Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2521

LEHIAKETA. Iragarkia, atzerriko komunikazio-euskarrietan publizitaterako espazioak erosteko.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 05/03S/2003.

2.– Kontratuaren ezaugarriak:

a) Helburua: atzerriko komunikazio-euskarrietan publizitaterako erostea.

b) Loteak eta zenbakia: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: behin betiko fiantza eratu ondoren eta kontratua sinatzen den egunetik, 2003ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Oinarri aurrekontua: 112.669 euro.

5.– Fidantzak:

a) Behin-behinekoa: ez da beharrezkoa.

b) Behin betikoa: 4.506,76 euro.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945-018156.

e) Telefaxa: 945-018159.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko epea bukatu baino egun bat lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

8.– Eskaintza eta parte hartzeko eskabideak aurkezteko:

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko maiatzaren 16a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan, karatula eta oinarri teknikoan pleguan jasota daudenak.

c) Aurkezteko lekua: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza, Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria–Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: eskaintzak irikitzen diren egunetik hasita hiru hilabete.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria: Vitoria–Gasteiz.

d) Eguna: 2003ko maiatzaren 23a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Iragarpen gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

Vitoria–Gasteiz, 2003ko apirilaren 8a.

Kontratazio Mahaiaren lehendakaria,

ENRIQUE LAMSFUS ARRIEN.


Azterketa dokumentala