneratu behar izanez gero, erakunde baimenduak arlo honetako Zuzendaritza eskudunari jakinaraziko dio eta hori justifikatzen duen txosten ekonomikoa aurkeztuko. Aldaketa hori egin ahal izateko, aurretik asmo horren berri eman beharko da.

5.Egiaztapen-erakunde baimenduek aplikatzen zaizkien arautegi teknikoetan xedatutakoa eta Metrologiaren arloko organo eskudunek ezartzen dituzten zuzentarau eta jarraibide teknikoak bete beharko dituzte.

9. artikulua.– Erakunde baimenduen kontrola.

1.Erakunde baimenduen jarduketa guztiak Sail honen mendeko Zerbitzu Teknikoen esku-hartze eta kontrolaren pean egongo dira.

2.Erakunde baimendu orok Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako jarduketa guztien erregistroa egingo du. Agiriak gai honetan eskumenak dituzten Saileko zerbitzuen eskura egongo dira.

3.Ondorio hauetarako, hiruhilero egiaztapen-erakundeek dagokien lurraldean egiaztatu dituzten tresnen zerrenda osoa igorriko diote Lurralde Bulego bakoitzari, V. eranskinean adierazitako datuak zehaztuz.

10. artikulua.– Baimen-ondorioen aldaketa eta galera.

1.Egiaztapen-erakunde baimenduak behartuta daude baimena ematerakoan zeuden betekizun eta baldintzetan gerta daitekeen edozein aldaketa antzematen den unean bertan jakinaraztera. Horien berri eman bezain pronto eta dagokion espedientearen instrukzioa egin ondoren, baimena aldatu ahal izango da edo, hala badagokio, ondoriorik gabe utzi.

2.Baimena ematerakoan adierazitako datuak aizundu direla edo baimena mantentzeko baldintzak bete ez direla ikusiz gero, dagokion txostenaren instrukzioa egin ondoren baimena ondoriorik gabe utzi ahal izango da.

III. KAPITULUA

ERAKUNDE BAIMENDUEN EGIAZTAPENAK.

11. artikulua.– Egiaztapen-erakundeen betebeharrak

Euren jarduketei dagokienez, honakoak dira egiaztapen-erakundeen betebeharrak:

a)Egiaztapenen bat egiteko eskatzen zaionean, honen berri dagokion Lurralde Bulegoari ematea.

b)Egiaztatu beharreko tresnak arauzko prezintoren bat ez duela edo egoera txarrean dagoela Lurralde Bulegoari berehala jakinaraztea erabiltzeko baimena ematen denean. Kasu honetan, egiaztapenaren emaitza, egoera horretan egon den batez besteko denbora eta konponketarik egin edo adierazi den zehaztuko da. Egiaztatu ondoren, tresna prezintatuta utziko da.

c)Tresnaren Erregistro-liburua ematea fabrikatu, merkaturatu edo konpondu duenik ez dagoenean edo hauetako inork ematerik ez duenean.

d)VI. eranskineko egiaztapen-prozedurari dagozkion agiriak betetzea eta Administrazioaren eskura uztea gutxienez hiru urteko epean.

e)Egiaztapenaren ziurtagiria igortzea VII. eranskineko ereduari jarraiki. Ziurtagiri honek tresnak Erregistro-liburuan duen zenbaki bera izango du.

f)Ziurtagiri horretan, gainera, egiaztapena egiteaz arduratu den erakunde baimenduaren goiburua jar daiteke, bere anagramarekin batera, eta honako legenda gehitu ahalko zaio: .

g)Tresna prezintatuta uztea eta dagokion egiaztapen-etiketa eranstea, Agindu honetako 13. artikuluarekin bat etorriz.

h)Egiaztapena idaztea baskularen Erregistro-liburuan.

i)Bidezkoa den kasuetan, (II. eranskina) etiketa edo (IV. eranskina) etiketa eranstea. II. eranskineko etiketa Lurralde Bulegoak hala adieraziz gero baino ezingo da jarri, honek zigilatu ondoren.

12. artikulua.– Egiaztapen-prozedura.

1.Egiaztapen-prozedura 1999ko apirilaren 27ko Aginduko III. eranskinean deskribatzen dena da eta horren emaitzak Agindu honetan VI. eranskineko entsegu-protokoloan islatuko dira.

2.Egiaztapen-prozedura honako tramite eta jarduketetan banatzen da:

12.2.1.Azterketa administratiboa

Alderdi hauek egiaztatuko dira:

a)Tresnak legez martxan egon ahal izateko beharrezko betekizunak betetzen dituela.

b)Erregistro-liburuan eta ezaugarrien plakan dauden datuak tresnari dagozkionak direla.

c)Prezinto nahikoak dituela eta behar bezala jarrita daudela. Hala ez balitz, zein egoeratan aurkitu diren jakinaraziko zaio dagokion Lurralde Bulegoari, 11.b) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

12.2.2.– Azterketa metrologikoa.

–Entseguak egiterakoan baskula edo balantzak gehienezko neurketa-eremuraino duen neurketa-maila guztia hartuko da kontuan, 4. artikuluan aipatutakoa izan ezik.

–Azterketa metrologikoa gainditu ahal izateko, entseguen emaitzek UNE-EN 45501 arauak baimentzen dituen gehienezko erroreen azpitik geratu behar dute, 1999ko apirilaren 27ko Aginduko III. eranskinean zehazten denaren arabera.

13. artikulua.– Prezintatzea eta markatzea

1.Ezarritako egiaztapen-probak gainditzen dituzten tresnetan, dioen etiketa itsaskorra jarriko da agerian, VIII. eranskinean deskribatzen dena. Etiketa horretan egiaztapenaren indarraldia mugatzen duen laukiak (hilabetea eta urtea) zulatuko dira.

2.Probak gainditu ezean, dioen etiketa itsaskorra jarriko da agerian, VIII. eranskinekoa bezala, eta tresnaren titularrari idazki bidez jakinaraziko zaio tresna zerbitzutik kanpo geratuko dela egiaztapena gainditu artean.

3.Era berean, eta beharrezkoa den kasuetan, Egiaztatzen duen erakundeak tresnaren agirietan zehazten diren zonak prezintatuko ditu, neurketa-elementuak pertsonal ez-baimenduak desmuntatu edo moldatu ez ditzan.

4.Egiaztatzen duen erakundeari esleitutako prezintoak ematen zaion baimenari dagokion ebazpenean ezarritakoak izango dira.

5.Ezaugarrien plaka jartzeko eskatuko da. Plaka ez badago edo osatuta ez badago, jarri edo osatu egin beharko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Bakarra.– Kontrol metrologikoan erabili beharreko agirien zerrenda.

Agindu honen eranskin modura honako agiri ofizialak aurkeztuko dira, pisatzeko tresnen titularrek nahiz egiaztapen-enpresek erabili beharrekoak direnak:

• I. eranskina: Pisatzeko tresna ez-automatikoen identifikazio-buletina

• II. eranskina: Pisatzeko tresna hori Metrologia legalaren pean ez dagoela adierazten duen etiketa.

• III. eranskina: Pisatzeko tresna ez-automatikoei dagokien erregistroa

• IV. eranskina: Pisatzeko tresna ez-automatikoen gehienezko neurketa-ahalmenaren muga adierazten duen etiketa.

• V. eranskina: Administrazioari aurkeztu beharreko datuak.

• VI. eranskina: Pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapen-entseguak

• VII. eranskina: Pisatzeko tresna ez-automatikoen egiaztapenaren ziurtagiria.

• VIII. eranskina: Pisatzeko tresna ez-automatikoen etiketak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Bakarra.– Badauden tresnen inguruko jarduketak.

1.1995-1-1 ondoren instalatutako tresnak

1.1.–Eredu-onespena, EE adostasun-ziurtagiria edo aleko EE egiaztapena ez duten tresnak ez dira martxan jarriko metrologia legalaren eremuan. Horietan II. eranskinean agertzen den dioen etiketa jarriko da agerian.

1.2.–Eredu-onespena bai baina hasierako eredutik aldatu diren tresnek modulu-bateragarritasunaren adierazpena izan beharko dute (WELMEC 2, 2. ed., 1996, 11. zk.), aldaketa egin duen fabrikatzaile edo konpontzaileak emana eta sinatua; agiri honen kopia bat dagokion Lurralde Bulegoan aurkeztu beharko da.

Eransten diren moduluek dagozkien entsegu-ziurtagiriak izan beharko dituzte, Egiaztatzen duen erakundeak emanak.

Egiaztatzen duen erakundeak tresnari egin beharreko egiaztapena aleko EE egiaztapena izango da.

1.3.–Eredu-onespena eduki arren, ez badute aurretiazko egiaztapenik, EE adostasun-ziurtagiririk edo EE adierazpenik, titularrak hilabeteko epea izango du falta diren egiaztagiriak aurkezteko. Behin EE adierazpena duela, tresnari aldizkako egiaztapenak egingo zaizkio.

Agiri horiek ez baleude, aldizkako egiaztapena egingo da baina EE egiaztapenaren erroreak aplikatuta.

2.–1995-01-01 baino lehen instalatutako tresnak.

2.1.–Eredu-onespena baldin badute:

Dagokien aldizkako egiaztapena egingo die egiaztapen-erakunde baimenduak, martxan jarrai dezan.

2.2.–Eredu-onespenik izan ezean:

Gutxieneko oinarrizko betekizunak bete daitezen eskatuko da (1994ko abenduaren 22ko Aginduko 1. eranskina, EAO, 1995-01-03koa). Betekizunak betetzen ote diren edo ez ziurtatzea egiaztapena egiten duen erakunde baimenduaren esku egongo da; honek aldizkako egiaztapenaren ziurtagirian emango du horren berri.

2.3.–Eredu-onespenik izan ez eta aldaketak gertatu badira:

Modulu-bateragarritasuna egingo da, 1.2 puntuarekin bat etorriz.

Modulu-bateragarritasuna egiteko beharrezko agiriak ez badaude, egiaztapen-erakunde baimenduak gutxieneko oinarrizko betekizunak betetzen direla ziurtatuko du eta, azkenik, aldizkako egiaztapena egingo da.

3.–Tresnaren fabrikatzaile edo konpontzailea bera ere ardura daiteke gutxieneko oinarrizko betekizunak betetzen ote diren edo ez ziurtatzeaz. Egiaztapen-erakunde baimenduak egingo du ondorengo aldizkako egiaztapena

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Metrologiaren arloko Zuzendaritza eskudunari dagokio Agindu honetan ezarritakoa garatu eta aplikatzeko beharrezko ikusten duen jarraibide oro ematea eta eranskinak teknologi prozesuaren arabera moldatzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hogei egunen buruan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 23a

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL

I. ERANSKINA

PISATZEKO TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN IDENTIFIKAZIO-BULETINA
Identifikazio-buletina

	Identifikazio-zenbakia: MT .. .. M .. .. .. .. ..

TITULARRA

Jabearen izena 	I.S.N.:	

Helbidea 	Posta Kodea	

Herria 	Tel.	Faxa:	

TRESNA

Tresna mota 	

Fabrikatzailea 	

Marka 	Eredua 	Serie-zk.	

Kokalekua 	

Instalazio-data	 Erabilera (1.2 art.)	

Ereduaren onespen-zk.	Erakunde igorlea:	

Abian jartzearen kontrola: 	Data:	

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Gehienezko ahalmena (Geh.)	Gutxienezko ahalmena (Gutx):	

Tara-balioa:	Doitasun-mota:	

Egiaztapen-maila (e, e1, e2: .)	Benetako maila (d):	

MODULUAK (dagokionean bete)

Adierazleak:

Fabrikatzailea	Marka 	Eredua 	

Mota:&#9;<FONT FACE=",Times New Roman" n mekanikoa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n optikoa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n elektronikoa

&#9;<FONT FACE=",Times New Roman" n erromatarra&#9;

&#9;<FONT FACE=",Times New Roman" n pendulua&#9;

&#9;<FONT FACE=",Times New Roman" n beste batzuk

Karga zelula:

Fabrikatzailea &#9; Marka&#9; Eredua&#9;

Edukiera izendatua (Ln)&#9;Doitasun-mota &#9;Karga-zelulen kopurua: &#9;

Karga igortzeko eta hartzeko gailuak:

Karga hartzeko gailua: (serie-zk., neurriak, zein materialetakoa den, mota, instalazioa eta abar)

&#9;

Karga igortzeko gailua: (euskarri kopurua, banaketa, mota eta abar)

&#9;

Gailu periferikoak:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY">n Inprimagailua&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Etiketatzailea&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n PC&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n SPT&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Beste batzuk

Interface erabilgarriak: &#9;

<FONT FACE=",Times New Roman" <P ALIGN="JUSTIFY">n Gurutzetxoa ipini dagokion laukitxoan

Datu espezifikoz bete puntuzko tarteak

II. ERANSKINA

PISATZEKO TRESNA METROLOGIA LEGALERAKO
EGOKIA EZ DELA ADIERAZTEN DUEN ETIKETA

Etiketa itsaskorra errektangularra izango da, 180 mm x 160 mm-koa eta naranja kolorekoa. Alde itsaskorrak itsaspen-ahalmen handia izango du eta jarri den lekutik kentzen saiatuz gero, etiketa hondatzen da.

Etiketa bat erabiliko da EAE guztian. Honako inskripzioa izango du:

KONTROL METROLOGIKOA
"TRESNA HAU EZ DA EGOKIA METROLOGIA LEGALERAKO,
1994ko abenduaren 22ko Aginduaren arabera"
Udalerria, data eta Lurralde Bulegoaren zigilua
III. ERANSKINA
PISATZEKO TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN ERREGISTROA

Tresnaren &#9; Tresnaren&#9;Kokalekuaren&#9;Udalerria&#9;Instalatu edo&#9;Egiaztatze-&#9;Ikuskapen-&#9;Gehienezko&#9;Emaitza&#9;Gehienezko&#9;Prezintorik&#9;Metrologia

identifikazio-zk. &#9;titularra&#9;helbidea, kalea,&#9;&#9;azken aldiz&#9;data&#9;mota&#9;neurketa&#9;&#9;neurketa&#9;gabe edo&#9;Legalerako

&#9;&#9;zk.&#9;&#9;aldatu zen urtea&#9;&#9;&#9;ahalmenaren&#9;&#9;ahalmenaren&#9;hautsiak&#9;EZ DA

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;muga (Geh)&#9;&#9;muga&#9;&#9;EGOKIA

IV. ERANSKINA

PISATZEKO TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN GEHIENEZKO
NEURKETA-AHALMENAREN MUGA ADIERAZTEN DUEN ETIKETA

Etiketa itsaskorra errektangularra izango da, 106 mm x 59 mm-koa eta hori kolorekoa. Alde itsaskorrak itsaspen-ahalmen handia izango du eta jarri den lekutik kentzen saiatuz gero, etiketa hondatzen da.

Etiketa horretan honakoa adieraziko da:

KONTROL METROLOGIKOA
GEHIENEZKO NEURKETA-AHALMENAREN MUGA:
GEH: = kg
Lekua eta data Lurraldea (01, 20 edo 48)

Egiaztatzeko erakunde baimendua:

Egiaztapena erakunde baimenduak eginez gero, aldatzen diren datuak, hots, Lurralde Historikoa, igorpen-data, tresnaren gehienezko neurketa-ahalmenaren muga eta erakundeak dagokion baimeneko identifikazio-zenbakia, erakundeak berak bete beharko ditu.

V. ERANSKINA

ADMINISTRAZIOARI AURKEZTU BEHARREKO DATUAK

Tresnaren &#9;Tresnaren &#9;Kokalekuaren&#9;Udalerria&#9;Instalatu&#9; Egiaztatze-&#9;Ikuskapen-&#9;Gehienezko&#9;Emaitza&#9;Gehienezko&#9;Prezintorik&#9;Metrologia

identifikazio-zk.&#9;titularra&#9;helbidea,&#9;&#9;edo azken&#9;data&#9;mota&#9;neurketa&#9;&#9;neurketa&#9;gabe edo&#9;Legalerako

&#9;&#9;Kalea, zk.&#9;&#9;aldiz aldatu&#9;&#9;&#9;eremuaren&#9;&#9;ahalmenaren&#9;hautsiak&#9;EZ EGOKIA

&#9;&#9;&#9;&#9;zen urtea&#9;&#9;&#9;muga (Geh)&#9;&#9;muga&#9;

Mota honetakoa: &#9;&#9;&#9;&#9;uuuu&#9;Eehh&#9;A: &#9;Kg-tan&#9;A: Aldekoa&#9;Kg-tan&#9;*&#9;Jarri EZ

MTXXMYYYYY&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;uuuu&#9;Aldizkakoa&#9;&#9;E: Ez aldekoa&#9;&#9;(Jarri izartxoa&#9;EGOKIA

XX: 01: Araba&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;K:&#9;&#9;Ar: Arina&#9;&#9;honako&#9; eta

20: Gipuzkoa&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;Konponketaren&#9;&#9;N: Negatiboa&#9;&#9;kasuetan: &#9;egiaztatutako

48: Bizkaia&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;ondoren&#9;&#9;(kentzeko&#9;&#9; tresna behar&#9;tresnen

YYYYY: &#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;Al:&#9;&#9;tresna edo&#9;&#9;bezala&#9; zerrendaren

Zk. korrelatiboa&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;Aldaketaren&#9;&#9;metrologia&#9;&#9; prezintatuta&#9;amaieran

&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;ondoren&#9;&#9;legalerako&#9;&#9;ez badago,&#9;ipini

Oharra: &#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;(Erak&#9;&#9;EGOKIA&#9;&#9;erabili&#9

Zk. hau tresnak &#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;Jak)&#9;&#9;EZ dena)&#9;&#9;daitekeena:

berak ekarriko &#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;B: Beste&#9;&#9;&#9;&#9;edo prezintoa

du edo &#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;hautsita

Administrazioak&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;&#9;badago)

emango du.

Oharrak: 1.- Aipatzen diren tresna adina lerro horizontal erantsi.

&#9; 2.- Ez da beharrezkoa bigarren lerroko azalpenak ipintzea; inprimaki honetan taula argi gera dadin adierazi dira.

VI. ERANSKINA

PISATZEKO TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN EGIAZTAPEN-ENTSEGUAK
ENTSE GU-PROTOKOLOA:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n ALDIZKAKO EGIAZTAPENA

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n KONPONKETAREN ONDORENGO EGIAZTAPENA

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n ALDAKETAREN ONDORENGO EGIAZTAPENA

0. TRESNARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

Egiaztatzen duen-erakundea:&#9;Espediente-zk.:

Helbidea / Kokalekua:

Tresna / Marka:&#9;Eredua:

Fabrikatzailea:

Eskatzailea:

Eredu-onespenaren zenbakia eta ikurra:

Serie-zk.:

Doitasun-mota:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n&#9;n&#9;n&#9;n

Adierazteko modua &#9;<FONT FACE=",Times New Roman" n automatikoa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Erdiautomatikoa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez-automatikoa

Gutx. =

e =&#9;Geh. =&#9;d =&#9;n =&#9;

e1 =&#9;Geh. =&#9;d1 =&#9;n1 =&#9;

e2 =&#9;Geh. =&#9;d2 =&#9;n2 =&#9;

e3 =&#9;Geh. =&#9;d3 =&#9;n3 =&#9;

T = +&#9;T = -

Un= <FONT FACE=",Times New Roman" n <FONT FACE=",Times New Roman" SIZE=5> V&#9;Umin= <FONT FACE=",Times New Roman" n V&#9;Umin= <FONT FACE=",Times New Roman" n <FONT FACE=",Times New Roman" SIZE=5> V&#9;f= <FONT FACE=",Times New Roman" n Hz&#9;Bateria, U= <FONT FACE=",Times New Roman" n <FONT FACE=",Times New Roman" SIZE=5> V

Gailu adierazlea:

Marka:&#9;Eredua:&#9;Zenbakia:&#9;

Karga-zelulak:

Marka:&#9;Eredua:&#9;Ahalmena:&#9;Zelula-kopurua:&#9;

1. EGIAZTAPENAREN LABURPENA

Zk.&#9;PROBAK&#9;+&#9;-&#9;Oharrak

1&#9;Azterketa administratiboa eta teknikoa

1.1&#9;Begi-ikuskapena

2&#9;Pisaketa-proba

3&#9;Tara

4&#9;Errepikakortasuna

5&#9;Eszentrikotasuna

5.1&#9;Eszentrikotasuna karga gurpildunekin

6&#9;Mugikortasuna

6.1&#9;Sentikortasuna

Data:&#9;Egiaztapen-teknikariaren sinadura

2. PISAKETA-PROBA

(Erroreen kalkulua)&#9;hasiera&#9;geh.&#9; bukaera

Eredua:………………………………..&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: ……………………..&#9;Hez. erl.&#9;%

Egiaztapen-maila e:…………….&#9;Ordua&#9;

Proban zehar lortutako emaitza

(e baino txikiagoa):………………………..

Zeron jartzeko eta zero-trackingerako gailuaren egoera:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Badabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Lan-eremutik kanpo&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dago

E = I + 1/2e - &#8710;L - L

Ec = E - Eo; Eo zeron edo zerotik gertu kalkulatutako errorea da (*).

Karga&#9;ADIERAZPENA&#9;KARGA GEHIGARRIA&#9;ERROREA &#9;Zuzendutako errorea&#9;mep

L&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

&#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#61472;&#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9;

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;&#9;

Probaren emaitza:&#9;Data:&#9;Teknikaria:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Oharrak:

Karga&#9;ADIERAZPENA&#9;KARGA GEHIGARRIA&#9;ERROREA &#9;Zuzendutako errorea&#9;mep

L&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

&#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#61472;&#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9;

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;&#9;

Probaren emaitza:&#9;Data:&#9;Teknikaria:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Oharrak:

2. PISAKETA-PROBA (Jarraipena)

(Erroreen kalkulua)

Karga&#9;ADIERAZPENA&#9;KARGA GEHIGARRIA&#9;ERROREA &#9;Zuzendutako errorea&#9;mep

L&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

&#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#61472;&#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9;

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;&#9;

Probaren emaitza:&#9;Data:&#9;Teknikaria:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Oharrak:

Erabilitako masak &#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

Trazabilitatea &#9;.

&#9;

&#9;

&#9;

&#9;

3. TARA (PISAKETA-PROBA)

Eredua:

Serie-Zk.:

Egiaztapen-maila e:

Proban zehar lortutako emaitza (e baino txikiagoa):

Zeron jartzeko eta zero-trackingerako gailuaren egoera:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Badabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Lan-eremutik kanpo&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dago

Lehen tara-balioa&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Tara:&#9;Tenp.&#9;°C

&#9;Hez. erl.&#9;%

Tara-adierazpena: &#9;Ordua&#9;

E = I + 1/2e - &#8710;L - L

Ec = E - Eo; Eo zeron edo zerotik gertu kalkulatutako errorea da (*).

Karga&#9;ADIERAZPENA&#9;KARGA GEHIGARRIA&#9;ERROREA &#9;Zuzendutako errorea&#9;mep

L&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

&#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#61472;&#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9;

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;&#9;

Bigarren tara-balioa&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Tara:&#9;Tenp.&#9;°C

&#9;Hez. erl.&#9;%

Tara-indikazioa: &#9;Ordua&#9;

Karga&#9;ADIERAZPENA&#9;KARGA GEHIGARRIA&#9;ERROREA &#9;Zuzendutako errorea&#9;mep

L&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

&#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#61472;&#8800; &#9; <FONT FACE="Symbol" &Oslash; <FONT FACE="Symbol" &#8800; &#9;

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;&#9;

Probaren emaitza:&#9;Data:&#9;Teknikaria:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Oharrak:

4. ERREPIKAKORTASUNA

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

Egiaztapen-maila e:&#9;Ordua&#9;

Proban zehar lortutako emaitza

(e baino txikiagoa):

Zeron jartzeko eta zero-trackingerako gailuaren egoera:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Badabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dago

Karga (1etik 3ra pisatuak)&#9;Karga (4tik 6ra pisatuak)

P = I + 1/2e - &#8710;L

ADIERAZPENA: &#9;KARGA&#9;P&#9;&#9;ADIERAZPENA:&#9;KARGA&#9; P

karga&#9;GEHIGARRIA&#9;&#9;&#9;karga&#9;GEHIGARRIA&#9;

I&#9;&#8710;L&#9;&#9;&#9;I&#9;&#8710;L&#9;

1&#9;&#9;&#9;4&#9;&#9;&#9;

2&#9;&#9;&#9;5&#9;&#9;&#9;

3&#9;&#9;&#9;6&#9;&#9; &#9;

Pgeh – Pgutx (1-3 pisatuak)&#9;Pgeh – Pgutx (4-6 pisatuak)

&#9;mep&#9;

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Data:&#9;Teknikaria:

Oharrak:

5. ESZENTRIKOTASUNA

Eszentrikotasuna pesak erabiliz

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

Egiaztapen-maila e:&#9;Ordua&#9;

Proban zehar lortutako emaitza

(e baino txikiagoa):

Karga hartzeko gailuaren gutxi gorabeherako marrazki batean markatu pisuak jarriko diren guneak eta gune horietako bakoitzari zenbakia ipini; ondoren, emaitzen taulan erakutsiko dira. Adibidez:

1&#9;2&#9;3&#9;4

5&#9;6&#9;7&#9;8

Adierazi behar da, halaber, bistaratze-gailuak edo tresnaren beste zati garrantzitsu batek karga hartzeko gailuarekiko duen orientazioa.

Zeron jartzeko eta zero-trackingerako gailuaren egoera:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Badabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Lan-eremutik kanpo&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dago

E = I + 1/2e - &#8710;L - L

Ec = E - Eo; Eo zeron edo zerotik gertu kalkulatutako errorea da (*).

Karga&#9;Posizioa&#9;ADIERAZPENA&#9;Karga gehigarria&#9;Errorea&#9; Zuzendutako&#9;mep

&#9;&#9;&#9;&#9;errorea

L&#9;&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;(*)&#9;

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Data:&#9;Teknikaria:

Oharrak:

5.1. Eszentrikotasuna karga gurpildunak erabiliz

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

Egiaztapen-maila e:&#9;Ordua&#9;

Proban zehar lortutako emaitza

(e baino txikiagoa):

Karga-hartzaile gailuaren gutxi gorabeherako marrazki batean pisuak jarriko diren guneak kokatu eta gune horietako bakoitzari zenbakia ipini; ondoren, emaitzen taulan erakutsiko dira. Adibidez:

1&#9;2&#9;3

Adierazi behar da, halaber, bistaratze-gailuak edo tresnaren beste zati garrantzitsu batek karga hartzeko gailearekiko duen orientazioa.

Zeron jartzeko eta zero-trackingerako gailuaren egoera:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Badabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dabil&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Lan-eremutik kanpo&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Ez dago

E = I + 1/2e - &#8710;L - L

Ec = E - Eo; Eo zeron edo zerotik gertu kalkulatutako errorea da (*).

Karga&#9;Posizioa&#9;ADIERAZPENA&#9;Karga gehigarria&#9;Errorea&#9; Zuzendutako&#9;mep

&#9;&#9;&#9;&#9;errorea

L&#9;&#9;I&#9;&#8710;L&#9;E&#9;Ec

(*)&#9;&#9;&#9;(*)&#9;(*)&#9;

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Data:&#9;Teknikaria:

Oharrak:

6. MUGIKORTASUNA ETA SENTIKORTASUNA

Mugikortasuna

6.a. Adierazpen digitala edo etenkorra

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

&#9;Ordua&#9;

Karga&#9;Adierazpena&#9;Kendutako karga&#9;GEHITU KARGA&#9;Aparteko karga &#9;Adierazpena&#9;I2 - I1

L&#9;I1&#9;&#8710;L&#9;1/10 D&#9;= 1.4d&#9;I2

Egiaztatu honela den :I2 – I1 = d bada

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Oharrak:&#9;Data:&#9;Teknikaria:

6.b. Adierazpen analogiko edo etengabea

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

&#9;Ordua&#9;

Karga&#9;Adierazpena&#9;Aparteko karga &#9;Adierazpena&#9;I2 - I1

L&#9;I1&#9;= mep&#9;I2

Egiaztatu honela den: I2 – I1 &#8805; 0.7 mep bada

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Data:&#9;Teknikaria:

Oharrak:

6.c. Adierazpena edo oreka ez-automatikoa duen tresna

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

&#9;Ordua

Karga&#9;Adierazpena&#9;Aparteko karga&#9;Mugimendua

L&#9;I&#9;= 0.4 mep&#9;(*)

(*) Jarri “+” adierazleak mugimenduren bat egin duela ikusten denean

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Data:&#9;Teknikaria:

Oharrak:

6.1. Sentikortasuna (adierazpena edo oreka ez-automatikoa duten tresnak)

&#9;hasiera&#9;geh.&#9;bukaera

Eredua:&#9;Tenp.&#9;°C

Serie-zk.: &#9;Hez. erl.&#9;%

&#9;Ordua

Karga&#9;APARTEKO&#9;Tresna adierazlearen&#9;Betekizuna

L&#9;KARGA= MEP&#9;mugimendua&#9;

Probaren emaitza:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>n Positiboa&#9; <FONT FACE=",Times New Roman" n Negatiboa

Data:&#9;Teknikaria:

Oharrak:

KURBA ERREALAREN TRAZATUA

MOTA:

e = GEH =&#9;kg

&#9;n

e = GEH =&#9;kg

&#9;n

BANATZE-KP.

M=&#9; Neurtu beharreko masa.

E=&#9; Adierazpenaren errorea.

EMP1=&#9; Hasierako egiaztapenean onartzen den gehieneko errorea.

EMP2=&#9; Martxan dagoen bitartean onartzen den gehieneko errorea.

INSTALAZIOAREN KROKISA– TRESNAREN KOKALEKUA

VII. ERANSKINA

PISAKETA-TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN
EGIAZTAPENAREN ZIURTAGIRIA
PISATZEKO TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN ALDIZKAKO EGIAZTAPENAREN ETA KONPONKETA EDO ALDAKETA BATEN ONDORENGO EGIAZTAPENAREN ZIURTAGIRIA

&#9;Identifikazio zk.&#9;MT&#9;M&#9;

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>l TITULARRA

Enpresaren izena:&#9;EMAITZA

Helbidea:

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>l TOKIA

Helbidea:&#9;OHARRAK

<FONT FACE=",Times New Roman" <P>l TRESNA

Fabrikatzailea:&#9;-

Marka:&#9;-

Eredua:&#9;-

Serie-zk.:

Gehienezko neurketa / eremuaren muga:

1999ko apirilaren 27ko Ministeritzako Aginduan ezarritako saiakuntzak egin ondoren, tresna honek aipatutako egiaztapen-kontrol metrologikoa gainditu duela ziurtatzen da. Egiaztapenak eta neurketak egin ziren une eta baldintzei dagozkie emaitzak, &#9; erreferentzia duten saiakuntzen protokoloen arabera. Aipatutako Ministerio Agindua BOE 110ean argitaratua da, 1999-05-08koa, eta pisatzeko tresna ez-automatikoen Kontrol Metrologikoa arautzen du: aldikako egiaztapenetako kontrola eta konponketa edo aldaketa baten ondorengo aldikoa.

Ziurtagiri honek bi urteko balio du igortzen den egunetik aurrera. Epea bukatu aurretik titularrak aldizkako egiaztapen berri bat eskatu beharko du.

…………….n, 200__(e)ko __________ren ____an

EGIAZTAPENAREN ENTITATEA
Iz.:

VIII. ERANSKINA

PISATZEKO TRESNA EZ-AUTOMATIKOEN ETIKETAK
- Etiketa itsaskorra, kolore berdeko hondoa, “tresna egiaztatua; emaitza positiboa” dioena.
- Etiketa itsaskorra, kolore gorriko hondoa, “tresna zerbitzutik kanpo dago” dioena.

Azterketa dokumentala