Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2003ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3541

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) "San Jorge, S.L." Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, Batxilergoa eman dezan, baimena ematen diona.

Batxilergoa emateko baimena eskatuaz, Leioako (Bizkaia) "San Jorge" Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularrak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek eman diote informea.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari, Batxilergoa emateko, baimena ematea:

Kode-zenbakia: 48005706.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Leioa.

Izen espezifikoa: "San Jorge, S.L.".

Titularra: Sdad. Mercantil Colegio San Jorge S.L.

Helbidea: Artaza, 51.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

Batxilergo modalitateak: "natur eta osasun-zientziak" eta "giza eta gizarte-zientziak", 4 unitatearekin eta 140 ikasposturekin.

Ikastetxearen osaera:

– Lehen hezkuntza: 6 unitate 150 ikasposturako edukieraz.

– Derrigorrezko bigarren hezkuntza: 4 unitate 120 ikasposturako edukieraz.	

– Batxilergoa: Modalitateak: "natur eta osasun-zientziak" eta "giza eta gizarte-zientziak", 4 unitatearekin eta 140 ikasposturekin.

2. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko maiatzaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala