Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
2529

EBAZPENA, 2003ko apirilaren 4koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, "EAEko sare elektrikoen lurralde antolamendurako aldez aurretiko ikerketa" burutzeko kontratuaren lehiaketarako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 16A/03.

2.– Kontratuaren helburua:

a)Kontratuaren ezaugarriak: Gaurko egoera aztertzen eta diagnostiko bat egiten hasiko da geroxeago lehenengo lanak egiteko. Linea elektrikoen eskala desberdina (hirikoa, erdikoa eta lurraldekoa) kontuan hartuta, esan behar da ikerketa, lurralde mailakoa denez, lurraldean eragin handia duten lineetan oinarrituko dela, hain zuzen ere, 13 kv. baino gehiagoko tentsio altuko lineetan.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.

d) Gauzatzeko epea: hamaika hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta laurogeita mila (280.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzan.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua.

c) Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 98 33

e) Faxa: 945 01 98 54

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2003ko maiatzaren 9a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 22. puntuan zehaztutakoak.

8.– Eskaintzak edo esku hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko maiatzaren 16ko 12:00ak.

b) Eskaintzarekin batera aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako, 30. eta 33. puntuetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

2.a Helbidea: eskaintzak eskutan aurkeztu beharko dira Erregistro Orokorrean, Donostia kaleko 1eko 2. solairuan (Lakua 2 eraikina), lehen aipatutako epearen barruan. Epe horretan, halaber, postaz bidali ahal izango dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Posta elektronikoz, halaber, bidali ahal izango dira, baina balioa izateko, igorri eta jaso dela, zein egunetan eta jakinarazpenen testu osoa jaso dela egiaztatu beharko dira eta, horretaz gain, bidaltzaileak eta hartzaileak identifikatuta egon beharko dute era fidagarrian. Horiek guztiak egiaztatuz gero, kopia inprimatu, erregistratu eta espedientean sartuko da.

Betekizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira ez dira onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro eta jaso ez badira ez dira inola ere onartuko.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari noiz arte eutsi behar dion: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4 aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 23a. Postaz bidalitako eskaintzak egonez gero 2003ko maiatzaren 27a.

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarki gastuak: hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamabost zentimo (375,55).

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko apirilaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala