
123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
3716
EBAZPENA, 2003ko ekainaren 3koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Lehentasunezko substantziek kutsatutako EAEko ibaien egoera zaintzeko sarea" lanaren kontsultoria eta asistentzia burutzeko kontratuaren lehiaketarako deialdia egiten duena.
1.– Entitate esleitzailea:
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: 24A/03.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Orokorrean lanak honako hauek izango dira: "Lehentasunezko substantziek kutsatutako EAEko ibaien egoera zaintzeko sarea" izenekoak sortzen dituen lanak burutzea ur, sedimentu eta biotetan dauden substantzia kutsatzaileen azterketa fisikokimikoa egiteko. Kontratua betearazteak suposatzen du EAEko ibaien kalitatea zaintzeko egindako lanekin jarraitzea eta egoera kimikoaren diagnostikoa egitea. Horren guztiaren helburua da EAEko Barruko Arroen Plan Hidrologikoan eta Plan Hidrologiko Norte II, Norte III eta Ebrori dagozkien berrikuspenetan sartu ahal izatea.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: hogeita lau hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurehun eta hirurogei mila (460.000) euro da zenbatekoa guztira.
5.– Behin-behineko fidantza: bederatzi mila eta berrehun (9.200) euro.
6.– Agiriak eta argibideak:
a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Uren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 2, Lakua II - 2. solairua.
c) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 97 37.
e) Faxa: 945 01 97 43
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2003ko irailaren 1a.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 22. puntuan zehaztutakoak
8.– Eskaintzak edo esku hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko irailaren 8ko 12:00ak.
b) Eskaintzarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7 klausulan eta karatulako 30. eta 33. puntutan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua II eraikina), lehen aipatutako epearen barruan; edo, bestela, postaz bidali, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz, halaber, bidali ahal izango dira, baina balioa izateko, igorri eta jaso dela, zein egunetan eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko dira eta, horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak identifikatuta egon beharko dute era fidagarrian. Horiek guztiak egiaztatuz gero, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.
Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari noiz arte eutsi behar dion: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4 aretoa.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 2003ko irailaren 15a. Postaz bidalitako eskaintzak egonez gero 2003ko irailaren 19a.
e) Ordua: 12:00.
10.– Bestelako argibideak: ez.
11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2003ko ekainaren 6a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko ekainaren 3a.
Zerbitzu zuzendaria,
JUAN CARLOS MÚJIKA ZABALETA.
RSS