Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2003ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Berezia
2210

IRAGARKIA, jakinarazpena egiteko agerpen zitazioari buruzkoa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluek xedatutakoaren arabera, interesatuari jakinarazpena helarazten saiatu arren, eta zerga administrazioari egotzi ezin zazkion arrazoiak direla eta hori burutzea ezinezkoa izan denez, iragarki honen bidez ondoren adierazten diren administrazio egintzak jakinarazteke daudela adierazten da, baita horiek izapidetzen ari den organo arduraduna Bilboko Giza Baliabideetako Bulegoa dela ere.

Aurrekoa ikusita, hona hemen xedatzen dudana: interesatuak, edo behar bezala kreditatua dagoen haren ordezkariak hamar egun izango ditu Giza Baliabideetako Bulegoan, Zerga Agentziaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Moyua plaza, 3- Bilbo)agertzeko, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Astelehenetik ostiralera, eta goizeko 8:30etik eguerdiko 14:00etara egoten da irekita bulegoa.

Halaber, interesatuari ohartarazten zaio aipatu epearen barruan agertu ezean, jakinarazpena egintzat joko dela legezko ondorio guztietarako, agertzeko epearen azkenengo egunaren biharamunetik izango da hori.

IZENA	NORTASUN AGIRIA	HELBIDEA	ERREFERENTZIA

Ricardo Bastida Diaz Tejeiro jauna	14.874.603	Gobela kalea, 21 2 D	 Disziplinako espedientea:

		LAS ARENAS-GETXO	Etetzea ukatzeko erabakia	

Bilbao, 2003ko martxoaren 3a.

Giza Baliabideetako Eskualdeko Bulegoko burua,

CAROLINA PÉREZ LOMBARDERO.


Azterketa dokumentala