Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2515

AGINDUA, 2003ko martxoaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) "Formatik Center" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) "Formatik Center" Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek eman diote informea.

Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko EAO) eta gai horretan erabiltzekoak diren indarreko gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48012383.

Izen espezifikoa: "Formatik Center".

Titularra: Formatik Center S.A.

Helbidea: Lehendakari Agirre 29, 1-Edificio Bidarte.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak bertan behera uzteko baimenak 2002/2003 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.

Ikastetxeari Lanbide Heziketa irakasteko baimena ematen zion agindua ondoriorik gabe geratuko da egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko martxoaren 21a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala