Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2003ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ulma CyE E.Koop.
3562

IRAGARKIA, irenste bidezko bategiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 79. artikuluan eta Sozietate Anonimoen Legearen 242 artikuluan jasotzen denaren arabera, honen bitartez iragartzen da, 2003ko maiatzaren 23an Ulma C y E, Koop. E. ren Batzar Orokorrak eta 2003ko maiatzaren 27an Tecnologías Mecánicas de Construcción, S.A., akziodun bakarreko sozietatearen Akziodun Bakarrak, irenste bidezko bategitea onartu zutela. Bategite honen bidez, Ulma C y E Koop. E. Sozietateak Tecnologías Mecánicas de Construcción, S.A., akziodun bakarreko sozietatea irensten du, lehenengoak bigarrenaren kapital sozialaren %100 duelarik. Bategite hau sozietate bien administrazio organoek onartu eta sinatutako Bategite Proiektuarekin bat dator. Aipatutako Proiektua Euskadiko Kooperatiben Erregistroan utzia izan zen 2003ko apirilaren 16an eta Toledoko Merkataritza Erregistroan 2003ko maiatzaren 5ean.

Espresuki jakinarazten da, bategitean parte hartzen duten sozietateen bazkide, akziodun eta zordunek eskubide osoa dutela hartutako akordioen eta bategite balantzeen kopia bat eskuratzeko, Sozietate Anonimoen Legearen 242 artikuluan jasotzen denaren arabera.

Jakinarazten da, halaber, bategitean parte hartzen duten sozietateen zordunek eskubide osoa dutela bategitearekiko aurkakotasuna adierazteko, bategite iragarkietako azkena argitaratzen denetik, hilabeteko epean, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legearen 81. artikuluan eta Sozietate Anonimoen Legearen 166 eta 243 artikuluetan jasotzen denaren arabera.

Oñati, 2003ko maiatzaren 28a.

Ulma C y E Koop. E.ren Kontseilu Errektoreko

Lehendakari eta Tecnologías Mecánicas de Construcción, S.A., akziodun bakarreko sozietatea Administrazio

Kontseiluko lehendakaria,

JOSÉ LUIS MADINAGOITIA IBABE.


Azterketa dokumentala