Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2003ko apirilaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
2514

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2002ko martxoaren 21eko bilkuran hartua, Errenteriako Udalaren 2000. ekitaldiko Kontuen gaineko fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2002ko martxoaren 21ean eginiko bileran,

ERABAKI DU:

Errenteriako Udalaren 2000. ekitaldiko Kontuen gaineko fiskalizazio txostena, Erabaki honen Eranskin gisa ageri dena, behin betiko onestea.

Txostenaren ondorioak, HKEEren 1/1988 Legeko 13.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, EHAAn eta GAOn argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 21a.

HKEEren lehendakaria,

RAFAEL ITURRIAGA NIEVA.

Sarrera

Errenteriako Udalaren 2000ko Kontu Orokorrari buruzko txosten hau Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 2001eko apirila – 2002ko martxoa bitarteko Urteko Lan Programan barne hartua dago, eta honako alderdiok aztertzen ditu:

– Legezkoak: honako alor hauetan ezargarria den arautegia betetzen den egiaztatzea, hala nola, aurrekontu, zuzenbide publikoko sarrerak, zorpidetza eta finantza eragiketak, langileria eta obren kontratazioa, erosketa eta zerbitzuak.

– Kontularitzakoak: Kontu Orokorra ezargarriak diren kontularitzako printzipioekin bat datorrela egiaztatzea (alor honetako lanak sektoreko enpresa batek jaulkitako kanpo auditoretzako txostenaren ondorioak hartzen ditu oinarri).

– Gastu publikoaren eraginkortasun eta zuhurtasuna, eta kudeaketaren prozedurak: nahiz lanaren zabalak ez duen alderdi hauei buruzko azterlanik besarkatzen, azaleratu diren hutsak Kudeaketaren Alderdiak atalean deskribatu ditugu, horiek hobetzeko gomendioekin batean.

– Udalaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.

Errenteriako Udalak 39.200 biztanle zituen 2000ko urtarrilean, eta bere egituraketan 4 erakunde autonomo eta sozietate publiko bat biltzen ditu, fiskalizazio honen xede ere izan dena:

– Bihotz Sakratua Zaharren Egoitza

– Udal Euskaltegia

– Errenteria Musikala (musika eta dantza eskola)

– Kirolaren Patronatua

– Errenteria Garatuz, SA (udalerriaren garapen ekonomiko eta hirigintzazkoa).

Fiskalizazioa, gainera, Oarsoaldea, SA sozietatera zabaldu da eta horren xede soziala eskualdeko garapen sozio-ekonomikoa eta enplegu politikak dira; bertako akziodunak Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak dira (guztiek ere %25eko partaidetza- ehuneko bera dutelarik).

Atal argigarrien gaineko aipamenak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Txostenaren argitaraldi osotuan kaleratu diren eranskinetan barne-hartutako informazio gehigarriari dagozkio.

I.– Iritzia

I.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia

Langileria

1.– Ordainsari maila: estatuko administrazioak 2000ko urtean errekurtsoa jarri zuen Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean Arcepafera itsatsi, soldata %3 igo eta lansaioa astean 35 ordutan finkatzeko udalak hartutako erabakiaren aurka. Izan ere, uste baitu oinarrizko diren alderdi hauen arauketa Estatuari dagokiola (2000ko urterako gehieneko igoera %2koa izango litzateke Estatuko Aurrekontuen 54/1999 legearen 20.2 artikuluaren arabera, eta lan ordutegia administrazio publikoan astean 37,5 ordutakoa). 2002.1.17an EHANk atzera botatako udal erabakiaren Etendura Autoa ebatzi du.

2.– Destino osagarriaren mailak: Udalaren Lanpostuen Zerrendak ez du lanpostu bakoitzarentzat finkatutako destino osagarriaren legezko maila adierazten (EFPLren 15.1 art. eta Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarien Ordainsarien 343/1992 Dekretuaren 1.2 art.), baizik eta Udalak oniritzitako ordainsari mailak, Arcepaferenak direnak eta bestelako sailkaketa baten arabera egindakoak.

Kontratazioa

3.– Publizitatea eta lehiaketa:

– Udaletxearen garbiketa zerbitzua (12 milioi pezeta/72 mila euro, 2000ko ekitaldian), 1999 eta 2000ko urteetan beste udal areto batzuen garbiketa egiten duen enpresa berak egin du. Esleipen hau, inolako kontratazio prozedurarik jarraitu gabe gauzatu zen eta honenbestez, publizitate eta lehia printzipioak urratuz.

– "Niessen Eraikinaren Instalakuntza Proiektua aldatu eta gaurkotzeko" kontratua (16 milioi pezeta/96 mila euro) 1999an esleitu zitzaion publizitate eta lehiarik gabe 1998an jatorrizko proiektu oinarrizkorako ideien lehiaketa batean irabazle suertatu zen enpresari; ez da onargarria, ordea, espedientean publizitaterik gabe prozedura negoziatua erabiltzeko emandako arrazonamendua, hau da, arrazoi tekniko edo eskubide esklusiboak babesteko arrazoiengatik egin izana (2/2000 LEDren 210.b art. Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Testu Bateratua-APKLTB).

4.– Espedienteen zatikapena: Hirigintza Mantenimendurako udal zerbitzuak mantenimendurako udal jarduerak gauzatzen ditu, eta hein txikiagoan, beste obra batzuk exekutatzen ditu. Zerbitzu honen aribideetarako beharrezko hornigai eta materialak, orokorrean, ez dira kontratazio espediente bitartez erosten, baizik eta zuzenean eskuratzen dira:

HIRIGINTZA MANTENIMENDUA	Milioi pta.	Mila euro	

Hornigai elektrikoak	24	145	

Fundiziorako hornigaiak (2 hirugarren)	12	75	

Edukiontzien alokairua	11	66	

Eraikuntza materialaren hornigaiak	7	43	

Ibilgailuen konponketak	6	38	

Konponketa eta makineriaren alokairua (2 hirugarren)	6	 36	

Hormigoiaren horniketa	6	33	

Ibilgailuen karrozeria	5	32	

Hodien horniketak	4	28	

Harearen horniketak	4	25	

Morteroaren horniketa	4	24	

Ate eta leiho metalikoen horniketa	3	19	

Parkeetan haur jolasen horniketa	3	19	

Berogailuaren mantenimendua	3	17	

Burdindegiko gaien horniketa	3	17	

Baldosen horniketa	3	17	

Erregistro tapen horniketa	3	17 	

OHARRA: Berariaz adierazi ezean, lerro bakoitza hirugarren bakar bati dagokio.

+ Epaitegi honen ustetan, aurreko idatz-zatietan adierazitako legehausteak salbuetsita, eta 1. idatz-zatian azaldutako ekintzen gainean EHANk har dezakeen erabakiari meneratuta, errenteriako udalaren udal administrazioak zuzentasunez bete du 2000ko ekitaldian bere ekonomia-finantza arautzen duen lege arautegia.

I.2.– Urteko Kontuei buruzko iritzia

Aurrekontuaren likidazioa

1.– Gaudimengabezietarako zuzkidura: Udalak gaudimengabezietarako kalkulatutako zuzkidura 168 milioi pezetakoa da/1.010 mila euro; kopuru hau eskuratzeko, zorraren jatorrizko urtea abiaburu hartuta, udalak objektiboki justifikatu ez dituen ehuneko batzuk aplikatu dira. Ehunekoak finantza irizpideen arabera zehaztuz (aurreko ekitaldietako dirubilketarako estatistika datuak) egindako balioespenaren emaitzak zuzkidura 50 milioi pezetan/301 mila eurotan areagotzen du.

Ondare kontabilitatea

2.– Higiezindua eta kapital diru-laguntzak: udalak egindako azken inbentarioa 98.12.31n egin da eta udalaren ondasun higiezinetara mugatzen da; ondasun hauek, gainera, baloratu gabe daude. Testuinguru honetan, Egoera Balantzearen higiezinduko kopuruek ez dute inongo loturarik oniritzitako Ondasun zerrendarekin eta ez dute udal ondasunen egiazko egoera ere islatzen (1993az geroztik egindako erosketak soilik kontuetaratzen dituzte, ez dago zerrenda osatzen duten elementuen banakako xehekapenik, zerrendagarriak ez diren ondasunak kapitalizatzen dira, bajak salmenta balioaren arabera kontuetaratzen dira, etab.).

Esandakoaren ondorioz, Udalak ere ezin justifikatu izan du amortizazioari egindako zuzkidurentzako jarraitu duen irizpidea (egitez, 2000ko ekitaldian ez dira amortizazio gastuak kontuetaratu), ezta kapital diru-laguntzek eragindako sarreren aldizkakotzerako erabilitako irizpidea ere.

3.– Maileguak: Egoera Balantzearen saldoak 164 milioi pezeta/986 mila euroko soberakina du; hau zuzentzeko, Galdu-Irabazien Kontuan "Aurreko Ekitaldietako Galerak" urritu beharko lirateke.

+ Epaitegi honen ustez, aurreko idatz-zatietan adierazitako salbuespenak alde batera, Errenteriako Udalaren udal administrazioaren Kontu Orokorrak alderdi esanguratsu guztietan 2000ko ekitaldiko aurrekontu ekitaldiaren jarduera ekonomikoa erakusten du; baita ondarearen irudi zehatza eta ekitaldi itxierako finantza egoera ere.

I.3.– Erakunde autonomoei eta Errenteria Garatuz, SA-ri buruzko iritzia (sozietate publikoa)

Legehausteak

1.– Aldibateko langileria: Errenteria Musikalak 2000ko ekitaldian egindako aldibateko langileriaren 13 kontratazioak aztertu ditugu eta ikusi dugu, horietako 11tan, guztira 26 milioi pezetako ordainsariak egiten dituztenetan/ 156 mila euro, ez direla berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua bermatuko duten prozedurak erabili.

2.– Destino osagarriaren mailak: Lau erakunde autonomoen Lanpostu Zerrendek destino osagarriaren maila modura Udalak oniritzitako ordainsari mailak ematen dituzte, Arcepaferi dagozkionak direnak. Hala eta guztiz ere, LZn lanpostu bakoitzarentzat finkatutako destino osagarriaren legezko mailak azaldu behar du (EFPLren 15.1 art. eta 343/1992 Dekretuaren 1.2 art., Euskal Administrazio Publikoetako Funtzionarioen Ordainsariei buruzkoa).

3.– Ereintza Elkarteari Diru-laguntzak: elkarte honek ez du justifikatu Errenteria Musikaletik jarduerak garatzeko eskuratu zituen 2,1 milioi pezetari/13 mila eurori emandako norakoa. Erakundeak diru-laguntza hau justifikatzeko edo emandako dirufondoak itzultzeko eskatu behar du.

Finantza salbuespenak

4.– Ondare kontabilitatea: Udal Euskaltegia, Errenteria Musikala eta Kirolaren Udal Patronatuak ez dituzte arautegiak agintzen dituen ondarearen finantza egoerak erakusten (Egoeraren Balantzea eta Galdu-Irabazien Kontua).

+ Epaitegi honen ustetan, aurreko betegabetze eta

salbuespenak alde batera, Errenteriako Udalaren erakunde autonomoek eta Errenteria Garatuz, SA sozietate publikoak zuzentasunez bete dute 2000ko urtean bertako ekonomia-finantza jarduera arautzen duen lege arautegia; orobat, bertako kontuek alderdi esanguratsu guztietan ekitaldi horretako jarduera ekonomikoa erakusten dute, baita ondarearen eta ekitaldi itxierako finantza egoeraren irudi zehatza ere.

I.4.– Oarsoaldea, SA-ri buruzko iritzia (partaidetutako sozietatea)

Legehausteak

1.– Aldibateko langileria: Oarsoaldea, SAk 2000ko ekitaldian egindako aldibateko langileriaren 8 kontratazioak aztertu ditugu eta ikusi dugu, horietako 2tan, guztira 4,2 milioi pezetako ordainsariak egiten dituztenetan/25 mila euro, ez direla berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua bermatuko duten prozedurak erabili.

2.– Kontratazioa: sozietateak lege arautegiak kontratu txikientzako finkatutako mugak gaindituz (2 milioi pezeta/12 mila euro zerbitzuen kontratuetarako eta 5 milioi pezeta/30 mila euro obren kontratuetarako) harremanak izan dituen 14 hirugarren zein diren jakin dugu; hauek guztira 69 milioi pezetako gastua/415 mila euro 2000ko ekitaldian eragin dute. Sozietateak ez ditu kasu bakar batean ere kontratu hauek izapidatzeko eskatzen diren publizitate eta lehia printzipioak gorde.

+ Epaitegi honen ustetan, aurreko betegabetze eta salbuespenak alde batera, Oarsoaldea, SAk zuzentasunez bete du 2000ko urtean bertako ekonomia-finantza jarduera arautzen duen lege arautegia; orobat, bertako kontuek alderdi esanguratsu guztietan ekitaldi horretako jarduera ekonomikoa erakusten dute, baita ondarearen eta ekitaldi itxierako finantza egoeraren irudi zehatza ere.

II.– Kudeaketaren alderdiak eta gomendioak

Aurrekontua eta kontabilitatea

1.– Aurrekontua: 2000ko ekitaldirako onartutako Aurrekontuan honako huts hauek ikusi ditugu:

– Ez du Errenteria Garatuz barne hartzen.

– Urteanitzeko kredituei buruz ematen duen informazioa iada egin diren esleipenek ekitaldiko Aurrekontuaren gainean duten eraginera mugatzen da. Honenbestez, ez dira Aurrekontuarekin onirizten aurrekontuetaratutako inbertsioak egiteko beharrezko diren urteanitzeko kreditu berriak (Osokoak gerora onirizten ditu gastuak etorkizuneko aurrekontuetara egoztea, inbertsio bakoitza onirizten duenean).

* Aurreko legehausteak zuzentzeaz gain, aipagarria da Udal aurrekontuan sailen arabera aurkezten den informazioa soil-soilik ekonomia izaerakoa izatea; gomendagarria litzateke kudeaketaren informazioa txertatzea, hainbat sailek iada prestatzen dutena, Aurrekontuak egin beharreko ekintzak xehetasun handiagoz erakuts ditzan.

2.– Aurrekontuko aldaketak: nahiz Toki Entitateen Aurrekontuzko 4/1991 FA baliogabe izendatu zen 1999ko azaroan, udalak ez ditu 2000ko ekitaldian bertan garatzen diren prozedurak estatuko araudira egokitu, aurrekontu jarduera arautzen duena; nolanahi ere, bai arautegi honek, bai foru arautegiak aurrekontu sistema antzekoak finkatzen dituzte alderdi oinarrizkoenetan, eta honenbestez, ez dago hutsik aurreko arautegiaren prozedurak mantentzeak berekin zekartzan kontroletan.

Udalak oker erabili du 4 espedientetan sarreren bidez kredituak gaitu edo sortzeko prozedura, baita baliogabetutako foru arautegiaren ezarpen esparruan ere (estatukoa baino malguxeagoa alderdi honetan), izan ere, arautegi honetan zerga sarrera handiagoen bidez finantzatutako aldaketen norakoak soil-soilik izan daitezke kreditu zabalgarriak edo kreditu globala (aldaketa hauen kopurua guztira 204 milioi pezetakoa da).

3.– Likidazioa eta Kontu Orokorra: urteko kontuak horien onirizpen erabakiak jasotzen dituzten akten eranskin modura aurkezten dira, eta oinarrizko informazio ekonomikoa ematera mugatzen dira, egindako kudeaketaren gaineko informazio gutxi emanez.

* Urteko kontuen argitalpen bat prestatu, Aurrekontuarekin egiten denaren antzekoa. Sailen arabera urteko kudeaketari buruzko informazio gehiago jaso, eta baita kudeaketa publikoaren magnitude ekonomiko nagusietarako berariazko eranskinak ere: diru-laguntzak, inbertsioak eta kontratazioa, eta urteanitzeko kredituak.

4.– Bestelako alderdiak:

– Langileei aurrerakinak: ekitaldian emango diren diru kopuruak eta berreskuratuko diren kopuruak aurrekontuetaratu egin behar dira. Gainera, geroko ekitaldietan eskuratuko diren kopuruak ez dira kobratzeko zain dauden kopuru modura erregistratu behar. Huts hau 2002ko ekitaldian zuzendu da.

– Langile gastuak: gastu hauek zuzen kontuetaratu aurrekontu kontzeptu mailan.

Zergak

5.– Berandutza interesak: udalak ez ditu berandutza interesak likidatzen derrigorrezko dirubilketan kobratzen dituen zorretan, premiamendu gainkargua soilik (16 milioi pezeta 2000ko ekitaldian), dirubilketarako arautegiak agintzen duenaren aurka (Dirubilketarako Arautegiaren 27/1991 FDren 46. artikulua).

6.– Gerorapenak: zerga gerorapenak formalki 2000ko ekitaldian hasten dira ematen (12 milioi pezeta), baina batere interes tiporik aplikatu gabe, ezta berme eskakizunik ere. Honez gain, beti Diruzainak onirizten ditu, nahiz milioi 1etik gorakoak eta/edo 12 hilabetetik gorako iraupenekoak emateko eskumena Alkatearena den. Bestalde, ez dago Udalean aurkeztu diren gerorapen-eskabideen zerrendarik, emandakoen artxibategi bat soilik.

7.– TAO zerbitzua: Udalak TAO zerbitzuaren kudeaketa sozietate pribatu baten esku dauka, udalari dirubilketaren urteko %10a ordaindu behar diola (6 milioi pezeta garbi 2000ko ekitaldian). Udalean ez dago inongo kontrolik esleipen hartzaileak pleguan aurreikusitako betekizunak bete dituela, ezta jasotako diru kopuruen zehaztasuna ere, egiaztatuko duenik (honela, bada, egiaztatu dugu pleguan aurreikusitako 9 agente kontrolatzaileen ordez, enpresak 6 langile baizik ez dituela egiteko hauetarako erabiltzen).

Langileria

8.– Arcepaferen mailak: zenbait kasutan LZn azaltzen den ordainsari maila egiaz hainbat funtzionariok jasotakoa baino baxuagoa da. Beste zenbaitetan, izendatutako mailak Hitzarmen honetan funtzionario talde bakoitzarentzat baimendutakoak baino altuagoak dira.

9.– Lanpostuen baloraketak: lanpostuen azken baloraketa Udalak 1989an egin zuen. Data horretatik aurrera, udalak hainbat lanpostutan soldata berrazterketak egin ditu (17 lanpostu mota, talde handia eraginez), azterketa hori babestuko duen inongo azterketa teknikorik gabe.

* Lanpostuen baloraketetan aldaketak egiteko baloraketa orokorrean gogoan hartu diren irizpide tekniko berberak erabili behar dira. Gainera, aldaketa guzti hauek Lanpostuen Zerrendan islatu behar dira.

10.– Udaltzaingoaren osagarriak: talde honek gauez edo jai egunetan lan egiteagatik osagarriak kobratzen ditu, egoera hauetan lan egiten duten edo ez alde batera; osagarri hau, ordea, egoera horietan egiaz lan egindakoan soilik eman daiteke (2000ko ekitaldian 8,4 milioi pezeta egin dute, 12 udaltzainen artean banatuta).

11.– Bileretara joateagatik dietak: 2000ko urtean dietak ordaindu zaizkie zinegotziei bileretan egiazko presentzia fisikoa izatea eskatu gabe (11 milioi pezeta 16 pertsonaren artean banatuta). Huts hau 2002. urtean zuzendu da.

12.– Bestelako alderdiak:

– Urteko lansaioa: udalean 2000ko ekitaldirako finkatutako urteko lansaioa 1.547 ordukoa da, Arcepafek asteko 35 orduko lansaiorako finkatzen duenaz azpikoa izanik, hau da, 1.592 ordukoa.

– Gauzazko ordainsariak: udalak ez ditu Foru Ogasunaren aurrean bertako langileei ematen dizkien gauzazko ordainsariak aitortzen: maileguak eta bizitza aseguruak.

– Dedikazio partziala duten zinegotziek kudeaketaren erantzukizunagatik jasotako osagarriak (2000ko ekitaldian 4,2 milioi pezeta, 6 pertsonaren artean banatuta): nahiz udalak dieta modura hartzen dituen, gure ustez, ordainsari hauek laneko irabaziak dira, eta honenbestez, Gizarte Segurantzan kotizatu beharrekoak.

Kontratazioa

13.– Ondasun komunitateekin kontratuak: ondotik zerrendaratuko ditugun espediente hauek ondasun komunitateei esleitu zitzaizkien: "Errenteriako Hiribildua Kultur Zentroaren Kudeaketa" (11 milioi pezeta), "Haurtzaro eta Gaztediaren Zerbitzua Dinamizatzea" (10 milioi pezeta), eta "Adin Txikikoei Zuzendutako Jarduren Garapena (Tailerrak)" (10 milioi pezeta). APKLTBren 15. art.ak agintzen du Administrazioarekin soilik kontratatu ahal izango dutela pertsona natural edo juridikoek; ondasun komunitateek, ordea, ez dute halako izaerarik Kode Zibilaren 35.2 art.aren arabera.

14.– Zuzenketarako epea: honako egoera hauek ikusi ditugu:

- "Udalaren Kontuen Auditoretza eta bere erakunde autonomoak" (4 milioi pezeta): espediente honetan lehiatzaile bat baztertu zen Merkataritzaren Erregistroan izen ematea eta Jarduera Ekonomikoen Zergan alta aurkeztu ez zituelako.

– "Instalakuntza eta Udal Eraikinetan Suteen aurkako Asegurua" (5 milioi pezeta): lehiatzaile bat baztertua izan zen ordezkatzeko ahalmenean hutsak zeudelako.

– "Haurtzaro eta Gaztediaren Zerbitzua Dinamizatzea" (10 milioi pezeta): lehiatzaile bat baztertu zen esandako esperientzia egiaztatuko zuen agiririk ez aurkezteagatik.

Aurreko kasu guztietan lehiatzaileei 3 eguneko epea eman behar zitzaiekeen Estatuko Kontratazioaren Arautegi Nagusiaren 3410/1975 Dekretuaren 101. art. ak adierazten dituen hutsak zuzentzeko, izan ere jurisprudentziak agindu baitu epe hori ematea ez dela aukerakoa agiriren bat aurkeztu gabe uzten denetan (nahiz artikua hitzez hitz erredaktatu).

15.– Lursailak erabiltzeko gaitasunik izan gabe lehiaketak: "Nafarroako Etorbidearen Urbanizazioa Egokitzeko Lanak, 1. eta 2. Zatiak" (139 milioi pezeta) eta "Masti-Loidiren 41. Sektorearen Urbanizazioa, 2. Zatia" (270 milioi pezeta) kontratuetan, esleipena, eta horietako bigarrenean, baita obren exekuzioaren hasiera ere, lursailen gainean erabateko erabilgarritasunik izan gabe gauzatu ziren, izan ere, lursail horiek desjabetza prozesua amaitu zain edo Eusko Jaurlaritzak laga zain baitzeuden, APKLTBren 129. art. urratuz, esleipenerako ezinbesteko betekizun modura eskatzen baitu.

16.– Kontratazio Mahaiean Artekaria bertan ez egotea: kontratazio Mahaietan ez da Artekaritzaren inongo ordezkaririk egoten, APKLTBren 9.3 Xedapen Gehigarria urratuz.

17.– Artekaritzaren ordezkariari obrak hartu izanaren jakinarazpen eza: Artekartizari ez zaio obrak hartzeko ekintzaren berri ematen, APKLTBren 110.2 eta EKAOren 170 eta 173. artikuluak urratuz.

18.– Luzapenik eta zigorrik gabeko berandutzak: "Udaletxea zaharberritzea" espedientean obrak urte t’erdi atzeratu ziren ez luzapenik eman, ez zigorrik ezarri gabe, APKLTBren 95. art. urratuz. Orobat, aztertu ditugun beste 5 espedientetan 2 eta 7 hilabete bitarteko atzeraldiak gertatu dira, eta hauetan ere ez da zigorrik ezarri, ezta luzapenik eman ere.

19.– Kontratuaren xedea areagotzea: "CIP/Lanbide Hastapenerako Zentroaren Zuzendaritza Zerbitzua, Eskolak Ematea, Programaketa eta Dinamizazioaren" espedientean kontratua hasiera batean 3 ikastarotarako izenpetu zen 21 milioi pezetan. Gerora, beste hainbat gaiei buruzko 3 ikastaro kontratatu ziren, 13 milioi pezetako zenbatekoan, aurreko espedientearen zabalketa modura eta inolako lehiaketarik bideratu gabe.

20.– Bestelako alderdiak:

– Pleguetan arauzko hutsak: behin-betiko bermea emateko epea egun naturaletan eman behar da, eta ez lanegunetan (datu hau zuzendu egin behar da, izan ere 15 egun naturaleko epean ez aurkezteak ezinbestean kontratua baliogabetzea eragiten baitu, APKLTBren 41.1 art.aren arabera), eta zehaztu egin behar dute prezioak berrikusteko kalkulurako zein formula edo tipo erabiliko den.

– Kontratuan formaldu gabeko aldaketak: "Trafiko eta aparkamendurako ordenamenduan" eta "CIP/LHZen Zuzendaritza, Programaketa eta Dinamizazioa" espedienteetan aldaketak ez ziren idatziz gauzatu, APKLTBren 101.2 artikulua urratuz.

– Likidazioan barne hartutako %10etik gorako aldaketak: "Alondegi Zaharrean Garaje Proiektua" eta "Beraun Berri Ikastetxearen Estalkia Berritzea" obrak kitatu zirenean 2001eko maiatzean, kontratu prezioaren %10etik gorako gastu igoera eragin zuten aldaketak egin ziren, Obren Kontrataziorako Estatuko Administrazio Baldintza Administratibo Partikularren Plegua, 3854/1970 Dekretuaren 62. atala urratuz, kasu hauetan aldaketak izapidatzeko beharra agintzen baitu.

– Urteanitzeko obretan %10eko atxikipen gehigarria: urteanitzeko izaera duten obren espedienteetan esleipen zenbatekoaren gainean kredituaren %10eko atxikipen gehigarria egin behar da, APKLTBren 14. Xedapen Gehigarriak eskatzen duena.

Diru-laguntzak

21.– Diru-laguntza hartzaileei euren zerga eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioetan gaurkotuta egoteko eskatu: Udalak ez du egiaztatzen diru-laguntzen hartzaileak gaurkotuta daudela Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betekizun sozialetan (2225/1993 EDren 1.4 art., Diru-laguntza Publikoak Emateko Prozedimenduaren Arautegia).

22.– Landabideak: udalerriko baserrietako jabeak bazkidetuak dauden Auzo-elkarteak esleitzen ditu obrak eta esleipen horiek beti enpresa beraren alde egiten dira (8 milioi pezeta 2000ko ekitaldian).

* Landabideak jabetza publikokoak direnez gero, udalak bere gain hartu behar du obra hauen esleipena.

23.– Baserrialdean elektra-indarra ezartzea: obra hauetan Foru Aldundiak eta Iberdrolak finantzatu gabeko kostua Udalak hartzen du bere gain, zati batean interesdunari eragiten diona (2000ko ekitaldian 3 milioi pezetako udal gastua eragin dute). Hirigintza Batzordea da udalaren eta norbanakoaren artean banaketa ehunekoak zehazten dituena eta agintaraudi edo barne arautegi bidez arautu gabe daude erabilitako irizpide edo parametroak.

* Udalak agintaraudi bidez arautu behar lituzke onuradunari eragingo dizkion ehunekoak eta irizpideak, laguntza hauek ematean aukerakotasuna guztiz baztertuaz.

24.– Itunpeko egoitzetxeetan laguntza behar handikoen dirusarrerak: ingresatutako gaisoaren pentsioa egoitzetxeko gastuei aurre egiteko behar hainbatekoa ez bada, Udalak zorraren aitorpen agiria izenpetzeko eskatzen dio, gainerako diru-kopurua hilabetero edo balizko geroko herentziaren kontura ordaintzeko obligazioa jasotzen duena. Hala eta guztiz ere, agiri honek ez du zorraren ordainketara meneratutako ondasunen tasazioa jasotzen, eta Erregistroan ere ez da aitzineurrizko ohartarazpenik egiten.

* Udaleko Zaharren Egoitzetxean izenpetutako zor konpromisoei gagozkienean aurrerago aipatuko dugun moduan, Udalak gerora zorrak zuzentasunez kobratuko direla bermatuko duten neurri juridikoak bideratu behar ditu.

25.– Gizarte-larrialdiko laguntzak: nahiz 199/1999 Dekretuak, laguntza hauen emakida arautzen duenak, diruz lagungarri diren kontzeptuak eta horiek justifikatzeko derrigortasuna jasotzen duen, Udalak lehen mailako beharrei aurre egiteko laguntzak ematen ditu, gastuen helburu jakin bati lotu gabeak.

* Gastu jakin bati lotu gabeko Gizarte-larrialdiko Laguntzen kargura diru-laguntzak ematea ekidin.

26.– Garabi zerbitzua: 1999 eta 2000ko ekitaldietan zerbitzu honen esleipen hartzaileak Udalari egiazko dirubilketaz gaindiko ordainagiriak aurkeztu dizkio, kontratuaren pleguek agintzen dutena urratuz, izan ere, kontzeptu honegatik soilik fakturatzea aurreikusten baitute, eta ez emandako zerbitzu guztiengatik (jaiak, lapurretak, obrak, etab.). Esleipen hartzaileari sobera ordaindutako kopurua 2,8 milioi pezeta ingurukoa da.

* Kontratua indarrean egon den 2 urteetan garabi zerbitzuaren kontzeptuan egindako likidazioak berrikusi eta fakturazioa zerbitzuaren egiazko dirubilketara egokitu.

27.– Hiri garraio zerbitzua: esleipen hartzaile den enpresak aurkeztutako datuak urteko auditoretza gai dira. 2002ko ekitaldi hasieran likidatu gabe daude 1997 eta 1998ko ekitaldiak (gastu konpromiso modura 4,6 milioi pezeta daude likidatzeko) eta 1999 eta 2000ko urteak auditoretza egiteko daude.

Erakunde autonomoak eta Errenteria Garatuz, SA

28.– Idazkaritza eta Artekaritza: Udalaren erakunde autonomoetan, eta estatutuei jarraiki, egiteko hauek bertako Zuzendariek egiten dituzte (funtzionario direnak).

* Egiteko hauek udal Idazkari eta Artekariak bete behar dituzte, edo hauek eskuordetuta, berariaz gaitutako langileek (Nazio mailan Jarduteko Gaitutako Toki Administrazioetako Funtzionarioen Araubide Juridikoaren 1174/1987 EDren 13.2 eta 17.2 art.)

29.– Urteko lansaioa: Errenteria Musikalean urteko lanorduak Osokoak oniritzi behar ditu (Arcepafek kasu honetan), eta ezin murritz daitezke erakunde autonomo honetako Batzordeak onirizten duen Plan Pedagogikoaren bitartez.

30.– Presentziaren kontrola: Udal Euskaltegian eta Errenteria Musikalean ez da lanpostuan langileen presentzia fisikoaren kontrolik egiten; honako hau garrantzia handiko atala da, irakaslegoaren egutegi eta ordutegi aniztasuna gogoan hartuta.

31.– Zaharren egoitza, zorraren aitorpena: euren pentsioarekin oniritzitako tarifa ordaindu ezin duten egoiliarrek, sortuko duten zorra aitortzen duen notario-agiri bat izenpetzen dute, baina adindua hiltzen denean egiten dituzten kobrantza ahaleginak ia beti alferrekoak izan ohi dira.

* Udalak zehaztasunez finkatu behar du egoitzan sartzeko eskatzen duten zaharren ondarea eta ondasunik balego, geroko zorren kobrantza ziurtatu, sartzeko baldintza modura abalak, fidantzak edo bestelako bermeak aurkezteko eskatuz.

32.– Errenteria Garatuz, kontratazioa: "Niessen Lursaila Garatzeko Ekintzetan eta udal Azokan Asistentzia" kontratua (2000ko ekitaldian 2 milioi pezetako kostuarekin eta 2001eko ekitaldi amaieran 4,7 milioi pezeta pilatutakoarekin), zuzenean esleitu zen, aurrez hainbat eskaintza egiteko derrigortasuna bete gabe.

33.– Bestelako alderdiak

– Lanpostuen Zerrenda: Errenteria Musikalaren Lanpostuen Zerrendak ez dio erreferentziarik egiten idazkari eta ikasketaburu egitekoak betetzeagatiko osagarriari.

– Langileriaren aurrekontu eranskina: Zaharren Egoitza eta Errenteria Musikalak ez dute agiri hau urteko aurrekontuan aurkezten.

– Hirugarrenekiko Harremanen 347 Eredu-orria: Udal euskaltegia, Errenteria Musikala eta Zaharren Egoitzak informazio fiskalari buruzko agiri hau bete behar dute.

– Eguneko Zentroaren zerbitzua jasotzean hobariak: Pentsio txikiak dituzten hainbat adinduen aldeko hobari hauek Errektoretza Batzordeak oniritzi ditu baina Udalbatzak oniritzi behar ditu eta dagokion agintaraudian jaso.

– Kirolaren Patronatua: Polikiroldegiko eta Kaputxinoetako mantenimendu eta garbiketa kontratuak berritu eta Beraun kudeatzekoak, 1991an esleitu zirenak eta gaur arte etengabeko luzapenak izan dituztenak.

Oarsoaldea, SA (%25ean partaidetutako sozietatea)

34.– Aldibateko langileria: aldibateko langileen kontratazioa jarduera jakinetarako (kontsumitzailearentzako informazio bulegoak, enplegu zerbitzua, turismoa, etab.) kontratuen iraupena jasotako diru-laguntzen indarraldiari lotu behar zaio.

* Zenbait kasutan lotura hau ez du Sozietateak modu egokian finkatu eta honenbestez, egungo kontratuak berrikustea gomendatzen dugu.

35.– Diruzaintzako gaindikinak: sozietateak ez du 2000ko ekitaldian sortutako irabazien jatorriaren xehetasunezko azterketarik, 31 milioi pezeta egin dituztenak (irabazi hau sortuko litzateke udaletatik gastu orokorretarako jasotako ekarpenak finantziazio beharrak baino altuagoak izatean).

* Sozietateak azterketa hau egin behar du eta ondorioztatzen bada udal akziodunetatik jasotako diru-laguntzek erabilera libreko soberakina sortu dutela, horren geroko aplikazioa edo udalei itzultzea erabaki behar da.

III.– Finantzaren Analisia

FINANTZAREN ANALISIA	Milioi pta.n	Mila pta.n/biztanleko	

	––––Urtea–––	–––Urtea–––	–Erref. 99–	

	98	99	00	98	99	00	Gip.	Eusk.	

Zergak (1. eta 2. kap.)	957	1.016	1.073	25	 26	27	31	32	

Tasak, prezioak eta bestel. (3. eta 5. kap.)	636	 875	749	16	22	19	23	19	

Transf. eta diru-lag. arruntak (4. kap.)	2.540	 2.633	2.764	65	67	71	68	57	

A. Sarrera arruntak	4.133	4.524	4.586	106	 115	117	122	108	

									

Langile gastuak (1. kap.)	1.639	1.635	1.832	 42	42	47	36	33	

Erosk., zerb. eta diru-lag. (2. eta 4. kap.)	1.690	 1.770	1.845	43	45	47	48	42	

B. Funtzionamendu gastuak	3.329	3.405	3.677	 85	87	94	84	75	

									

Aurrezki Gordina (A-B)	804	1.119	909	21	28	 23	38	33	

Finantza gastuak (3. kap.)	184	134	148	5	3	 4	3	2	

Emaitza arrunta	620	985	761	16	25	19	 35	31	

									

Jasotako kapital diru-laguntzak	159	110	183	4	 3	5	6	3	

Inbertsio errealak (6. kap. eta 7. kap. gastuak)	956	 929	762	24	24	19	26	18	

Diruzaintza gerakina	726	810	527	19	21	 13	34	32	

Zorpidetza	3.188	3.695	3.421	81	94	87	 63	40	

							Biztanleak: 39.200	

OHARRA: taulan jasotako erreferentziak 1999ko ekitaldian (eskuragarri dagoen azkena) 20.000 eta 50.000 biztanle bitarteko udalen datuei dagozkie.

SARRERA ETA GASTU ARRUNTAK					Mila pta. biztanleko	

1.– Sarrera arruntak: aipatzekoak dira euren osakeran zergek eragindako sarrerak, izan ere, honako hauek 27.000 pta./biztanleko zenbatekoarekin, erreferentzia modura hartutako udalek kontuetaratutakoak baino zertxobait baxuagoak baitira (31.000 eta 32.000 pta./biztanleko kopuruak Gipuzkoa eta Euskadirako 1999an, hurrenez hurren). Honi dagokionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitara emandako GIDA argitalpenak 2000ko abenduko ale berezian interesgarri diren hainbat adierazle jasotzen ditu:

– "Agintaraudi fiskalak" izeneko neurriak arautegiak baimendutako gehiengo tipo eta tarifez udalak egiten duen erabilera maila neurtzen du eta Errenterian, %66ko balioa du, Arrasateko %54aren, Eibarko %62aren edo Irungo %55aren aldean. Honenbestez, Errenteriako Udalak oinarri zergagarriei aplikatutako tipoak erreferentziazko udalenak baino altuagoak dira.

– "Gaitasun fiskala" zergagarri den udal aberastasuna baloratzen saiatzen da (higiezinen, jarduera ekonomkoen eta ibilgailuen erroldaren araberako balioa, Errenterian biztanleko 11.896 pta.ko balioa egiten duela, Arrasateko 17.490, Eibarko 14.573 edo Irungo 18.292 pta.ren aldean.

Datu hauen arabera, Errenterian zergen kontzeptuko dirubilketa txikiagoa oinarri zergagarri txikiagoen ondorioa da (dagoen aberastasunaz azpiko baloraketengatik); honi gehitu beharko litzaioke zerga nagusietan –Ondasun Higiezinen Zerga, Jarduera Ekonomikoen Zerga, Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren Zerga- hainbat exentzio eta sari aplikatzeak eragindako ondorioa.

* Udalari gomendatzen diogu antzeko beste udalen aldean zergen kontzeptuko dirubilketa txikiagoa izatea berariaz azter dezala.

2.– Funtzionamendu eta finantza gastuak: Udalaren gastu arruntak oso altuak dira antzeko tamaina duten gainerako udalen aldean; berariaz aipatzekoa da langile gastuen kopuru handia, biztanleko 47.000 pta. egiten dituena, 36.000 eta 33.000 pta./biztanleko erreferentzien aldean Gipuzkoa eta Euskadin 1999an, hurrenez hurren.

Ildo honi jarraiki, alderaketa egin dugu Eibarko Udalaren egitura organikoarekin, eta ikusi dugu Errenterian langileria gehiago dagoela hiri mantenimenduan (kale eta obra txikien mantenimendua), gizarte zerbitzuetan (udal haurtzaindegia eta etxeko laguntzan laguntzaileak) eta kultura eta euskaran (14 administrari eta laguntzaile Errenterian, Eibarko 8en aldean). Bestalde, Errenteriako ordainsari mailak Eibarkoak baino zertxobait altuagoak dira ezaugarri bereko lanpostuei dagokienez (zenbaitetan, lanpostuei atxikitako ordainsari maila, Arcepafek aurreikusitako gehienekoa baino altuagoa da).

* Alde nabarmen hau xehetasunez aztertu behar luke Udalak, udal egitura zerbitzuak emateko egokiena den egiaztatuz.

AURREZKI GORDINA ETA EMAITZA ARRUNTA				Mila pta. biztanleko	

3.– Aurrezki gordina eta emaitza arrunta: aurrekoaren ondorioz, aurrezki gordina eta emaitza arrunta erreferentziagai hartutako udalek erregistratutakoak baino askoz ere baxuagoak dira. Honela, bada, emaitza arrunta 19.000 pta/biztanleko da, Gipuzkoa eta Euskadik 1999an hurrenez hurren erregistratutako 35.000 eta 31.000 pta.ren aldean.

4.– Inbertsioak: Errenteriako Udalaren inbertsioak 2000ko ekitaldian 19.000 pta./biztanleko egiten dituzte, erreferentziagai hartutako udalen batez bestekoaren mailari eutsiz.

ZORPIDETZA								Mila pta. biztanleko	

5.– Zorpidetza: zorpidetza 87.000 pta./biztanleko eta 4,6 aldiz urteko emaitza arruntaren pareko da. Honek eragiten du Gipuzkoako tamaina bereko udalek baino (63.000 pta./biztanleko) eta Euskadiko udalek baino (40.000 pta./biztanleko) zama handiagoa izatea.

IV.– Urteko Kontuak

1. 2000KO EKITALDIKO AURREKONTUAREN LIKIDAZIOA			 		Milioi pta.	

	–––––Aurrekontua–––––	Likidat.	Kobrak	Kobra-	 %	

DIRU-SARRERAK	Eransk.	Hasier.	Aldak.	B-betik.	 eskubid.		tzeko	egiter.	

1.– Zerga zuzenak	A3	864	30	894	951	858	 93	%106	

2.– Zeharkako zergak	"	75	-	75	122	85	 37	%163	

3.– Tasa eta prezio publikoak	"	768	34	802	 718	577	141	%90	

4.– Transf. eta diru-lag. arruntak	A4	2.728	48	 2.776	2.764	2.692	72	%100	

5.– Ondarezko diru-sarrerak	A3	33	-	33	31	 31	-	%94	

6.– Inbertsioak besterenganatzea.	A9	188	169	 357	386	386	-	%108	

7.– Kapital transf. eta diru-lag.	A4	154	29	 183	183	59	124	%100	

8.– Finantza aktiboen aldak.	A10	-	810	810	 12	8	4	(*) %-	

9.– Finantza pasiboen aldaketa	A11	428	24	452	 270	270	-	%60	

Guztira		5.238	1.144	6.382	5.437	4.966	 471	(*) %98	

(*) Exekuzioaren % kalkulatzerakoan Diruzaintza Gerakina txertatzearen eragina zuzendu dugu.

	–––––Aurrekontua–––––	Aitort.	Ordaink.	 Ordain-	%	

GASTUAK	Eransk.	Hasier.	Aldak.	B-betik.	 obligaz.		tzeko	egiter.	

1.– Langile gastuak	A5	1.812	37	1.849	 1.832	1.831	1	%99	

2.– Zerb. eta ondasun erosk.	A6	1.127	135	 1.262	1.192	985	207	%94	

3.– Finantza gastuak		160	(12)	148	148	 148	-	%100	

4.– Transf.eta diru-lag. arruntak	A7	666	24	 690	653	582	71	%95	

6.– Inbertsio errealak	A8	988	810	1.798	 1.089	851	238	%61	

7.– Kapital transf. eta diru-lag.	A7	56	35	91	 59	51	8	%65	

8.– Finantza aktiboen aldaketa	A10	10	(10)	-	 13	13	-	%-	

9.– Finantza pasiboen aldaketa	A11	419	125	 544	544	538	6	%100	

Guztira		5.238	1.144	6.382	5.530	4.999	 531	%87	

			A1					A2	

2. ITXITAKO AURREKONTUAK					Milioi pta.	

	Eransk.	Hasier.	Baliogab.	Kobrak./	 Amaier.	

		egitekoa		Ordaink.	egitekoa	

EKITALDI ITXIEN SARRERAK						

1, 2, 3 eta 5. kap.	A3	548	49	265	234	

4. eta 7. kap.	105	-	105	-		

6. eta 8. kap.	25	-	23	2		

9. kap.	A11	518	172	346	-	

Zordunak		1.196	221	739	236	

						

EKITALDI ITXIEN GASTUAK						

Hartzekodunak		405	-	405	-	

3. KONPROMISO KREDITUAK			Milioi pta.	

	Eranskina	––––––––––Aurrekontua––––––––––	 Konpro-	

GEROKO GASTUAK		Lehenago-	2000	Aldak.	 B-betik.	misoak

		koak	

2.– Zerbitzuak eta ondasun erosk.	A6	-	-	-	 -	50	

6.– Inbertsio errealak	A8	-	-	-	-	361	

Guztira		-	-	-	-	411	

			2001. urtea		-	310	

			2002. urtea		-	101	

4. AURREKONTUKO EMAITZA	Milioi pta.	

Likidatutako eskubideak	5.437	

Aitortutako obligazioak	(5.530)	

Itxitako ekitaldietako zordunak baliogabetzea	(221)	

Itxitako ekitaldietako hartzekodunak baliogabetzea	-	

Aurrekontuaren emaitza	(314)	

Diruz. gerakinaz finantzatutako gastuengatik emaitza	 (393)	

Finantza desbideraketengatik emaitza	(240)	

Doitutako aurrekontuaren emaitza	319	

		

		

		

5. DIRUZAINTZA GERAKINA	Milioi pta.	

Diruzaintza	655	

Aurrekontuzko zordunak	471	

Itxitako ekitaldietako zordunak	236	

Aurrekontuz kanpoko zorrak eta finantza kontuak	59	

Gaudimengabezietarako hornidura	(168)	

Aurrekontuzko hartzekodunak	(531)	

Itxitako ekitaldietako hartzekodunak	-	

Aurrekontuz kanpoko hartzekodunak	(195)	

00.12.31an Diruzaintza gerakina	527	

Gastuei lotutako diruzaintza gerakina	124	

Erabilpen orokorreko diruzaintza gerakina	403	

		

	

		

6. DIRUZAINTZA GERAKINA: ALDAKETA	Milioi pta.	

99.12.31an Diruzaintza gerakina	810	

+ Aurrekontuaren emaitza	(314)	

+ Gaudimengabezietarako hornidura gutxitzea	24	

+ Itzulketengatiko hartzekodunak gutxitzea	7	

00.12.31an Diruzaintza gerakina	527	

7. ZORPIDETZA					Milioi pta.	

	Eranskina	99ko abe.	Berriak	Amortiz.	00ko abe.	

Zorpidetza	A11	3.695	270	544	3.421	

8. 2000ko abenduaren 31an EGOERA BALANTZEA		 Milioi pta.	

	Abendua	Abendua	

AKTIBOA	Eransk.	00	99	PASIBOA	Eransk.	 00	99	

HIGIEZINDU 	A9	5.811	5.189	BEREZKO FONDOAK	 	2.794	2.325	

MATERIALA

ETA EZMATERIALA		

Erab. orokorrera emandakoa		1.339	942	Ondarea	 	4.539	3.759	

Higiezindu ezmateriala		149	112	Ekitaldiko ondare emaitza		549	779	

– Pilatutako amortizazioa		(35)	(35)	Erabilp. orok. emand. ondarea	A9	(2.265)	(2.184)	

Higiezindu materiala		5.689	5.501	Egoera berezietako ondarea	"	(29)	(29)	

– Pilatutako amortizazioa		(1.331)	(1.331)		 			

Indarreko higiezindu materiala		-		KAPITAL DIRU-LAGUNTZ.	A4	170	25	

								

FINANTZA HIGIEZINDUA	A10	47	47	EPE LUZEKO ZORRAK	A11	2.951	3.276	

Epe luzeko inberts. eta kredit..		47	47			 		

– Hornidurak		-	-					

								

ZORDUNAK		601	1.058	EPE MOTZ. HARTZEKOD.		 1.196	981	

Aurrekontukoak		707	1.196	Epe motzeko zorrak	 A11	470	419	

Aurrekontuz kanpokoak		62	54	Aurrekontukoak	 	531	405	

– Gaudimengab. hornidura	A3	(168)	(192)	 Aurrekontuz kanpokoak		195	150	

				Diru-sarrerak itzultzeagatik		-	 7	

FINANTZA KONTUAK		652	313					

Aurrekontuz kanpokoak		(3)	(2)					

Diruzaintza		655	315					

Aktiboa		7.111	6.607	Pasiboa		7.111	 6.607	

9. 2000 ekitaldiko GALDU-IRABAZIEN KONTUA					 		Milioi pta.	

	Urtea	Urtea	

GASTUAK	00	99	DIRU-SARRERAK	00	99	

						

Langile gastuak	1.853	1.663	Zergak	1.075	 1.014	

Kanpoko zerbitzuak	1.171	1.139	Tasak	588	 556	

Tributuak	-	-	Bestelako sarrera arruntak	153	 315	

Emand. transf. eta diru-lag. arr.	653	603	Jasot. transf. eta diru-lag. arrunt.	2.768	2.631	

Emandako kapital diru-lag.	59	63	Emaitzetara aldat. kap. transf.	38	85	

Gaudimengab. hornid. dotaz.	168	-	Ezarritako kaudimeng. zuzkidura	192	4	

Higiez. ezmat. amortiz. dotaz.	-	6				

Higiez. mat. amortiz. dotaz.	-	128				

						

	Urtea	Urtea	

GASTUAK	00	99	DIRU-SARRERAK	00	99	

Finantza gastuak	148	134	Finantza sarrerak	8	 4	

						

Aurreko ekitaldietako galerak	221	94	Aurreko ekitaldietako irabaziak	-	2	

Aparteko galerak	-	2	Aparteko irabaziak	-	 -	

Gastuak	4.273	3.832	Diru-sarrerak	4.822	 4.611	

			Ondare emaitza	549	779	

ERAKUNDE AUTONOMOAK

		Zaharren	Euskal-	Errenteria	Kirolaren	

		Egoitza	tegia	Musikala	Patronatua	

10. 2000-KO LIKIDAZIOA: ESKUBIDEAK ETA OBLIGAZIOAK		 		Milioi pta.	

3.– Tasak eta prezio publikoak		123	15	27	 91	

4.– Transf. eta diru-lag. arruntak						

	Udala	129	39	156	27	

	Beste batzuk	89	64	31	-	

5.– Ondare sarrerak		-	-	-	1	

7.– Kapital transf. eta diru-lag.:						

	Udala	8	3	-	26	

	Beste batzuk	6	-	-	-	

8.– Finantza aktiboen aldaketa		-	5	-	-	

DIRU-SARRERAK		355	126	214	145	

1.– Langile gastuak		80	110	178	20	

2.– Zerbitzuak eta ondasun erosketa		256	8	18	 99	

3.– Finantza gastuak		-	1	-	-	

4.– Transferentzia. eta diru-lag. arruntak		-	3	 12	2	

6.– Inbertsio errealak		20	5	-	24	

GASTUAK		356	127	208	145	

Diruzaintza Gerakina		-	(2)	5	-	

11. 2000ko abenduaren 31an EGOERA BALANTZEA				 Milioi pta.	

Higiezindu materiala eta ezmateriala		53	Kontuak aurkeztu gabe	

Izakinak		1	" "	

Zordunak		62	" "	

Diruzaintza		8	" "	

AKTIBOA		124		

Ondarea		26	" "	

Ekitaldiaren emaitza		5	" "	

Kapital diru-laguntzak		23	" "	

Hartzekodunak epe motzera		70	" "	

PASIBOA		124		

12. 2000ko ekitaldiko GALDU-IRABAZIEN KONTUA				 Milioi pta.	

Langile gastuak		80	Kontuak aurkeztu gabe	

Beste ustiaketa gastuak		256	" "	

Amortizazioa eta hornidurak		6	" "	

GASTUAK		342		

Salmentak		120	" "	

Beste ustiaketa sarrerak		218	" "	

Beste ekitaldietako sarrerak eta apartekoak		9	" "	

SARRERAK		347		

EMAITZA		5		

ERRENTERIA GARATUZ (SOZIETATE PUBLIKOA) ETA OARSOALDEA, SA

	Errenteria	 Oarsoal-	

	Garatuz	 dea, SA	

			

			

13. 2000ko abenduaren 31an EGOERAREN BALANTZEA	Milioi pta.	

Higiezindu material eta ezmateriala	-	73	

Finantza higiezindua	-	214	

Zordunak	1	303	

Diruzaintza	7	38	

AKTIBOA	8	628	

Kapitala	10	10	

Erreserbak	-	18	

Ekitaldiaren emaitza	(2)	31	

Kapital diru-laguntzak	-	36	

Epe luzeko maileguak	-	161	

Epe luzeko beste hartzekodunak	-	77	

Epe motzeko maileguak	-	1	

Epe motzeko beste hartzekodunak	-	100	

Aldizkakotzeagatik doiketak	-	194	

PASIBOA	8	628	

			

			

14. 2000ko ekitaldiko GALDU-IRABAZIEN KONTUA	Milioi pta.	

Langile gastuak	-	211	

Beste ustiaketa gastuak	2	134	

Finantza gastuak	-	8	

Amortizazioa eta hornidurak	-	8	

Beste ekitaldietako gastuak eta apartekoak	-	14	

Sozietateen Zerga	-	11	

GASTUAK	2	386	

Salmentak	-	17	

Beste ustiaketa sarrerak	-	374	

Beste ekitaldietako sarrerak eta apartekoak	-	26	

SARRERAK	-	417	

EMAITZA	(2)	31	

ERRENTERIAKO UDALAREN 2000KO

FISKALIZAZIOARI BURUZKO EMAITZARI HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAK EGINDAKO

ALEGAZIOAK

2002ko otsailaren 18an, Errenteriako Udalaren 2000ko fiskalizazioaren emaitzen behin-behineko txostena bidali zitzaion udal honi, alegazioak eta justifikazioak aurkezteko, egokitzat joz gero.

Horri dagokionez, jarritako epearen barruan, txostenaren emaitzei buruzko alegazio hauek aurkeztu dira:

I.– Iritzia

I.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

Kontratazioa

3.– Publizitatea eta lehiaketa

"Niessen Eraikinaren Instalakuntza Proiektua aldatu eta gaurkotzeko" kontratua jatorrizko oinarrizko proiektua idazteko 1988an deitutako ideia-lehiaketa irabazi zuen enpresari esleitu zitzaion, publizitaterik eta lehiarik gabe, 1999an. Horri dagokionez, esan behar da aipatu kontratuaren jatorria 1990eko irailaren 10ean sinatutako beste kontratu baten dagoela, non enpresa horri esleitu baitzitzaion "Niessen - Herriko Kultur Zentroko Instalazioak, I. fasea eta ibilgailuen aparkalekua" izeneko oinarrizko proiektua ez ezik exekuzio-proiektua ere (ikusi 1. oharra dokumentuaren amaieran).

I.4.– Oarsoaldea SA-ri buruzko iritzia (partaidetutako sozietatea)

Legehausteak

1.– Aldibaterako langileak

Txostenak aipatzen dituen aldibaterako kontratuak A.A. eta G.I. direla jakinda, ondokoa alegatu nahi dugu:

INEM - Toki korporazioak, Enplegua Sustatzeko Programaren barruan, Pasaiako Badiako Hiri-birgaiketarako teknikariaren lanpostu baterako, hautaketa prozesu baten bidez kontratatu zen A.A., 1999ko azaroan: proba profesional bat, curriculum vitae-a baloratzea eta banakako elkarrizketa bat egin ziren. Kontratua 1999ko azaroaren 30etik 2000ko maiatzaren 29ra artekoa izan zen.

Hiri-Birgaiketarako Sailak administrari bat kontratatzeko beharra aurkeztu zuenez, aurrez Oarsoaldea SA sozietatean parte hartu duten langileak baloratzea erabaki zen, eta horien ezagupenak eta lanpostuan jarduteko jarrerak baloratu ziren.

A.A. kontratatzea erabaki zen Agentzian egiten diren prozesu tekniko-administratiboak bazekizkielako, zituen gaitasun pertsonal eta profesionalengatik eta bere nagusi eta lankideek egindako balorazioarengatik 2000ko maiatzaren 22an kontratatu zen, 6 hilabeteko praktika-kontratu bat medio.

Lanbide orientazioko teknikari baten lanpostua betetzeko kontratatu zen G.I. Luzaro langabezian daudenei laneratzen laguntzeko eta ibilbidean laguntzeko egintzak burutzea da teknikari horren lehentasunezko lana.

Curriculum vitae-a baloratu, eta hautaketa-elkarrizketa bat egin zitzaion kontratatzeko. Kontratatzeko erabakia, bestalde, 2000ko martxoaren 27an hartu zen. Halaber, beste hautaketa prozesu batzuetako hautagaiak baloratu ziren, baina G.I. egokiagoa zela ikusi zen, zituen gaitasun pertsonal eta profesionalengatik. Izan ere, gauzatu beharreko zerbitzuaren erabiltzaileekin lanpostuan jarduteko kualifikazio hobea zuen aipatu gaitasunei esker.

2.– Kontratazioa

Agentziaren forma juridikoa "sozietate anonimo"-arena denez, auditoretza egin arte ez genekien herri instituzioek bete beharreko publikotasun eta lehia printzipioak bete behar zirenik. Oarsoaldea SA sozietatea legeak behartuta baldin badago —hala esaten baita auditoretzako txostenean—, legezko betekizun hori betetzeko behar diren neurriak hartuko ditugu.

II.– Kudeaketaren alderdiak eta gomendioak

Langileak

8.– Arcepaferen mailak

Lanpostuen zerrendan jarritako destino-osagarriak ez dira Arcepafeko ordainketa orokorretako mailetakoak; berez, baiezta daiteke funtzionario batzuk benetan jasotakoa baino txikiagoa dela. Maila horiek bat datoz Ordainketei buruzko 343/1992 Dekretuan adierazitako destino-osagarriaren mailarekin, eta, gehienetan, bat dator lanpostuak Arcepacen izendatuta duen mailarekin. Horregatik izaten da bera, batzuetan, kategoria profesional bateko lanpostu guztiei izendatzen zaien destino-osagarria, baina kasu zehatz baten ezaugarri bereziengatik Arcepafeko maila goragoko bat hartzen dute (ikusi 2. oharra dokumentuaren amaieran).

9.– Lanpostuen baloraketak

1989 urteaz geroztik egin diren ordainketa-berrikuspenek, oro har, udalaren txosten teknikoen babesa dute, eta lanpostuen zerrendetan jasota daude. Hala ere, baliteke kasuren baten lanpostuen zerrendan jasotzeke egotea; horren azalpena aurreko puntuan eman da.

Kontratazioa

14.– Zuzenketarako epea

Txostenean besterik esaten bada ere, auditoretza kontratuan aipatzen den lizitatzailea ez zen baztertu "Merkataritza Erregistroko inskripzioa eta JEZ-eko alta ez aurkezteagatik", baizik eta lizitatzailearen nortasuna ez egiaztatzeagatik eta kaudimen teknikoa eta ekonomiko-finantzieroa ez egiaztatzeagatik; izan ere, ustez sozietate zibil bat aurkeztu zen, baina pertsona fisiko baten kaudimena aurkeztu zen. Kontraesana dago, beraz, lizitatzen duenaren nortasunari dagokionez; gainera, enpresa-munduan jardun ahal izateko sozietate zibilek Merkataritza Erregistroan inskribatuta egon behar dute, doktrinarik itzaltsuenak dionez.

Suteei buruzko kontratuei dagokienez, esan behar da eskaintza bat atzera bota zela, ez txostenak esaten duen arrazoiarengatik, hots, "ordezkatzeko ahalmenean hutsak zeudelako", baizik eta beste honegatik: aurkeztutako ahalmenean ezarri zen batera lehiatu behar zutela, eta ez zen hala egin, ahalordedun bat baino ez baitzen agertu.

Azkenik, Haurtzaro eta Gaztediari buruzko kontratuan ez zen inor baztertu esperientzia ez egiaztatzeagatik, baizik eta Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legean jarritako edozein bideren bitartez kaudimen teknikoa ez justifikatzeagatik (ez zen ezer ere aurkeztu); kaudimena egiaztatzeko esperientzia betekizuna izatea ez zen aipatu ez pleguan ez egindako txostenetan (ikusi 3. oharra dokumentuaren amaieran).

Diru-laguntzak

25.– Gizarte-larrialdiko laguntzak

Gobernu Batzordeak urtero erabakitzen du gizarte larrialdiko laguntzak banatzeko irizpideak, baina oinarrizko beharretarako laguntzak banatzeko irizpiderik jarri gabe.

Espediente bat instruitu ondoren hartzen dira erabakiak. Espedientean, Gizarte Zerbitzuetako teknikari batek, zeina Gobernu Batzordean onartutako banaketa-irizpideei lotzen baitzaie, honako hauei buruz espreski informatzen du: jantziak, hezkuntza, prestakuntza eta atentzio sanitarioa, behar izanez gero. Baina erabakietarako informatika-aplikazioak ez du bereizten "oinarrizko beharra" kontzeptua.

26.– Garabi zerbitzua.

Aipatzen den soberakina, gutxi gora-behera 2,8 milioi pezetakoa, enpresak egiten dituen zerbitzuei dagozkie, baina ez dira Udalaren diru-bilketa (obrengatiko kentzeak, zehapenen deuseztapena, hirigunean ibilgailu astunen maniobrak, jai eta kirol ekitaldiak, ea.). Zenbateko hori ezin da zenbatu 1999 eta 2000 ekitaldiei dagokienez.

Zirkunstantzia hori kontuan hartuta, Trafiko Sailean kontrol-sistema bat jarri da, enpresak benetan egindako gordailaketak eta kontu-hartzeak, hainbat arrazoirengatik tasak biltzea sorrarazten ez dutenak, kuantifikatzeko.

33.– Bestelako alderdiak

Errenteriako Udalaren Kirol Patronatuak 2001eko azaroaren 6an egindako bileran, 2002 ekitaldian Udalaren Kirol Patronatuak azpikontratatutako enpresa guztien egoera erregulatzea erabaki zuen.

Beraz, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak adierazitako kontratuak berritzea espero dugu 2002ko ekitaldian.

Oarsoaldea, SA (%25ean partaidetutako sozietatea).

34.– Aldibateko langileria:

Kontratuak berrikusi, eta obra ondo zehaztuta ez duten kontratuak aldatu egingo dira.

35.– Diruzaintzako gaindikinak.

2000 ekitaldian izandako onurak, 31 milioikoak, banatzeari dagokionez, Oarsoaldea SA sozietateko bazkide ziren udalen ekarpenak gutxitu ziren.

1. oharra	1990eko iraileko kontratuaren helburua instalazioak egokitzeko oinarrizko proiektua idaztea da. Exekutatzeko behin betiko proiektua idazteko esleipena ez dio hari lotzen.

	

2. oharra	Ez da egia lanpostuan jasotako mailak Ordainsariei buruzko 343/1992 Dekretuan finkatutakoekin bat datozenik zeren eta 103 lanpostuk (C, D eta E taldeetan, bereziki) destino-osagarriaren maila dekretuan aurreikusitako tarteetik kanpo dute.	

		

3. oharra	Gertatu diren akats zuzengarriei buruz alegazioan esan den azalpena, funtsean, bat dator txosteneko testuarekin. 	


Azterketa dokumentala