Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
2531

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 9koa, Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "Bermeoko portuan zinpeko jagole zerbitzua" emateko lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 20A/03.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bermeoko portuan zinpeko jagole zerbitzua ematea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Bermeoko portua (Bizkaia).

d) Gauzatzeko epea: hamabi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta laurogei mila hirurehun eta hemeretzi euro eta laurogei zentimo (280.319,80 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren %4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945-01 97 48.

e) Telefaxa: 945-01 97 42.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2003ko maiatzaren 14a.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Sailkapena: M taldea, 2 azpitaldea, b kategoria; edo horren parekoa, III taldea, 2 azpitaldea, b kategoria.

b) Bestelako eskakizunak: ez.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko maiatzaren 16a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren 7. klausulan eta karatulako 29. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Eskaintza ekonomikoak eskuan eraman beharko dira Garraio eta Herri Lan Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1-8. solairura, goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Hala egiten ez bada, edo eskaintza igorri dela jakinarazteko agiria eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoren jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3.a Posta-kodea eta herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere proposamenari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I, zurezko bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 26a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2003ko ekainaren 6a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkiaren gastuak. Esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko informazioa ikusteko edo plegua eskuratzeko interneteko ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala