Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2003ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
3558

IRAGARKIA, farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Galdakaoko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako lekuetan lortu ahalko dute espedienteko informazioa, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoa:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia-San Sebastián.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza, Kale Nagusia 81, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 214,56 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 26a.

Farmaziako zuzendaria,

GONZALO TRINCADO IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala