Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2536

IRAGARKIA, ibilgailu partikularrak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegitik kentzeko jakinarazteko dena.

Aipatzen diren ibilgailuen jabeei, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian bertaratu eta ibilgailuak bertatik kentzeko jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeari buruzko 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da, interesatuek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

1.– Ibilgailua Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian dago, Arkauten (Gasteiz-Irun errepidea. 5 km.). Titularra bera edo ordezkari izendatzen duen pertsona, bertara joan daiteke ibilgailuaren bila, astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30ak arte eta 15:00etatik 17:00ak arte eta ostiraletan 9:00etatik 14:00ak arte.

2.– Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (339/1990 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 2koa, Trakiko, Motordun Ibiligailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzkoa), ibilgailua jaso aurretik, hura kaletik kendu eta biltegian edukitzeagatiko gastuak ordaintzeko eskatu ahal izango direla jakiarazten da.

3.– Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen denetik hamabost astegunera ibilgailua jaso ezean, ibilgailua hiri-hondakin solidoak bezala tratatu edo suntsituko da.

Arkaute, 2003ko apirilaren 2a.

Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.


Azterketa dokumentala