Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2003ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Bartzelonako Ordezkaritza
3561

<DIR>

IRAGARKIA, pertsona bat azal dadin, jakinarazpena egiteko zitazioari buruzkoa.

Zergei buruzko Lege Orokorraren 105.6 artikuluak, hain zuzen ere, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak (31ko EAO) emandako idazkera duenak dioenari jarraiki, Zerga Administrazioko Estatuko Agentziak Bartzelonan duen Dirubilketarako Lurralde Bulegoko buruak

JAKINARAZTEN DU:

Ahalegina egin bada ere, Zergei buruzko Lege Orokorraren 105 artikuluak dioenaren arabera, ondorengo zerrendan adierazitako prozeduretan interesa dutenei edo haien ordezkariei ezin izan zaie jakinarazpena egin —zerga administrazioari ezin zaio egotzi horren arrazoia—, hori dela eta, zerrenda horretan agertzen diren pertsonei zitazioa egiten zaie, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitareatzen den egunaren biharamunetik kontatua, adierazten den tokian ager daitezen, legeak agindu bezala jakinarazpena egiteko.

Adierazitako epe eta tokian azaldu ezean, jakinarazpena legezko ondorio guztietarako egin dela ulertuko da; epa amaitzen den egunaren biharamunetik izango da hori.

Bartzelona, 2003ko maiatzaren 12a.

Dirubilketarako Lurralde Bulegoko burua,

LUIS FELIPE PALACIOS ARROYO.

Izena.– López González Josefina.

Ifz.– 34981824C.

Prozedura.– Premiamenduzko prozedurari hasiera ematea.

Erreferentzia.– C1500003010077363.

Non azaldu behar den.– Beste ordezkaritzetako unitatea, Josep Carner ibilbidea 33 lehenengo solairua, Bartzelona.

Izena.– Trans-Rodano SL.

Ifz.– B61960282.

Prozedura.– Premiamenduzko prozedurari hasiera ematea.

Erreferentzia.– C1500003200078670.

Non azaldu behar den.– Mataróko Dirubilketa Unitatea, Camí Real 523, Mataró.


Azterketa dokumentala