Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2003ko ekainaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
3703

EDIKTUA, 922/02 zk.ko Hitzezko Judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: Hitezko Jud. Desh. PZLb 922/02.

Demandatzailea: María Gemma Mendizabal Pérez.

Abokatua: Mercedes Echeveste Mendarte.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Demandatua: Aitor Vergara Rodríguez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Auzi-iheslari den Aitor Vergara Rodríguez-en kontra, Gema Mendizabal Pérez ordezkari den Guadalupe Amunarriz Águedak, Epaitegietako prokuradoreak, aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, hala egin behar-eta, hitzartutako errentak ez odaintzeagatik, beherago zehaztutako etxebizitzari dagokionez demandatuaren desahuzioa agintzen dut, eta hala egiten ez badu kaleratua izango dela ohartarazten zaio demandatuari. Bestalde, demandatuari ezartzen zaizkio kostuak. Delako etxebizitza: Errenteriako Alaberga kaleko 63 zk.ko behealdeko ezkerraldean kokaturikoa.

Jakinarazi bekie parteei, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela aditzera emanez; errekurtso hori epaitegi honetan eta jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan aurkeztu beharko da. Dena den, errekurtso onartu dakion, PZLb-ko 449.1 artikuluan ezarritakoa bete beharko du demandatuak

Eman bedi, bil bekio testigantza eta eraman bedi originala epaitegi honetako Epaien Liburura.

Eta epaia honen bitartez, eman, agindu eta sinatu egiten dut.

Aitor Vergara Rodríguez demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Auzi-iheslari den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epearen barruan eta epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa. Errekurtso horretan, bestalde, apelatutako ebazpena aipatu beharko da, errekurritzeko borondatea adierazi eta aurkatutako erabakiak zehaztu (PZLren 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testua interesatuaren esku dago, auzitegi honetako idazkaritzan egon ere.

Donostia–San Sebastianen, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala