Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3725

IRAGARKIA 146/2003 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko 2. Auzitegiko Administrazioarekiko Salan María Pilar Moreno Godoyk, pertsonalaren prozedura laburtuaren bidez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, 146/2003 zenbakia duena. Izan ere, errekurtso hori aurkeztu du 2003ko martxoaren 1eko euskarako idatzizko azterketarako deialdiaren barruan Osakidetza Ente Publikoak prentsan eta bere web orrialdean argitaratutakoaren kontra.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

FÉLIX OCHOA IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala