Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2517

AGINDUA, 2003ko martxoaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Galdakaoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoari helbidea aldatzeko, musika-espezialitateak gehitzeko eta 4. maila irakasteko baimena emateko dena.

Galdakaoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoak helbidea aldatzeko, musika-espezialitateak gehitzeko eta 4. maila irakasteko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Galdakaoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoari —titularra Fundación Pública Municipal de Actividades Musicales da— helbidea aldatzeko baimena ematen zaio; orain Galdakao (Bizkaia) udalerriko Urreta kaleko 7an dago eta aurrerantzean bere helbidea udalerri bereko Urreta kaleko 21a izango da.

2. artikulua.– Galdakaoko (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Máximo Moreno" Musika Eskola Publikoari 2002/2003 ikasturtetik aurrera trikitixa eta panderoa espezialitateak eta 4. maila irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode-zenbakia 48010374 da.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: Mailak: 2, 3 eta 4.

Adarra:

– Kantua: korua.

– Tresneria sinfonikoa: biolina, klarinetea, tronpeta, txirula, tronpa, kontrabaxua, perkusioa, bonbardinoa, saxofoia, tronboia eta oboea.

– Tresneria polifonikoa: pianoa, gitarra eta akordeoia.

– Bertakoa: txistua, trikitixa eta panderoa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala