Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2535

IRAGARKIA, 850/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali egin dela jakinarazteko eta interesatuak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Estatuko Administrazioak 850/03 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2002ko azaroaren 28ko Aginduaren aurka (2003ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10 zk.). Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Batxilergoaren ezarpen orokorra arautzen duen Agindua bigarren aldiz aldatu zuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betetzeko, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 31.

Azterlan eta Lege Araubide zuzendaria,

JOSERRA LÓPEZ-LARRINAGA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala