Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
2520

EDIKTUA, 637/02 ordainketa-etenduraren prozeduraren ondoriozkoa.

Alberto Diez Tejedor-ek, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegiko magistratu epaileak honako hau

JAKINARAZTEN DU:

Kitatzealdian den Steuler Ibérica, S.A. entitatearen ordainketa-etenduraren 637/02 zk.ko espedientean emandako Ebazpenaren bitartez, Hartzekodunen Batzar Nagusirako deialdia egitea ebatzi dut, hau da, epaitegi honetako Entzunaldien Aretoan, 2003ko maiatzaren 10ean egingo denerako. Aipatu ebazpenaren bitartez, bestalde, eutsi egin zaio behin betiko kaudimengabeziari. Hartzekodunak euren kabuz edo notario-ahalordea eman zaion lagunaren bitartez ager daitezke; notario-ahalordea erakutsi egin beharko da batzarrean.

Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hiruko martxoaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala