Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2003ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3553

LEHIAKETA. Iragarkia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarentzat Oinarrizko Errentaren Ebaluazioa egiteko lanak kontratatzekoa (Esp.: A-046/03-DJT).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-046/03-DJT.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gizarteratzea ebaluatzeko egintzen antolamendu eta garapenerako iragarkiaren idazpuruan adierazitakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: oinarrien pleguan aurreikusitakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 6 (sei) hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Guztira: 78.000,00 euro (hirurogeita hamazortzi mila euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (solairuartea, F gunea, Lakua I eraikina).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01.94.06

e) Telefaxa: (945) 01 94 50 Posta elektronikoa: b-simancas@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko ekainaren 25a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Bestelako betebeharrak: lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko ekainaren 25a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal, "A", "B" eta "C", aurkeztu beharko dira, lehiaketa hau arautzen duten berariazko klausula administratiboen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (solairuartekoa, F gunea, Lakua I eraikina).

2.ª Domicilio: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. (lehenengo solairua, Lakua I eraikina).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010

d) Eguna: 2003ko ekainaren 25a.

e) Ordua: 13:00ak. Lizitatzaileek zuzen ditzaketen akats edo omisioak badaude, ekainaren 30ean irekiko dira.

10.– Bestelako argibideak: ikusi pleguak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala