Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2516

AGINDUA, 2003ko martxoaren 25ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "Botica Vieja" Bigarren Hezkuntzako Institutuari izen espezifikoa aldatzea onartzen duena.

Bilboko (Bizkaia) "Botica Vieja" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Gai horretan erabili beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Onartu egiten "Botica Vieja" Bigarren Hezkuntzako Institutuari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean IES "Botikazar" BHI deituko da. Institutu hori Bilbao udalerrian (Bizkaia) dago, Botikazar ibarreko 1ean, eta 48003199 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 25a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala